45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

49/2022 EBAZPENA, otsailaren 18koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdia egiten baita eta jarraibideak ezartzen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesurako, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2022-2023 ikasturtean.

Hezkuntzako kontseilariak maiatzaren 4an emandako 46/2021 Foru Aginduaren bidez garatu zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Bada, foru agindu horren 5. artikuluaren 2. apartatuan ezartzen denez, ikasleak onartzeko prozesua urtero hasiko da eskolatze gaietan eskumena duen zuzendaritza nagusiak emandako ebazpen baten bidez.

Horrela, bada, ebazpen honen xedea da zenbait alderdi zehaztea ikasleak onartzeko prozesu horri buruz, zehazki Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan, 2022-2023 ikasturtean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak eginen dituzten ikasleak onartzeari dagokionez, prozesu hori egoki antola eta gauza dadin, funtsezkotzat jotzen baita interes orokorra babesteko, eta oinarrizkotzat, berriz, hezkuntzako zerbitzu publikoaren funtzionamendua egokia eta eraginkorra izan dadin.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteari buruz eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeari buruz.

Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea, batetik, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesuari hasiera ematea, aipatu ikasleek Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasketak egin ditzaten 2022-2023 ikasturtean, eta bestetik, ikasleak onartzeko jarraibideak, egutegia eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea, ebazpen honen eranskinetan jasotakoari jarraituz.

2. Ebazpen hau eta eranskinak honako hauetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten: Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura; Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura; Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura; Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura; Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzura; Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, bai eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Eskolatze Bulegora eta Informazioaren Kudeaketa Bulegora ere.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2022ko otsailaren 18an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

I. ERANSKINA

Jarraibideak, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesurako

A.–Alderdi orokorrak

Ikasleak onartzeko prozesua arautzeko Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta kontuan hartuko dira, modu orokorrean eta laburpen gisa, jarraian adierazten diren alderdiak. Alderdi horietako bakoitza lotuta dago aipatutako foru agindua aplikatzeagatik ukitutako kasuan kasuko artikulu edo xedapen gehigarriei.

1.–Ikaspostua erreserbatzea (7. eta 32. artikuluak).

Ikaspostua erreserbatuko zaie egoera hauetako batean dauden ikasleei:

–Urteko onarpen prozesua eginen den ikasturtean atzerriko hizkuntza bat ikasteko atzerrian prestakuntza partzial bat eginen duten ikasleak, 7.1 a) artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleak, 32. artikuluan ezarritako baldintzei jarraikiz (ikus, halaber, eranskin honen b.3 apartatua).

2.–Ikaspostua eskatzea (10. eta 33. artikuluak).

1. Ikasleak onartzeko prozesu arrunterako eskaera guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek egin beharko dute; salbuetsita egonen dira atxikitako ikastetxera sartzen diren ikasleak. Eskaera, ahal dela, telematika bidez eginen da, Hezkuntza Departamentuak xede horretarako gaituriko webgunearen bitartez.

2. Eskabide bakarra aurkeztuko da ikasle bakoitzeko, eta behar bezala eta oso-osorik beteko da; bertan adieraziko da zer ikastetxe hautatu den lehen aukera gisa, baita beste bost ikastetxe ere, lehentasun-ordenan adierazita, horien artean aukeratu ahal izateko lehen aukera gisa hautatutako ikastetxean ikasposturik lortzen ez bada. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago EDUCA sisteman erroldatuta (EDUCA sistema informatiko bat da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko balio duena) eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukian, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera (ikus, halaber, eranskin honen B.3 apartatua). Aldiz, ikasleak EDUCAn erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

4. Eskatzaileek zalantza badute ikasleak mailaz pasatuko diren ala ez, inprimaki berean egiten ahal da ikasleak onartzeko eskaera, bai mailaz pasatzeko bai errepikatzeko. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da.

5. Familiak hala eskatzen badu, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxek, eskabidean adierazitako ordena edozein dela ere, lagundu egin beharko du eskaera hori tramitatzen, eta eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak aurkeztu beharko du eskaera, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

6. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ez da baremoan eraginik izaten ahal duen dokumentazio berririk onartuko, eta inolaz ere ezin izanen dira baloratu eskabidean alegatu ez diren inguruabarrak.

7. Onarpen-eskabidea aurkezteak berekin dakar baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendetan eta itxarote zerrendetan jaso beharreko datu pertsonalak argitaratzeko.

8. (Ikus, halaber, eranskin honen B.2 apartatua).

3.–Ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo utzitako eskabideak (11. artikulua).

1. Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko da. Era berean, eskabidea bazter geratuko da Hezkuntza Departamentuaren barnean eskolatze gaietan eskumena duen unitateak ikusten badu interesdunek aurkeztutako dokumentazioa edo dokumentazioan jasotako datuak faltsuak direlako zantzu arrazoituak eta nahikoak daudela.

2. Eskabideak bazter geratuz gero, beste eskabide bat aurkezten ahalko da, baina epe arruntetik kanpokotzat joko da eskabide hori, eta foru agindu honen 41. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio. Tratamendu horretatik salbuetsita egonen dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailarako egindako eskabideak baztertzeko kasuak. Halakoetan, 15. artikuluaren 3. apartatuan eta hurrengoetan jasotakoa beteko da.

4.–Onartzeko baremoa (18. artikulutik 27.era).

Ikasleak onartzeko prozesu arruntean lehentasunezko irizpide hauek ezarriko dira:

1. Ikastetxean anai-arrebak matrikulatuta egotea: ikastetxean anai-arrebarik matrikulaturik izanez gero, horien kopurua edozein izanik ere, 3 puntu emanen zaizkio. Hori kontutan hartzeko, baloratzeko eta egiaztatzeko 18. artikuluan ezarritakoari jarraikiko zaio.

Halaber, aipatutako foru aginduaren hirugarren xedapen gehigarriarekin bat, urte berean jaiotako anai-arreben eskabideen kasuan, anai-arrebetako bat onartzeak berekin ekarriko du urte berean jaiotako gainerako anai-arrebak ere onartzea. Horretarako, eta beharrezkoa izanez gero, kasuan kasuko ikaspostuen kopurua handitu eginen da, ikastetxeari, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, aplikatu beharreko ikaspostu hutsen izaera gorabehera.

2. Gurasoen edo legezko tutoreen bizilekua edo lantokia gertu izatea (ikus, halaber, eranskin honen B.2.4 apartatua): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 19. artikuluan xedatutakoa beteko da, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 4, 3, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

–Ikastetxearen eragin eremutzat hartuko da aipatutako artikuluaren 2. apartatuan ezarritakoa.

–Eskabidean, bizilekuaren hurbiltasunaren ordez ikaslearen guraso edo legezko tutoreren baten lantokiaren hurbiltasuna hautatzen ahalko da irizpide gisa, eta ezin izanen da bi aldiz baloratu irizpide hori bi guraso edo legezko tutoreek lantokiaren hurbiltasuna alegatzen badute. Bizilekutzat hartuko da ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta dauden tokia. Ondorio berberetarako, lantokitzat hartuko da gurasoek edo legezko tutoreek lan egiten duten lantokiaren kokalekua.

–Ondorio horietarako, dagokion eskabidean egindako aukera, dela bizilekuaren hurbiltasunari dagokiona, dela lantokiaren hurbiltasunari dagokiona, ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

–Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasuna egiaztatzeko, aipatutako artikuluaren 6. eta 7. apartatuetan xedatutakoari jarraikiko zaio.

3. Familia-unitatearen per capita errenta (ikus, halaber, eranskin honen B.4 apartatua): lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 20. artikuluan xedatutakoa beteko da, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 3, 2, 1 edo 0 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoari jarraikiz.

–Irizpide hori baloratzeko, eskabidea aurkeztu den urte naturaleko aurreko bi urteko ekitaldi fiskalari dagokion familia-unitatearen errenta hartuko da kontuan. Irizpide hori baloratzeko eskatzen bada, errenta horren kopia bat aurkeztu beharko da dagokion puntuazioa emateko.

4. Ikasleak edo haren guraso, legezko tutore edota anai-arrebaren batek desgaitasuna izatea: lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, 21. artikuluan xedatutakoari jarraikiko zaio, eta, besteak beste, honako alderdi hauek hartuko dira kontuan:

–Lehentasunezko irizpide honen balorazioa 2,5, 2 edo 0,5 puntukoa izanen da, aipatutako artikuluaren 1. apartatuan ezarritakoari jarraikiz.

–Desgaitasuntzat hartuko da %33ko edo hortik gorako desgaitasuna ofizialki aitorturik badago.

–Lehentasunezko irizpide hori egiaztatzeko, artikulu honen 5. apartatuan ezarritakoari jarraikiko zaio.

5. Genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktima izatea: puntu batekin baloratuko da, bi inguruabarrak edo bietako bat gertatzen bada; beharrezkoa da egoera hori ofizialki egiaztatzea, 22. artikuluan araututakoaren arabera.

6. Gurasoek edo legezko tutoreek ikastetxean lan egitea: 0,8 puntu emanen dira. Lehentasunezko irizpide hori baloratzeko, kontuan hartzeko eta egiaztatzeko, 23. artikuluaren 2. apartatutik 4.era xedatutakoa beteko da.

7. Legez familia ugariko kide izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta horretarako xedatutako titulu ofizialarekin egiaztatuko da, 24. artikuluan araututakoaren arabera.

8. Ikaslea familia-harrerako egoeran izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta harrera hori formalizatu duen agiri ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 25. artikuluan araututakoaren arabera.

9. Familia gurasobakarra izatea: 0,8 puntu emanen dira, eta titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da, 26. artikuluan araututakoaren arabera.

