45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARELLANO

Borondatezko birpartzelazio proiektua UA-34 unitatean. Behin betiko onespena

Arellanoko Udalak, Alkatetzaren 2021eko abenduaren 20ko 63/2021 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du birpartzelazio proiektua Arellanoko UA-34 unitatean, Mikel Mari Gonzalez Echeverri Peñagaricanok sustatua, inork ez baitu alegaziorik aurkeztu jendaurreko aldian, hura argitaratu ondoren 2021eko 281. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 16an.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arellanon, 2021eko urtarrilaren 3an.–Alkate udalburua, Iñaki Urriza Arrastia.

Iragarkiaren kodea: L2202544