45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Deialdia, 2022an autokontsumoko instalazio fotovoltaikoetarako dirulaguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko. Laburpena

DDBN (Identifikazioa): 610630.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/610630).

Xedea: dirulaguntzak ematea, 2022an zehar autokontsumorako energia elektriko fotovoltaikoa sortzeko instalazioetan egindako inbertsioetarako, Arroizko udal-mugartearen barruan kokatutako etxebizitzetan edo auzotarren erkidegoetan, deialdian jasotzen diren tipologien arabera, baldin eta inbertsioak 2.000 eurotik gorakoak badira. Nolanahi ere, dirulaguntza emanen da dagokion aurrekontuko partidan behar adinako kreditu egokia baldin badago.

Epea: dirulaguntzen eskabidea, G.4 apartatuan jasotako dokumentazioarekin batera, aurkezteko epea bukatuko da 2022ko urriaren 31n; egun horretarako diruz lagungarriak diren instalazioak eginda, fakturatuta eta legeztatuta egon beharko dira.

Baldintzak: diru-laguntzaren onuradun izateko, beharrezkoa da autokontsumoari lotutako etxebizitzaren jabe izatea, 2022ko urtarrilaren 1etik udalerrian erroldatuta egotea edo auzotarren erkidegoa eratuta egotea data horretatik aurrera.

Zenbatekoa: dirulaguntzaren zenbatekoa gehienez ere 1.000 eurokoa izanen da familia bakarreko etxebizitzetarako eta banakako autokontsumorako etxebizitza kolektiboen eraikinetan; eta 1.500 eurokoa, berriz, zerbitzu komunak eta autokontsumo partekatua dituzten etxebizitza kolektiboen eraikinetan.

Arroitzen, 2022ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2202258