10. Erditze anizkoitzean jaiotako ikasleak: 0,8 puntu emanen dira, eta inguruabar hori jasotzen duen titulu ofizialaren kopiaren bitartez egiaztatuko da egoera hori, 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.

(Ikus, halaber, eranskin honen B.2.3 apartatua)

5.–Puntuazioa eta berdinketak (13. artikulua).

1. Eskatutako ikastetxe bakoitzerako, eskatzaileek baremoa aplikatuta lortzen dituzten puntuen batuketatik ateratzen den puntuazioa jasoko dute, eta puntuazio horren arabera ezarriko da onarpen zerrenden eta itxarote zerrenden ordena. Kontuan hartuta eskabidean zein ordenatan jarri diren ikastetxeak, zein ikastetxeri eman zaion lehentasun-ordena handiena, horretantxe esleituko zaio eskatzaileari ikaspostua, baldin eta ikastetxe horretan onartu badute.

2. Berdinketarik izanez gero, 13. artikuluaren 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoa beteko da, eta berdinketak segitzen badu, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da. Irizpide osagarriaren bidez ez bada berdinketa desegiten, hura jendaurreko zozketaren bidez ebatziko da. Hezkuntza Departamentuan ikasleak onartzearen esparruan eskumena duen organoak eginen du zozketa hori.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen B.5, B.6 eta B.7 apartatuak).

6.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria (29. artikulua).

1. Lehentasunezko irizpideak baloratu ondoren, berdinketarik badago, hurbiltasun linealaren irizpide osagarria erabiliko da horiek ebazteko. Irizpide hori ikasleak onartzeko eskabidean adierazitako ikastetxe guztiei aplikatuko zaie.

2. Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria ofizioz aplikatuko du Hezkuntza Departamentuak, kontuan hartuta eskatzaile bakoitzak zer hautatu duen –bizilekua edo lantokia– egiaztatzeko gurasoen edo legezko tutoreen bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea.

3. (Ikus, halaber, eranskin honen B.5 apartatua).

7.–Onartutakoen behin-behineko zerrendak, akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak (14. artikulua).

1. Onartutakoen behin-behineko zerrendak jendaurrean jarriko dira Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen web-orriaren bidez, baita ikastetxean berean ere. Azken kasu horretan, ikastetxera mugatuko da informazio hori.

2. Behin-behineko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da hiru egun balioduneko epea dagoela, zerrendak argitaratu eta biharamunetik hasita, akatsak zuzendu, erreklamazioak jarri edo uko egiteko.

3. Akatsak zuzentzeko, eskatzaileek, hala eskatzen badute, onarpen-eskabidean beren lehen aukera gisa agertzen den ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute hori tramitatzeko.

4. Erreklamazioak jarri eta uko egiteko, hala eskatzen duten eskatzaileek beren onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahalko dute horiek tramitatzeko, eskabidean jarritako hurrenkera edozein delarik ere, eta beraz, eskatzaileek hala eskatuz gero, eskuordeturik jardun beharko dute ikastetxe horiek.

5. Uko eginez gero, eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

6. (Ikus, halaber, eranskin honen B.9 eta B.10 apartatuak).

8.–Ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan onartzeko aukera gehigarrien prozedura (15. artikulua).

1. Eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu duten ikasleek ez badute ikasposturik lortu adierazitako aukeretako batean ere, gehienez ere hiru aukera gehigarri hautatzen ahalko dituzte, horiek lehentasun-ordenan eskabidean adieraziz. Nolanahi ere, aldez aurretik eskuratutako eskubideak izanen dituzte, egon litezkeen itxarote zerrendetan sartzeari dagokionez.

2. Adierazitako ikastetxe berri bakoitzari dagokion puntuazioa kalkulatzeko, ikasleak onartzeko lehentasunezko irizpideei lotutako dokumentazio berria aurkezten ahalko da, egoera hauen gainekoa: ikastetxe berean anai-arrebak matrikulatuta izatea eta guraso zein legezko tutoreek ikastetxe horretan lan egitea.

3. Halaber, epe arruntean parte hartu eta 15.3 artikuluan aipatzen diren kasuetako batengatik onarpen prozesutik kanpo geratu diren ikasleek hiru aukera izanen dituzte gehienez. Adierazitako ikastetxe bakoitzari dagokion puntuazioa kalkulatzeko, ikasleak onartzeko lehentasunezko irizpideak betetzen direla frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira, hau da, 12. artikuluan jasotakoak. Ikaslea onarpen prozesu arruntetik kanpo gelditu denez, baliorik gabe geldituko da hasiera batez alegatutako dokumentazioa.

4. Eskatzaileek Hezkuntza Departamentuak aurretik ezarritako ikaspostu hutsen zerrendan agertzen diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu.

5. (Ikus, halaber, eranskin honen B.8 apartatua).

9.–Onartutakoen behin betiko zerrendak (16. artikulua).

1. Onartutakoen behin betiko zerrendak jendaurrean jarriko dira Hezkuntza Departamentuak horretarako gaitzen duen web-orriaren bidez, baita ikastetxean berean ere. Azken kasu honetan, ikastetxera mugatuko da informazio hori.

2. Behin betiko zerrendak argitaratzearekin batera, berariaz adierazi beharko da badagoela gora jotzeko errekurtsoa jartzeko aukera, 16.3 artikuluan ezarritako baldintzetan.

3. Ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeagatik eskabideak baztertzeko kasuetako bat gertatzen bada (11. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasoak), ikasleak onarpen prozesu arruntetik kanpo geldituko dira, eta 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.

4. (Ikus, halaber, eranskin honen B.9 apartatua).

10.–Ikasleak onartzea (17. artikulua).

Ikasle bat ikastetxe batean onartu dela ulertuko da onartutakoen behin betiko zerrendan agertzen denean. Beste ikastetxe batean eskolatutako ikasle bat onartzen denean, automatikoki galduko du jatorrizko ikastetxeko ikaspostua. Onarpena eskatu den ikasturtean izanen ditu ondorioak erabaki horrek.

11.–Behin betiko itxarote zerrendak (38. artikulua).

Epe arrunteko behin betiko itxarote zerrendek indarra izanen dute argitaratzen direnetik ikaslearen onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 20ra arte.

12.–Matrikulatzea (34. artikulua).

1. Guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dute onartuen behin betiko zerrendetan ageri diren ikasleen matrikula. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta ordu arte itxarote zerrendetan egoteagatik zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.

2. (Ikus, halaber, eranskin honen B.12 apartatua).

13.–Aukera hobetzea eta matrikulatzea (35. artikulua).

1. Baldin eta ikasleek, eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu ondoren, eskabidean lehen aukera gisa adierazitako ikastetxea ez den beste ikastetxe batean lortu badute ikaspostua, matrikula egiteko unean, “aukera hobetzea” hautatzen ahalko dute, horretarako ezarritako laukitxoan. Une horretatik aurrera, behin betiko itxarote zerrendaren batean baldin bazeuden, hartan sartuta segitzen ahalko dute. Aitzitik, eta aukera hobetzeko prozedura horri heltzen ez dioten ikasleen kasuan, aukeraketa horrek berekin ekarriko du ikasleek itxarote zerrendetan egoteagatik ordura arte zeuzkaten eskubideak galtzea.

2. “Aukera hobetzea” hautatuz gero, ikasleak aukera izanen du ikaspostu bat lortu ahal izateko bere eskabidean lehentasun handiagoa zuten beste edozein ikastetxetan. Horretarako, kontuan hartu beharko da, orokorrean, aukera hobetzeko prozedura indarrean egonen dela behin betiko itxarote zerrenden indarraldia amaitu arte. Hala ere, aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz formalizatzen den matrikula berri orotan, interesdunen esku egonen da etorkizuneko aukera hobekuntzei uko egitea edo horiei heltzen jarraitzea.

3. “Aukera hobetzea” prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostu berri bat lortzen bada, interesdunak automatikoki galduko du aurretik esleitutako ikaspostua, eta matrikula berria formalizatu beharko du horretarako adierazitako epeetan, bai eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ere. Matrikula adierazitako epeetan formalizatzen ez bada, lortutako ikaspostua galduko du interesdunak, bai eta ordu arte itxarote zerrendetan egoteagatik zegozkion eskubideak ere. Halako kasuetan, 41. artikuluan xedatutakoa beteko da.

14.–Gainerako ikaspostuak esleitzea (37. artikulua).

1. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu bat esleituko die ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu duten ikasleei baldin eta aurretik ikasposturik ez bazuten edo egungo bizilekuaz bestelako eragin eremu batean kokatutako ikaspostua bazuten, hargatik eragotzi gabe ikasle horiek eskuratutako eskubideak, kasuan kasuko itxarote zerrendetan sartzeari eta barematzeari dagokienez. Ikaspostuen esleipen horretatik salbuetsita egonen dira 11. edo 15.10 artikuluan jasotako kasuren batengatik ikasleak onartzeko prozesu arruntetik kanpo geratu diren ikasle guztiak.

2. Ondorio horietarako, behin betiko itxarote zerrendarik ez duten ikastetxe guztietan hutsik geratzen ahal diren ikaspostuen arabera esleituko ditu ikaspostuak Hezkuntza Departamentuak.

3. Ikaspostuak esleitzeko, 12.1 artikuluan ezarritako lehentasunezko irizpideen puntuazioari dagokion baremoa hartuko da kontuan, a), b) eta f) irizpideak izan ezik.

4. Balizko berdinketak ebaztearekin eta dagokion matrikula formalizatzearekin zerikusi duen guztiari dagokionez 37. artikuluaren 4. apartatutik 8.era ezarritakoa beteko da.

