45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

SG-EL-04 sistema orokorrerako lurren zuzeneko okupazioaren exekuzioa, Udal Plan Orokorraren arabera. Hasierako onespena jendaurrean jartzea

Lurraldearen Antolamenduari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 189.2.a artikuluan xedaturik dago Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dela Alloko Udalak, 2021eko urriaren 18an, osoko bilkuran harturiko erabaki bat; hain zuzen, erabaki zuen premiazkotzat deklaratzea udalerriak eskura dezan, besteak beste, SG-EL-04 sistema orokorra (La Granja lurzatia), 2.160 m²-koa, zuzeneko okupazioaren bidez.

Espedientea Udalaren Idazkaritzan azter daiteke, eta bertan onetsi da okupatu beharreko lurren eta ukituriko jabeen zerrenda. Halaber, zehaztu da ukituriko titular bakoitzari dagokion aprobetxamendua, eta zein exekuzio unitatetan gauzatzen den haien eskubidea, bai eta jabe horiek duten diruzko kalte-ordaina ere. Azken hori ordainduko da xedeko exekuzio unitatean eginen den hirigintza-kudeaketaren barnean. Hala bada, hilabeteko epea ematen da Udal honi alegazioak eta proposamenak egiteko.

Allon, 2022ko otsailaren 17an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L2202543