45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Urbanizazio proiektua UA-34 unitatean, 1. poligonoko 1214. lurzatian. Hasierako onespena

Arellanoko Alkatetzaren 2022ko otsailaren 10eko 7/2022 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen espediente hau: “Urbanizazio proiektua Arellanoko UA-34. exekuzio unitatean, 1. poligonoko 1214. lurzatian”.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, honako xedapen hauen ondorioetarako: 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 168.-170., 72., 74. eta 79. artikuluak eta haiekin bat heldu direnak (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arellanon, 2022ko otsailaren 10ean.–Alkate udalburua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2202547