15.–Ikasleak ikastetxera bertaratzea (39. artikulua).

1. Ikastetxe batean matrikulatutako ikasleek ikasturtea hasteko zehazturiko epeetan ikastetxe horretara bertaratzeko betebeharra izanen dute. Bertaratzeko betebehar hori –eta beharra ez betetzeak dakartzan ondorioak– ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartu ez arren ikastetxe batean matrikulatuta dauden ikasleei ere aplikatzen ahalko zaie, bai eta 7.1 artikuluan ezarritako ikaspostuak erreserbatzeko kasuetako edozeini atxikitako ikasleei ere.

2. Ikaslea onarpena eskatzen den ikasturteko irailaren 16a baino lehen ikastetxera bertaratzen ez bada, galdu eginen du dagokion ikaspostua. Aitzitik, eta kasu zehatz bakoitzerako, Hezkuntza Departamentuak epe hori luzatzen ahalko du, alegatutako arrazoiak aztertu eta baietsi ondoren. Nolanahi ere, arrazoiak data hori baino lehen jakinarazi beharko dira. Horretarako, ikastetxeek inguruabar horren berri emanen diote Hezkuntza Departamentuari, jakinaren gainean egon dadin eta behar bezala balora dezan.

16.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzea, ikasturtea hasi aurretik (41. artikulua).

1. Eskaerak ikasturtea hasi aurreko aldian egiten ahalko dituzte 41. artikuluko 1. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskatzaile bakoitzak eskabide bakar bat aurkeztu beharko du, behar bezala beteta. Eskabide hori horretarako zehaztutako eredu ofizialari egokituko zaio, eta gaitutako epeetan aurkeztu beharko da. Halaber, zehaztuko da zein ikastetxetan eskolatu nahi den ikaslea (lehen aukera gisa adieraziko da ikastetxe hori), eta gehienez beste bederatzi ikastetxe ere adierazten ahalko dira (lehendabizi aukeratutako ikastetxea esleitzen ez zaion kasuetarako), lehentasun-ordenaren arabera. Hezkuntza Departamentuak ikaspostu hutsak dauzkaten ikastetxeen zerrenda argitaratuko du, eta eskatzaileek zerrenda horretan ageri diren ikastetxeak baino ezin izanen dituzte hautatu. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira.

3. Familiek hala eskatzen badute, onarpen-eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, horien ordena edozein delarik ere, eskabidea tramitatzeko, eta eskatzaileak eskatuz gero, eskabidea aurkezteko, eskuordeturik. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

4. Hezkuntza Departamentuak xedatuko du, 13.6 artikuluan aipatzen den jendaurreko zozketaren arabera, ikaspostuak esleitzeko ordena, eta horiek esleituko ditu.

5. Prozesuaren emaitzari, matrikula formalizatzeari, balizko kanporatzeei eta ikasleen bertaratzeei dagokienez, 41. artikuluaren 9. apartatutik 13.era ezarritakoa beteko da.

17.–Ikasleak epez kanpo onartzea, ikasturtea hasi ondoren (42. artikulua).

1. Eskaerak ikasturtea hasi ondoko aldian egiten ahalko dituzte 42. artikuluaren 2. apartatuan jasotako egoeretako batean daudenek.

2. Eskabideak aurkezteari, ikaspostua esleitzeari eta matrikulazioari dagokionez, 42. artikuluaren 3. apartatutik 7.era ezarritakoa beteko da.

18.–Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenen arteko desadostasunak (bigarren xedapen gehigarria).

Ikasle adingabeen guraso-ahala dutenak ados jartzen ez badira, bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoa beteko da.

19.–Zerbitzu osagarriak.

Zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat, eskatzaileek ikaspostua eskatzen badute uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz egokitu zaien ikastetxe publikoan, hizkuntza eredu jakin batean, eta beren eskaera betetzen ez bada, eskubidea izanen dute garraiorako eta jantokiko zerbitzu osagarriak baliatzeko Hezkuntza Departamentuak esleitzen dien ikastetxean. Horretarako, eta aipatutako eskubidea baliatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean garraioari eta jantokiari buruz indarrean den araudian ezarritako baldintzak bete beharko dira. Horrez gain, eskubide hori baliatzeko, honako baldintza hau bete beharko dute eskatzaileek: arestian aipatutako uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretua aplikatzearen ondorioz legokiekeen ikastetxea adierazi izana eskatutako ikastetxeen lehentasun-ordenan, eta dagokion eskabidean duen kokapena altuagoa izatea eskatutako hizkuntza eredua baino.

B.–Berariazko alderdiak

Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan araututakoaz gain eta eranskin honetan jasotako alderdi orokorrez gain, ikasleak onartzeko prozesuan, modu zehatzagoan, honako berariazko alderdi hauei jarraikiko zaie:

1.–Onarpen prozesuaren egutegia.

1. Ikasleak onartzeko prozesuari lotutako epeei eta datei dagokienez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoa beteko da.

2. Ebazpen honen II. eranskinean adierazitako datak aginduzkoak dira. “Bukaera eguna” jaieguna bada ikastetxe batean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

3. Aukera hobetzeko prozedura aplikatzearen ondorioz ikaspostua berriz esleitzen bada, bete beharko dira ebazpen honen II. eranskinean ezarritako kasuan kasuko matrikula epeak. Matrikulazio epe horiek ez badira berariaz adierazten, matrikula formalizatu beharko da ikaspostu berria esleitzeko komunikazioak zehazten duen epearen barruan.

2.–Ikaspostua eskatzea.

1. Ikasleak onartzeko prozesu arruntean parte hartzeko eskabidea telematika bidez tramitatuko da, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituriko webgunetik, EDUCA atariaren bidez.

2. Eskabidea izanen da Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan ageri den ereduaren araberakoa, eta harekin batera, baloratzeko aurkeztu nahi diren agiriez gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira nahitaez:

–Familia-liburuaren kopia edo zuzenbidean baliozkoa den beste edozein bide, familia lotura frogatzeko balio duena.

–Erroldatze-ziurtagiriaren edo errolda-agiriaren kopia, non ikaslea erroldatuta agertzen den eta, gutxienez, hauetako bat: aita, ama edo legezko tutoreetariko bat. Bizilekuaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea baloratzeari dagokionez, kontuan hartu beharko da erroldatze-ziurtagiria edo errolda-agiria luzatu behar dela ebazpen honen II. eranskinean eskaerak aurkezteko ezarritako epe arrunta bukatu baino 90 egun natural lehenago.

3. Alegatu nahi diren lehentasunezko irizpide guztiak egiaztatzeko dagokion dokumentazioaren kopia aurkeztu beharko da.

4. Lantokiaren araberako baremazioa aukeratu nahi izanez gero, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7 artikuluan ezarritakoaren arabera egiaztatu beharko da, eta aintzat hartu beharko da ezen hori egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa emana izan beharko dela ebazpen honen II. eranskinean eskaerak aurkezteko ezarritako epe arrunta amaitu aurreko 30 egun naturaleko epean.

5. Telematika bidez egindako eskabideak baliozkotzat eta eraginkortzat jotzeko, izapidea amaitu beharko da nahitaezko dokumentazio osoa erantsiz eta “Aurkeztu” botoia sakatuz. Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa atariko aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak Educa atariko aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.

6. Eskabideak aurkeztearen ondorioetarako, eskabidea baliozkotzat eta eraginkortzat joko da kasu hauetakoren batean baldin badago:

–Bi gurasoen sinadurarekin egina bada.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin eta laukitxo hau markatu badu: “Zin egiten dut gurasoak/tutoreak bat gatozela eskaera honekin”.

–Haietako batek bakarrik egina bada, baldin laukitxo hau markatu badu: “Gurasoak/tutoreak banantze, dibortzio edo desadostasun egoeran gaudela deklaratzen dut, eta ebazpen judiziala edo indarra duen dokumentazioa aurkezten dut, ahalmena ematen didana nik neuk bakarrik aukeratzeko semearen edo alabaren ikastetxea”. Horretaz gain, aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko du eta hartatik deduzituko da erabakia berari bakarrik dagokiola.

Eskaera telematika bidez egiten bada, ez da beharrezkoa izanen hura sinatzea ezta ikastetxearen zigilua jartzea ere.

7. Eskatzaileek zalantza badute ikaslea mailaz pasatuko den ala ez, inprimaki berean egin daiteke onartzeko eskaera, bai ikasmailaz igarotzeko bai errepikatzeko, baldin eta bi ikasturteak Haur Hezkuntzako eta/edo Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetakoak badira. Ondorio horietarako, ikastetxe bererako bi hezkuntza maila eskatzea sei aukeretatik bi hautatu balira bezala kontatuko da. Aurrekoa gorabehera, zalantza baldin badago ikaslea Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailara pasatuko den ala ez, eta ikaspostuaren eskatzaileak egoki jotzen badu, honako hauek aurkeztu beharko dira: batetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera; eta, bestetik, onarpen-eskabidea, ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzetan onartzeko prozesuan ezarritako eskabide-ereduaren eta epeen arabera. Bi eskabide horiek ezin izanen dira inola ere bikoiztutzat hartu, eta horietako bakoitzean gehienez sei aukera aipatzen ahalko dira.

3.–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat erreserbaturiko ikaspostuak.

1. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan, eskola-unitate bakoitzeko bi ikaspostu erreserbatuko dira, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen aurreinskripzio epea amaitu arte. Erreserba hori Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatu itundu guztietan gauzatuko da. Ikaspostuak erreserbatzeko epea amaitutakoan, bete gabeko ikaspostu erreserbatuak askatuta geratuko dira ondorio guztietarako, eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasle izateagatik lehian sartu ez diren ikasleei eskaintzen ahalko zaizkie.

