45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa, Udal Plan Orokorreko 124. eta 133. artikuluetan (gorde beharreko lurzoru urbanizaezina, ustiatze naturalerako balioa). Hasierako onespena

Aberingo Udalak, 2021eko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Hasiera batez onestea Aberingo Udal Plan Orokorreko determinazio egituratzailea aldatzeko proiektua, lurzoru urbanizaezinari buruzkoa.

Aldaketa horren bidez, aldatu dira 124. eta 133. artikuluak, zeinetan aipatzen baitira nekazaritza-biltegiek okupatzen ahal duten gutxieneko azalera, herrigunerako distantzia eta okupatzen duten finkaren mugekiko distantzia.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.

Hirugarrena.–Jendaurrean jartzearekin batera, proiektua Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuari igorriko zaio, txosten orokorra eman dezan, Nafarroako Gobernuko departamentuen gogoeta sektorialekin.

Aberinen, 2022ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2202583