2. Gainerako ikasturteetan, ikasle horien eskolatze indizeari erreparatuko zaio, zeina aipatzen baita maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 31. artikuluan eta ebazpen honen III. eranskinean. Indize horrek zehaztuko du Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe bakoitzean eskaini beharreko ikaspostu hutsen izaera. Horretarako, ikastetxeen ikaspostuen erreserba hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat baino ez da izanen, baldin eta ezaugarri horiek dituzten ikasleen eskolatze indizea ikastetxearen eragin eremuaren batezbestekoaren gainetik badago. Aitzitik, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea kontuan hartuta, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen eskolatze indizea beren eragin eremuaren batezbestekoaren azpitik duten ikastetxeetan hutsik geldi daitezkeen ikaspostuak baldintza hori betetzen ez duten ikasleei soilik eskainiko zaizkie. Indizeari buruz jasotakotik salbuetsita egonen dira etapa edo hizkuntza eredu bakoitzeko ikastetxe bakarra duten udalerrietan dauden ikastetxeak. Balizko ikaspostu hutsen eskaintzaren ondorioz onartzen diren ikasleak berdin-berdin onartuko dira, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izan ala ez. Erreserba ebaluazio arruntaren epea amaitu arte mantenduko da eta erreserba hori, ondorio guztietarako, askatuko da behin betiko zerrendak argitaratu aurretik.

3. Ikaspostua eskatzen duen ikaslea ez badago EDUCA sisteman erroldatuta (EDUCA sistema informatiko bat da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren informazioa kudeatzeko balio duena) eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak baditu, berariaz adierazi beharko da eskabidean, horretarako gaitutako laukian, eta, hala badagokio, egiaztagiri ofizialak erantsi beharko dira, 33.2 artikuluan jasotako baldintzen arabera (ikus, halaber, eranskin honen B.3 apartatua). Aldiz, ikasleak EDUCAn erroldatuta badaude, Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko ditu egiaztagiri horiek.

4. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehenengo mailan, ikaspostuen erreserba hori lortzeko aurkeztutako eskabideen kopurua hutsik dauden ikaspostuen kopurua baino handiagoa bada, kontuan hartuko da aipatutako foru aginduaren 12. eta 13. artikuluetan jasotako baremazio irizpideak aplikatuz lortzen den puntuazioaren ondoriozko ikasleen lehentasun-ordena. Gainerako ikasturteetan, eta ikasleak onartzeko itxarote zerrendak egiteko, honako hauek hartuko dira kontuan: lehendabizi, ikasleen izaera (HLBP edo ez), kasuan kasuko ikastetxean dauden ikaspostu hutsen nolakotasunaren (HLBP edo ez) arabera; eta, bigarrenik, baremazio irizpideak aplikatuta lortutako puntuazioa.

4.–Per capita errentaren kalkulua.

1. Familia-unitatearen per capita errentaren lehentasunezko irizpidea egiaztatzeko, 2020ko ekitaldiko errenta aitorpenaren azken alearen kopia aurkeztu beharko da.

2. 2021. urteko lanbide arteko gutxieneko soldata 13.510 eurokoa da. Errenta aitorpena aurkeztuz gero, aleak balidazio mekanikoaren kodea, zenbakia eta data izan beharko ditu. Familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da kontuan hartuta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpeneko likidazio oinarria(k) zati aitorpenean agertzen diren familia-unitateko kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea eta, PFEZaren foru araudian ezarrita dagoen bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak). Errenta tarteak eta bakoitzari emanen zaion puntuazioa ondoko hauek dira:

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia edo hori baino txikiagoa bada (6.755 eurokoa edo txikiagoa): 3 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren erdia baino handiagoa eta soldata horren hiru laurdenak edo txikiagoa bada (6.755 euro baino handiagoa eta 10.132,50 eurokoa edo txikiagoa): 2 puntu.

–Per capita errenta lanbide arteko gutxieneko soldataren hiru laurdenak baino handiagoa eta soldata hori bera edo txikiagoa bada (10.132,50 baino handiagoa eta 13.510 eurokoa edo txikiagoa): 1 puntu.

–Lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa bada per capita errenta: 0 puntu.

3. Ikasleak onartzeko baremoaren ondorioetarako, per capita errenta kalkulatzeko kontuan hartu beharko dira alderdi hauek:

–Familia-unitatearen errentatzat hartuko da guztirako likidazio-oinarria(k) (Nafarroako Foru Komunitateko errenta aitorpeneko 525 laukitxoa).

–Familia-unitatetzat hartuko da aitorpenaren lehen orrialdean ageri den familia kideen kopurua (aitortzailea, ezkontidea edo bikote egonkorra eta, PFEZaren foru araudian ezarri bezala, kenkaria egiteko eskubidea sortzen duten pertsonak).

Ondorio horietarako, familia-unitatearen per capita errenta kalkulatuko da likidazio oinarri osoa zati familia kideen kopurua eginik.

5.–Hurbiltasun linealaren irizpide osagarria.

Hezkuntza Departamentuak ofizioz 0,5 puntu emanen dizkio eskatzaileari, baldin eta haren gurasoetako edo legezko tutoreetako baten bizilekutik edo lantokitik hautatutako edozein ikastetxetara dagoen distantzia –Hezkuntza Departamentuak daukan ikastetxeen erregistroan ageri diren moduan– 1.500 metrokoa edo hortik beherakoa bada. Katastroko lurzatiaren arduraduna den udalak xedatuko du zein den helbide balioduna. Horrek kalea eta ataria izan behar ditu, eta haren koordenatuek bat eginen dute udalak emandakoekin eta Nafarroako Posta Helbideen Kudeatzailean agertzen denarekin.

Bizilekuaren edo lantokiaren hurbiltasunaren lehentasunezko irizpidea baloratzeko ezarritako baldintzatzaileez gain, honako hau bete beharko da: puntuatu nahi den helbidearen altak, gutxienez, ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako epe arrunta amaitu baino 30 egun natural lehenagokoak izan behar du. Langile autonomoen kasuan, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 19.7.b) artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

6.–Jendaurreko zozketa.

1. Bat etorriz maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13.6 artikuluan araututakoarekin, hurbiltasun linealaren irizpide osagarriak ez badu balizko berdinketak desegiteko balio, horiek jendaurreko zozketaren bidez ebatziko dira.

Zozketa hori organo eskudunaren aurrean eginen da, Hezkuntza Departamentuan (San Domingo kalea z.g.), ebazpen honen II. eranskinean ezarritako datan eta orduan. Zozketak ondoko prozedura honi segituko dio:

–Zerrenda bat eginen da Nafarroan inskribatutako eta matrikulatutako ikasle guztiekin, eta bakoitzari zenbaki bat emanen zaio.

–Gero, zenbaki bat aterako da, ikasle batena izanen dena.

–Zenbaki hori nori dagokion, pertsona horretatik hasita zehaztuko da plazak esleitzeko lehentasuna.

2. Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta bertan jasoko da zozketaren emaitza.

7.–Ikasleak alfabetikoki ordenatzeko irizpideak, berdinketak ebatzi behar diren kasurako.

Ikasle guztiak ordenatuko dira, eta horretarako kontuan hartuko dira, lehenengo eta behin, abizenak, eta, bigarrenik, ponte-izena, EDUCAren ordena irizpideen arabera, hau da:

–Ikasleek abizen bakarra badute, abizen horrez gain beste bat ere daukatenen atzetik jartzen dira.

–Aurrizkia duten abizenak eta abizen konposatuak: preposizioak, kontrakzioak, artikuluak eta zenbait abizenen parte diren bestelako hitzak abizen bakoitzaren osagarritzat hartzen dira. Kasu horietan, zuriunea “a” letraren aurreko karakteretzat hartzen da.

–Letra larriak, tiletak, apostrofoak eta marratxoak ez dira aintzat hartzen ordenatzeko garaian.

8.–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozedura.

1. Ikasleak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen ikasturtean onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, bete beharko dira II. eranskinean ezarritako epeak eta Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxan jasotako eskabide eredua. Hala eskatzen duten eskatzaileek jarraian aipatzen den ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute:

–Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta ez badute ikasposturik lortu, epe arruntean aurkeztutako eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute.

–Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta prozesutik kanpo geratu badira, aukera gehigarrien prozeduran aurkeztutako eskabide berrian lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute.

2. Aukera gehigarrien prozeduran parte hartzea, ahal dela, telematika bidez gauzatuko da, Hezkuntza Departamentuak horretarako gaituriko webgunearen bidez. Familiek aurreko apartatuan adierazitako edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Eskabidean grabatutako datuak eskabideak aurkezteko epea amaitu arte aldatzen edo zuzentzen ahalko dira. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ikastetxeak izapidetzeaz arduratuko dira. Horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, egiaztatzea eta barematzea, foru agindu honetan ezarritako ikasleak onartzeko irizpideen arabera.

3. Aukera berriak aurkeztu aurretik, Hezkuntza Departamentuak, hala badagokio, ikaspostu hutsen zerrendaren berri emanen du, nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxaren bidez.

4. Aukera gehigarrien prozeduran eskatutako dokumentazioa aurkezteko, dokumentazio hori ezin izanen da izan eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu ondokoa.

5. Berdinketarik gertatzen bada, horiek ebatziko dira maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduaren 13. artikuluaren 3. apartatutik 6.era bitartekoetan eta 29. artikuluan araututakoaren arabera.

9.–Zerrendak.

1. Onartutako ikasleen behin-behineko eta behin betiko zerrendak EDUCA atariaren bidez argitaratuko dira; halaber, horiek kontsultatzen ahalko dira nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratutako fitxaren bidez. Era berean, zerrenda horiek ikastetxean erakutsi beharko dira, toki ikusgarri batean.

2. Onartzeko eskabidea aurkezteak berekin ekarriko du baimena ematea ikastetxe bateko ikaspostuetan onartutako ikasleen zerrendan jaso behar diren datu pertsonalak argitaratzeko.

10.–Akatsen zuzenketa, erreklamazioak eta uko egiteak.

1. Behin-behineko zerrenden gaineko zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak helarazi beharko zaizkio ikaspostua eskatzeko lehenengo aukera gisa adierazitako ikastetxeko eskolatze gaietan eskumena duen kasuan kasuko organo edo arduradunari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epearen barruan.

2. Uko eginez gero, onartua izateko eskabidean adierazitako aukera guztiei eginen zaie uko.

11.–Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua.

Ikasleak epe arruntetik kanpo onartzeko prozesua bi alditan banatuko da:

–Eskaerak onarpen-eskabidearen eraginpeko ikasturtea hasi aurretik egiteko aldia: aldi horretarako epeak eta datak ebazpen honen II. eranskinean ezarritakoak izanen dira. Halaber, epe barruan aurkeztu beharreko eskabidea lotuko zaio Hezkuntza Departamentuak horretarako prestatzen duen webgunean edo nafarroa.eus atariko tramiteen katalogoan argitaratzen den fitxan ageri den ereduari.

–Eskabideak onarpen-eskabidearen eraginpeko ikasturtea hasi ondoren egiteko aldia.

12.–Matrikula formalizatzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Ikastetxe batean onartutako ikasle berrien matrikula formalizatzeko, bai epe arruntean bai epe horretatik kanpo, jarraian adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, dagokion matrikularekin batera, ikaslea onartu duen ikastetxeko idazkaritzan, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan:

–Erroldatze-ziurtagiria edo errolda-agiria, zeina aurreinskripzioaren orriarekin batera aurkeztuko baita ikastetxean, horretarako ezarritako epeetan.

–Familia-liburuaren edo jaiotza ziurtagiriaren, NANaren, pasaportearen, AIZaren, ANTaren, ikasle txartelaren edo baliokideen kopia.

–Txerto karneta edo beste edozein agiri mediko, adierazten duena zer txerto dosi hartu diren edo zer mediku azterketa egin diren.

–Osasun txartelaren kopia.

–Egindako osasun azterketen txostenen kopia, ikasleek desgaitasunik, gaixotasunik edo beste osasun arazorik baldin badute, ikastetxeak jakin beharrekoak.

2. Dokumentazio horretan, ikaslearen izen-abizenek bat etorri behar dute familia-liburuan edo jaiotza ziurtagirian, NANean, pasaportean, AIZan, ANTan, ikasle txartelean edo baliokideetan agertzen direnekin.

13.–Ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen funtzioak.

Onartzeko prozesu osoan zehar, ikastetxeek beren gain hartu beharko dituzte indarrean dagoen araudia aplikatzearen ondorioz dagozkien funtzio guztiak, bai eta, kasua bada, Hezkuntza Departamentuak helarazten dizkien edozein. Besteak beste, honako hauek bete beharko dituzte:

Funtzio orokorrak:

–Ikastetxeek matrikularen aurreikuspena igorri eta jakinarazi beharko dute EDUCAren bidez –“Ikastetxearen eskaintza (matrikularen aurreikuspena)” atala–, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.

–Ikastetxeek onarpen prozesuari buruzko informazioa eman beharko diete ikaspostuaren eskatzaileei, bai ikastetxean bertan, bai euren web-orrian. Ikastetxeek eman beharreko informazioak kasuan kasuko hezkuntza proiektua bilduko du eta, hala badagokio, ikastetxearen berezko izaera. Gainera, ikastetxeek onarpen prozesua erregulatzeko araudiari buruzko informazioa jarriko dute eskatzaileen eskura, prozesua ezagutzen eta ebazten laguntzeko, eta, horretarako, beharrezko mekanismo guztiak egokituko dituzte, onarpen prozesu osoan zehar parte-hartzaileei gardentasuna, publizitatea eta oinarrizko informazioa ematea bermatzeko eginbeharra betetzen dutela bermatzeko. Horretarako, eta interesdunek horren berri izan dezaten, informazio hori jendaurrean jarri beharko dute, ebazpen hau eta dagozkion eranskinak ere barne hartuta. Informazio hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesu arrunta amaitzen den egunera arte jarri beharko da ikusgai.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailako ikasleak onartzeko kasuetan salbu, ikastetxeek Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinarazi behar diote, EDUCAren bidez, zein ikaspostu huts dituzten. Halaber, adierazi behar dute zeintzuk diren mailaz igotzen diren ikasleak eta zeintzuk ez, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan. Era berean, ikastetxeek atxikitako ikasleen zerrenda bidali beharko diote Bigarren Hezkuntzako ikastetxeari, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera.

–Ikastetxeko eskolatze gaietan eskumenak dituen kasuan kasuko organoak edo arduradunak jendaurrean jarri beharko du, ikastetxeko toki ikusgarri batean, berariaz bere ikastetxeari dagokion behin-behineko eta behin betiko zerrendei lotutako informazioa. Halaber, bertan adierazi beharko du eskatzaileek segitu beharko duten prozedurari buruzko beharrezko informazioa.

–Ikastetxeek irakaskuntza bakoitzean matrikula formalizatzeko eskatuko den dokumentazioa erakutsi beharko dute, bai ikastetxean bertan bai euren webgunean.

–Ikaslea onartzeko eskaera zer ikasturtetarako egiten den, ikasturte horretako irailaren 16a baino lehen bertaratzen ez bada, ikastetxeek inguruabar hori jakinaraziko diote Hezkuntza Departamentuari, horrek jakin dezan eta behar bezala balora dezan.

–Ikastetxeek berehala jakinarazi beharko dizkiote dagokion tokiko eskolatze batzordeari edo Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateari ikasturtean zehar beren ikasleen artean izandako bajak. Ondorio horietarako, eta derrigorrezko etapetako berezko irakaskuntzen kasu guztietan, ikasleen bajatzat hartuko da ikasketa espedientea beste ikastetxe batera lekualdatzearen ondoriozkoa, baldin eta destinoko ikastetxeak lekualdatze hori gauzatzeko behar den dokumentazioa eskatu badu aldez aurretik. Era berean, ikasleak behin eta berriz agertzen ez badira, eta ez agertze hori justifikatzeko arrazoirik aurkezten ez badute, ikastetxeek hori jakinarazi egin beharko dute. Ondorio horietarako, eta kasuan kasuko inguruabar zehatzak baloratu ondoren, ikasturtean zehar ikasleek izaten ahal dituzten eskolatze premiei erantzuteko erabiltzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak ikaspostu horiek.

–Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen erroldan ikasleak sartzen diren kasu guztietan, ikastetxeek berehala eman beharko diete egoera horren berri ikaslearen guraso-ahala duten gurasoei edo legezko tutoreei, eta berariaz adierazi beharko dute familiak jakinarazpen hori jaso duela.

–Ikastetxeek, eskolatze batzordeek eta, hala badagokio, Hezkuntza Departamentuan eskolatze gaietan eskumena duen unitateak, artxibatu eta zainduko dute, ikaspostuak esleitzeko ebazpena ematen den egunetik zenbatzen hasita gutxienez bost urtez, ikasleak onartzeko prozesuari dagokion dokumentazio osoa. Dokumentazio hori hezkuntza administrazioaren eskura izanen da, egoki iritzitako egiaztapenak eta ikuskapenak egiteko.

–Ikastetxeek elkarri lagunduko diote ikasleak onartzeko prozesuan zehar sortzen ahal diren intzidentzia guztietan.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran izan ezik, gainerako ikasmailetan ikasleak onartzeko prozesuan familiek eskabidean agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Ikastetxe horiek laguntza emanen dute, eskabidean adierazitako ordena edozein dela ere. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Halaber, laguntza hori emanen da, maila berean, ikasturtea hasi aurretik eskabideak egiteko epe arruntetik kanpo egindako ikasleak onartzeko eskabideekin sortzen diren egoera guztietan.

–Aurreko puntuan ezarritakoaren ondorioetarako, ikastetxeek errespetatu beharko dute ebazpen honen II. eranskinean eskabideak aurkezteko ezarritako amaiera eguna. Kontuan hartu behar da ikastetxeek ezin izanen dutela, epe hori amaitu ondoren, EDUCAn eskabiderik egin, ezta inolako dokumentaziorik erantsi ere; izan ere, epea amaitu ondoren, kasuan kasuko onarpen eskabideak lehen aukerako ikastetxearen eskura jarriko dira, eta hori arduratuko da eskabideak EDUCAren bidez tramitatzeaz.

Ikaspostua eskatzeko eskabidean lehen aukera gisa adierazitako edozein ikastetxeren berariazko funtzioak:

–Eskabideak aurkezteko epe arrunta amaitu ondoren, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeen arabera, ikasleak onartzeko kasuan kasuko eskabidea lehen aukerako ikastetxearen eskura jarriko da, aplikazio informatikoaren bidez. Ikastetxe hori arduratuko da eskabidea EDUCAren bidez tramitatzeaz; horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, horiek egiaztatzea eta baremazio egokia egitea. Halaber, funtzio hori eginen da, maila berean, ikasturtea hasi aurretik eskabideak egiteko epe arruntetik kanpo egindako ikasleak onartzeko eskabideekin sortzen diren egoera guztietan.

–Familiek, hala eskatzen badute, ikasleak onartzeko eskabidean lehen aukera gisa agertzen den edozein ikastetxeren laguntza izaten ahal dute uko egiteen eta balizko erreklamazioen kasuetan. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du uko egitea edo balizko erreklamazioa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta ez badute ikasposturik lortu, eskatzaileek eskabideak aurkezteko epe arruntean aurretik aurkeztutako eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute. Ikasleek eskabideak aurkezteko epe arruntean parte hartu badute eta prozesutik kanpo geratu badira, aukera gehigarrien prozeduran aurkeztutako eskabide berrian lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahalko dute. Bi egoera horietan, familiek ikastetxe horien laguntza izaten ahal dute, hala eskatzen badute, eskabidea izapidetzeko. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du eskaera. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera. Eskabideak –eta, hala badagokio, aurkeztu beharreko dokumentazio osagarria– behar bezala betetzen direla zainduko dute ikastetxeek. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, ikastetxeak izapidetzeaz arduratuko dira. Horrek berekin ekarriko du, besteak beste, datuak sartzea, egiaztatzea eta barematzea, maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduan ikasleak onartzeko ezarritako irizpideen arabera.

–Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan ikasleak onartzeko aukera gehigarrien prozeduran, familiek, hala eskatzen badute, eskabidean lehen aukera gisa aukeratutako ikastetxearen laguntza izaten ahal dute balizko erreklamazioak izapidetzeko, betiere aurreko apartatuan lehen aukerako ikastetxeen gainean jasotako baldintzen arabera. Hortaz, eskatzaileak hala eskatzen badu, ikastetxeak eskuordetuta aurkeztu beharko du erreklamazioa. Horretarako, eskatzaileek kasuan kasuko ikastetxeko idazkaritzara jotzen ahalko dute laguntza hori eskatzera.

–Behin-behineko zerrenden edo, kasua bada, aukera gehigarrien prozeduren gaineko erreklamaziorik bada, eskolatze gaietan eskumenak dituen ikastetxeko organoak edo arduradunak ebatziko du, ebazpen honen II. eranskinean ezarritako epeetan.

Epez kanpoko aldiaren berezko funtzioak, ikasturtea hasi ondoren:

–Udalerriko ikastetxeek eskabidea izapidetzen lagunduko diete hala eskatzen duten familiei, eta, eskatzaileek eskatuz gero, gainera, eskabidea eskuordetuta aurkeztu beharko dute.

–Ikaspostua esleitu ondoren, tokiko eskolatze batzordeek, Hezkuntza Departamentuko unitate eskudunak, edo, hala badagokio, tokiko eskolatze batzorderik ez dagoen udalerrietako ikastetxeek, ofizioz matrikulatuko dituzte ikasle horiek Lehen Hezkuntzako berezko irakaskuntzetara sartzen diren kasu guztietan. Kasuan kasuko ikastetxeak sartuko ditu ikasleen datuak. Aitzitik, guraso-ahala duten gurasoek edo legezko tutoreek formalizatu beharko dute Haur Hezkuntzako bigarren zikloko irakaskuntzetan sartzeko ikasleen matrikula.

–Ikastetxeek informazio osoa eta beharrezko dokumentazioa bidali beharko dizkiete kasuan kasuko tokiko eskolatze batzordeei, haien funtzioak bete ahal izateko.

14.–Ikasleen ratioa.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 157.1 a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztien ikasleen ratioa 25ekoa izanen da gehienez.

2. Ikasleen ratioa 25ekoa izanen da gehienez Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaskuntzetako ikasmaila guztietarako, bat etorriz Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 147.1 a) artikuluan ezarritakoarekin.

Hala ezartzen baitu bere 36. artikuluaren 4. puntuan apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko arauak ezartzen dituenak, hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen indizea aintzat harturik, Hezkuntza Departamentuak dena delako hezkuntza mailarako finkatuta daudenak baino ikasle ratio txikiagoak ezartzen ahal ditu, dagokionean.

Hori horrela, Hezkuntza Departamentuak, 2022-2023 ikasturterako, ratioa 22 ikaslekoa izanen dela ezartzen du, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko lehen mailan, ebazpen honen III. eranskineko 1. taulan jasotako HLPBI indizea egiten den egunean indize negatiboa duten ikastetxeetan eta hizkuntza-ereduetan.

3. Ebazpen hau onesten den unean ikastetxeren batek aipatutakoa baino ratio handiagorik duten taldeak baditu, ezin izanen ditu gertatzen diren bajak ordeztu baldin eta horrek ratio hori gainditzea ekartzen badu.

15.–Komunikazio bideak.

–Helbide elektronikoa: nescolar@navarra.es.

–Informazioa eta aholkua: 848 42 66 17

–Tramitazioari eta ikastetxeetan onartzeari buruzko kontuak: 848 42 32 38 / 848 42 32 39.

II. ERANSKINA

2022-2023 ikasturtea. Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia

Ikasleak Haur Hezkuntzako 1. mailan onartzea

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Ikaspostu hutsak argitaratzea nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Martxoaren 4an

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko)

Martxoaren 4an

(13:00etan)

Eskabideak aurkeztea

Martxoaren 7an

Martxoaren 11n

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Martxoaren 21ean

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Martxoaren 31n

Zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

Apirilaren 1ean

Apirilaren 5ean

Lehen aukerako ikastetxea: Behin-behineko zerrendei egindako erreklamazioak ebaztea

Apirilaren 6an

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea (ez onartuen edo baztertuen kasuan, hona jo: *)

Apirilaren 8an

Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Ikasleak MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 20an

Ekainaren 24an

(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Ekainaren 27an

Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 28an

Ekainaren 30ean

(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Uztailaren 4an

Aukera gehigarrien prozedura (3 aukera gehienez)

Eskura dauden ikaspostu hutsen argitalpena, aukera bakar batean ere onartu ez diren edo baztertu diren ikasleendako

Ekainaren 20an

Gehienez ere beste 3 aukera aurkeztea

Ekainaren 20an

Ekainaren 22an

Ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Ekainaren 24an

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 27an

Erreklamazioak behin-behineko zerrendei

Ekainaren 28an

Ekainaren 30ean

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

Uztailaren 4an

Matrikulatzeko 3. epea, aukera hobetzearen ondorioz edo aukera gehigarrien prozeduraren bitartez beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Uztailaren 4an

Uztailaren 5ean

(14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (46/2021 FAren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz)

Uztailaren 18tik aurrera

EPEZ KANPO

Ikaspostu hutsak dituzten zentroak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Abuztuaren 22an

Eskabideak aurkeztea (46/2021 FAren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleendako soilik)

Abuztuaren 25ean

Abuztuaren 26an

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea eta egiaztatzea

Abuztuaren 29an

Abuztuaren 30ean

Onarpen emaitzak argitaratzea

Abuztuaren 31n

Ikasleen MATRIKULA (matrikula formalizatzen ez bada, lortutako plaza galduko da)

Irailaren 1ean

Irailaren 2an

(14:00ak arte)

Haur Hezkuntzako 2. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko ikasleen onarpena

PROZESUA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

EPE ARRUNTA

Bigarren Hezkuntzako ikastetxera igortzea berari atxikitako 6. mailako ikasleen zerrenda

Maiatzaren 13an

Jendaurreko zozketa Hezkuntza Departamentuan (bakarrik erabiliko da izan daitezkeen berdinketak ebazteko)

Martxoaren 4an

(13:00etan)

Eskabideak aurkeztea

Martxoaren 7an

Martxoaren 11n

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea, egiaztatzea eta barematzea

Martxoaren 21ean

Hezkuntza Departamentuari igorri eta jakinaraztea, EDUCA bidez, ikastetxean eskura dauden ikaspostu hutsak; halaber, ikasmailaz igotzen diren ikasleak eta igotzen ez direnak adieraziko dira

Ekainaren 6an

Onartuen behin-behineko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 7an

Zuzenketak, erreklamazioak eta uko egiteak, lehen aukerako ikastetxean, behin-behineko zerrendei dagokienez

Ekainaren 8an

Ekainaren 10ean

Lehen aukerako ikastetxea: Behin-behineko zerrendei egindako erreklamazioak ebaztea

Ekainaren 13an

Onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea

Ekainaren 15ean

Matrikulatzeko 1. epea (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): Ikasleak MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 20an

Ekainaren 24an

(14:00ak arte)

Onartuen zerrendak, aukera hobetzea aplikatu ondotik

Ekainaren 27an

Matrikulatzeko 2. epea, aukera hobetzearen ondorioz beste ikaspostu bat eskuratu duten ikasleendako (matrikula formalizatzen ez bada, eskuratutako ikaspostua galduko da): MATRIKULATZEA, aukera hobetzea hautatzeko aukerarekin (beste ikaspostu bat eskuratzen bada, lehendik esleitutako ikaspostua galduko da)

Ekainaren 28an

Ekainaren 30ean

(14:00ak arte)

Hezkuntza Departamentuak ikaspostua esleitzea (46/2021 FAren 37. artikuluan ezarritakoari jarraituz)

Uztailaren 18tik aurrera

EPEZ KANPO

Ikaspostu hutsak dituzten zentroak argitaratzea, nafarroa.eus atarian, tramiteen katalogoaren fitxan

Abuztuaren 22an

Eskabideak aurkeztea (46/2021 FAren 41.1 artikuluan ezarritako ikasleendako soilik)

Abuztuaren 25ean

Abuztuaren 26an

Lehen aukerako ikastetxea: Aurreinskribatutako ikasleen datuak EDUCA bidez sartzea eta egiaztatzea

Abuztuaren 29an

Abuztuaren 30ean

Onarpen emaitzak argitaratzea

Abuztuaren 31n

Ikasleak MATRIKULATZEA: Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailetan, gurasoek edo legezko tutoreek formalizatuko dituzte matrikulak (matrikula formalizatzen ez bada eskuratutako ikaspostua galduko da). Lehen Hezkuntzako maila guztietan Hezkuntza Departamentuak ofizioz formalizatuko ditu matrikulak.

Irailaren 1ean

Irailaren 2an

(14:00ak arte)

III. ERANSKINA

Ikastetxeko HLPBI indizea (Haur eta Lehen Hezkuntza)

Zioen azalpena:

Apirilaren 28ko 33/2021 Foru Dekretuak eta maiatzaren 4ko 46/2021 Foru Aginduak arautzen eta garatzen dute, hurrenez hurren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko prozesua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko. Arau horiek zehazten dute ezen hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko, Hezkuntza Departamentuak urtero prestatuko duela hezkuntza-laguntzako berariazko premia duten ikasleen eskolatzearen indizea, ikastetxeen arabera.

Halaber, aipatu arauek adierazten dute indize horrek jaso beharko dituela, gutxienez, honako hauek: hezkuntza-laguntzako berariazko premien baldintza pertsonalak, curriculum atzerapena eta hartutako hezkuntza-neurriak.

Indizea eraikitzea ikastetxeen arabera:

Hezkuntza Departamentuak kalkulatu ditu indizeak 2022ko otsailaren 16an Educatik ateratako datuak erabiliz.

Indizea kalkulatzearen ondorioetarako, Haur eta Lehen Hezkuntzarekin batera Bigarren Hezkuntza eskaintzen duten ikastetxe publikoetan kontuan hartu dira, alde batetik, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak, eta, bestetik, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleak.

Hizkuntza eredu desberdinak ematen dituzten ikastetxeetan eta haien eragin eremuan eredu horietako batzuk ematen dituzten beste ikastetxe batzuetan beharrezkotzat jo da datuak hizkuntza ereduen arabera bereiztea, bestela nahi ez den eragina ekartzen ahal duelako, hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleen banaketari dagokionez.

Pisu batzuk esleitu zaizkie (beren artean baztergarriak ez direnak) ikasleak hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasle gisa sailkatzea ekartzen duten kategoria eta kausei. Ondoko hauek dira pisuak:

KATEGORIA EDO KAUSA

PISUA

1. kat. Hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak

10

2. kat. Adimen gaitasun handiko ikasleak

1

3. kat. (baztertu gabe) Berandu sarturiko ikasleak eta egoera pertsonalak

3

4. kat. Ikasteko zailtasun espezifikoak (IZE)

6

3. kat. 1. kausa. Berandu sarturiko ikasleak

0.5

3. kat. 2. kausa. Zailtasuna hizkuntza ez jakiteagatik

0.5

3. kat. 3. kausa. Eskolatze gorabeheratsua eta/edo absentismoa

0.5

3. kat. 4. kausa. Egoera sozioekonomiko ahulean eta/edo gizarte laguntzen menpe dauden familiako kide da

0.5

3. kat. 5. kausa. Adingabea sozialki babesteko erakundeen mendekoa

1

Urte bateko CEG (Curriculum Egokitzapen Garrantzitsua)

2

Urte bateko CEG (Curriculum Egokitzapen Garrantzitsua) eta SCE (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

2

Bi urte edo gehiagoko CEG (Curriculum Egokitzapen Garrantzitsua)

3

Bi urte edo gehiagoko CEG (Curriculum Egokitzapen Garrantzitsua) eta SCE (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

3

Malgutzea

1

Errekuperazio plana (EP)

2

Errekuperazio plana (EP) eta SCE (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

2

HE (Hezkuntza Errefortzua) eta SCE (Sartzeko Curriculum Egokitzapena)

1

HE (Hezkuntza Errefortzua) - CA (Curriculuma Aberastea)

1

HE (Hezkuntza Errefortzua)

1

Ikastetxean hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzten ikasle gisa erroldatutako ikasle guztien batura egiten da, eta pisu desberdinak esleitzen zaizkie, dagozkien kategorien edo kausen arabera.

Lortutako kopurua zatitzen da dagokion ikastetxeko irakaskuntza tarteko ikasle kopuru osoarekin, eta bider (-1) egiten da.

Hezkuntza sistemei buruzko nazioarteko azterlan guztietan, ikasleen egoera sozioekonomikoa jasotzen duten indizeak zero batezbestekoarekin aurkezten dira: halatan, balio negatiboek eta batezbestekotik beherakoek ikasleentzat kaltegarriak diren egoerak adierazten dituzte; balio positiboek eta batezbestekotik gorakoek, aldiz, ikasleentzat onuragarriak diren egoerak adierazten dituzte.

Horregatik, indizea eraiki da halako moduz non indize negatiboa duten ikastetxeetan (hau da, batezbestekotik beherakoa dutenetan) hezkuntza-laguntzako berariazko premiekin eskolatuta dituzten ikasleen pisua handiagoa baita indize positiboa duten ikastetxeetan baino (hau da, batezbestekotik gorakoetan) baino.

Aurkeztutako taula bakoitzean batezbestekoa 0 da, eta desbiderapen tipikoa, berriz, 1. Horretarako, ikastetxe bakoitzari kalkulatutako indizeari kentzen zaio taulako datuen batezbestekoa eta zatitzen da taula horretako datuen desbiderapen tipikoarekin. Bi datuak taula bakoitzaren idazpuruan agertzen dira.

Taula horietan islatzen da zer eskolatze egoera duten ikastetxe bakoitzean aipatutako ezaugarriak dituzten ikasleek, eskolatze eremu jakin bati dagokionez. 1. taulan eremu geografikoa Nafarroako Foru Komunitate osoa da; 2. taulan eta hurrengoetan, aldiz, eskolatze eremuak dira hizkuntza eredu berean maila komunak ematen dituzten bi ikastetxeko edo gehiagoko eragin eremuak.

1. TAULA

Etapak: HH-LH (HErekin)

Eragin eremua: Nafarroa

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -2,19

Desbiderapen tipikoa: 1,37

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Altsasu Sg. Corazón ik. it.-BD

-1,34

Aiegi Mater Dei ik. it.-AG

1,03

Barañain Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

0,13

Bera Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,71

Bera Sg. Corazón ik. it.-BD

0,56

Burlata Amor de Dios ik. it.-AG

-1,30

Burlata Irabia-Izaga ik. it.-AG

0,95

Burlata Notre Dame ik. it.-AG

-0,58

Burlata Regina Pacis ik. it.-AG

0,18

Zizur Txikia Miravalles ik. it.-AG

0,89

Lizarra Santa Ana ik. it.-AG

0,02

Lodosa La Milagrosa ik. it.-AG

0,45

Mendabia Ntra. Sra. de los Dolores ik. it.-AG

0,76

Mutiloa Luis Amigó ik. it.-AG

1,09

Iruña Calasanz ik. it.-AG

0,23

Iruña Claret Larraona ik. it.-AG

0,92

Iruña El Redín ik. it.-AG

0,50

Iruña Esclavas Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,51

Iruña Hijas de Jesús ik. it.-AG

0,57

Iruña La Comp. Escolapios ik. it.-AG

0,30

Iruña Liceo Monjardín ik. it.-AG

1,17

Iruña Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,75

Iruña S. Cernin ik. it.-AG

0,99

Iruña S. Ignacio ik. it.-AG

0,75

Iruña Sant. Sacramento ik. it.-AG

0,18

Iruña Santo Tomás ik. it.-AG

0,50

Iruña Sg. Corazón ik. it.-AG

0,81

Iruña Sta. Catalina Laboure ik. it.-AG

-0,90

Iruña Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,67

Iruña Vedruna ik. it.-AG

0,19

Sarriguren Sta. María la Real ik. it.-AG

0,87

Tafalla E. Pías ik. it.-AG

-0,87

Tutera Anunciata ik. it.-AG

0,85

Tutera Cia de María ik. it.-AG

0,42

Atarrabia La Presentación ik. it.-AG

-0,02

Abartzuza Zumadia HLHIP-BD

0,20

Ablitas San Babil HLHIP-AG

-0,03

Oibar. G. V. Casamayor HLHIP-AG

-1,95

Allo La Cruz HLHIP-AG

-1,39

Allo La Cruz HLHIP-BD

0,23

Almandoz HLHIP-BD

1,60

Altsasu Zelandi HLHIP-AG

-2,55

Altsasu Zelandi HLHIP-BD

0,10

Amaiur HLHIP-BD

1,01

Antzin Lokiz HLHIP-AG

-0,63

Antzin Lokiz HLHIP-BD

0,57

Andosilla V. Cerca HLHIP-AG

-0,62

Antsoain Ezkaba HLHIP-BD

0,60

Añorbe HLHIP-AG

-0,18

Agoitz S. Miguel HLHIP-AG

-1,73

Agoitz S. Miguel HLHIP-BD

0,56

Arantza HLHIP-BD

1,15

Arbizuko Herri Eskola HLHIP-BD

0,84

Areso Nazabal HLHIP-BD

0,09

Arguedas Sancho Ramírez HLHIP-AG

-0,33

Arizkun HLHIP-BD

0,40

Arraioz HLHIP-BD

0,22

Arroitz La Balsa HLHIP-AG

-0,24

Artaxoa Urraca Reina HLHIP-AG

0,01

Auritz HLHIP-BD

0,58

Auzperri HLHIP-BD

0,44

Azagra Fr. Arbeloa HLHIP-AG

0,02

Azpilkueta HLHIP-BD

0,39

Barañain Alaiz HLHIP-BD

0,32

Barañain Eulza HLHIP-AG

-0,48

Barañain Sahats HLHIP-AG

-1,82

Barasoain M. Azpilcueta HLHIP-AG

-0,43

Barasoain M. Azpilcueta HLHIP-BD

1,60

Beire HLHIP-AG

-4,00

Bera Ricardo Baroja HLHIP-BD

0,84

Berbintzana Río Arga HLHIP-AG

-2,77

Beriain HLHIP-AG

-0,07

Berriozar Mendialdea I HLHIP-AG

-1,40

Berriozar Mendialdea II HLHIP-BD

0,56

Betelu Araxes HLHIP-BD

0,14

Buñuel Sta. Ana HLHIP-AG

0,28

Burlata Ermitaberri HLHIP-BD

0,11

Burlata Hilarión Eslava HLHIP-AG

-1,45

Cabanillas S. J. Jerusalén HLHIP-AG

0,14

Cadreita T. Bertrán de Lis HLHIP-AG

-0,28

Caparroso V. Soto HLHIP-AG

-0,53

Caparroso V. Soto HLHIP-BD

1,11

Cárcar V. Gracia HLHIP-AG

-2,45

Zarrakaztelu V. Oliva HLHIP-AG

-0,54

Cascante Sta. Vicenta María HLHIP-AG

0,23

Kaseda F. J. Saenz de Oiza HLHIP-AG

-0,58

Castejón 2 de Mayo HLHIP-AG

-0,26

Castejón 2 de Mayo HLHIP-BD

0,64

Cintruénigo Otero de Navascués HLHIP-AG

-0,05

Corella Ciudad de Corella HLHIP-AG

-0,14

Cortes Cerro de la Cruz HLHIP-AG

0,18

Deikaztelu V. Nievas HLHIP-AG

-1,74

Doneztebe S. Migel HLHIP-AG

-1,12

Doneztebe S. Migel HLHIP-BD

0,65

Elizondo HLHIP-AG

-3,61

Elizondo HLHIP-BD

0,60

Erratzu HLHIP-BD

0,89

Erro S. Esteban HLHIP-BD

0,03

Lizarra Remontival HLHIP-AG

-0,41

Lizarra Remontival HLHIP-BD

0,96

Etxalar Landagain HLHIP-BD

0,90

Etxarri Aranatz S. Donato HLHIP-BD

-0,58

Faltzes Dª Álvara Álvarez HLHIP-AG

-0,97

Fitero J. de Palafox HLHIP-AG

-0,74

Fontellas V. Rosario HLHIP-AG

-0,04

Funes Elías Terés HLHIP-AG

0,00

Fustiñana Stos. Justo y Pastor HLHIP-AG

0,56

Garralda Ntra. Sra. de Orreaga HLHIP-BD

0,58

Gartzain HLHIP-BD

0,82

Goizueta A. Narbarte Xalto HLHIP-BD

0,18

Uharte V. Blanca HLHIP-AG

-0,23

Uharte V. Blanca HLHIP-BD

0,85

Igantzi HLHIP-BD

1,29

Irurita HLHIP-BD

0,96

Irurtzun Atakondoa HLHIP-AG

-1,81

Irurtzun Atakondoa HLHIP-BD

0,44

Ituren Pulunpa HLHIP-BD

1,02

Iturmendi Arrano B. HLHIP-BD

-0,26

Jauntsarats Oihanzabal HLHIP-BD

0,23

Lakuntzako Herri Eskola HLHIP-BD

0,22

Larraga S. Miguel HLHIP-AG

-1,79

Larraintzar HLHIP-BD

0,91

Legasa HLHIP-BD

0,40

Leitza Erleta HLHIP-BD

0,38

Lekaroz HLHIP-BD

0,81

Lekunberri Ibarberri HLHIP-BD

0,76

Lerin Dña. Blanca de Navarra HLHIP-AG

-0,76

Lesaka Irain HLHIP-BD

0,43

Lodosa A. Mnez. Baigorri HLHIP-AG

-2,35

Lodosa A. Mnez. Baigorri HLHIP-BD

0,42

Los Arcos Sta. María HLHIP-AG

-1,45

Irunberri S. Juan HLHIP-AG

0,24

Luzaideko HLHIP-BD

1,33

Martzilla S. Bartolomé HLHIP-AG

-0,12

Mélida Sta. Ana HLHIP-AG

-1,50

Mendabia S. Fco. Javier HLHIP-AG

-0,81

Mendigorria J. M. Espinal Olcoz HLHIP-AG

-0,42

Mendigorria J. M. Espinal Olcoz HLHIP-BD

1,60

Milagro Ntra. Sra. del Patrocinio HLHIP-AG

-0,64

Miranda Argako S. Benito HLHIP-AG

-0,69

Elo Sta. Bárbara HLHIP-AG

0,61

Monteagudo H. Galilea HLHIP-AG

-0,11

Murchante Mardones y Magaña HLHIP-AG

-0,22

Murillo el Fruto R. Lanas HLHIP-AG

-2,00

Mutiloa Irulegi HLHIP-BD

0,53

Mutiloa S. Pedro HLHIP-AG

0,26

Narbarte Arotzenea HLHIP-BD

0,93

Noain S. Miguel HLHIP-AG

-0,04

Noain S. Miguel HLHIP-BD

0,58

Obanos HLHIP-AG

0,19

Otsagabia HLHIP-BD

0,16

Olazti D. Bados HLHIP-BD

-1,23

Erriberri P. de Viana HLHIP-AG

0,33

Erriberri P. de Viana HLHIP-BD

1,07

Orkoien Auzalar HLHIP-BD

0,75

Orkoien S. Miguel HLHIP-AG

-1,01

Oronoz HLHIP-BD

0,98

Oteitza S. Salvador HLHIP-AG

-1,15

Iruña Amaiur Ikastola HLHIP-BD

0,83

Iruña Azpilagaña HLHIP-BD

-0,91

Iruña Bernat Etxepare HLHIP-BD

0,37

Iruña Buztintxuri HLHIP-AG

-0,06

Iruña Buztintxuri HLHIP-BD

0,57

Iruña Cardenal Ilundáin HLHIP-AG

-0,73

Iruña Doña Mayor HLHIP-AG

-0,42

Iruña El Lago Mendillorri HLHIP-AG

-0,08

Iruña Elorri HLHIP-BD

0,74

Iruña Ermitagaña HLHIP-AG

-0,27

Iruña García Galdeano HLHIP-AG

-2,57

Iruña Hegoalde Ikastola HLHIP-BD

0,43

Iruña Iturrama HLHIP-AG

-1,28

Iruña José Mª Huarte HLHIP-AG

-1,32

Iruña Mendigoiti HLHIP-BD

0,68

Iruña Mendillorri HLHIP-AG

-0,95

Iruña Nicasio de Landa HLHIP-AG

-4,74

Iruña Paderborn-Víctor Pradera HLHIP-AG

-0,10

Iruña Patxi Larrainzar HLHIP-BD

0,82

Iruña Arrotxapea HLHIP-AG

-1,91

Iruña S. Frantzisko HLHIP-AG

-2,12

Iruña S. Frantzisko HLHIP-BD

0,79

Iruña S. J. Cadena HLHIP-AG

0,40

Iruña Sanduzelai HLHIP-AG

-0,74

Iruña Sanduzelai HLHIP-BD

0,29

Iruña Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP-AG

-0,85

Azkoien J. B. Irurzun HLHIP-AG

0,01

Azkoien J. B. Irurzun HLHIP-BD

1,02

Pitillas HLHIP-AG

-0,86

Puente la Reina-Gares HLHIP-AG

-0,91

Puente la Reina-Gares HLHIP-BD

0,90

Ximenez de Rada HLHIP-AG

-1,05

Ribaforada S. Bartolomé HLHIP-AG

0,05

Erronkari J. Gayarre HLHIP-AG

-0,71

Erronkari J. Gayarre HLHIP-BD

0,62

Saldias HLHIP-BD

1,39

San Adrián Alfonso X El Sabio HLHIP-AG

-0,01

Zangoza L. Gil HLHIP-AG

0,31

Santakara Ntra. Sra. de la Asunción HLHIP-AG

0,26

Sarriguren I H. Uriz Pi HLHIP-AG

-0,29

Sarriguren II J. Lizarraga HLHIP-BD

0,81

Sartaguda Ntra. Sra. del Rosario HLHIP-AG

-0,84

Sesma V. Nievas HLHIP-AG

-2,49

Sesma V. Nievas HLHIP-BD

0,96

Sunbilla HLHIP-BD

0,38

Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP-AG

0,16

Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP-BD

0,83

Tutera Elvira España HLHIP-AG

-0,68

Tutera Griseras HLHIP-AG

0,44

Tutera Huertas Mayores HLHIP-AG

0,02

Tutera Monte S. Julián HLHIP-AG

0,21

Uharte-Arakil S. Miguel HLHIP-BD

0,19

Uxue HLHIP-AG

-1,24

Urdiain HLHIP-BD

-0,01

Urrotz HLHIP-AG

0,02

Valtierra F. Zapatero HLHIP-AG

-0,16

Viana R. Campano HLHIP-AG

-0,73

Alesbes El Castellar HLHIP-AG

-0,21

Villatuerta S. Veremundo HLHIP-AG

0,10

Atarrabia Atargi HLHIP-BD

0,66

Atarrabia Lorenzo Goicoa HLHIP-AG

-0,48

Ziga HLHIP-BD

1,03

Zizur Donejakue Bidea HLHIP-AG

0,47

Zizur Catalina de Foix HLHIP-AG

0,24

Zizur Erreniega HLHIP-BD

0,64

Zubiri Gloria Larrainzar Eugi HLHIP-AG

-0,96

Zubiri Gloria Larrainzar Eugi HLHIP-BD

0,96

Zudairi Las Amescoas HLHIP-BD

0,49

Zugarramurdi HLHIP-BD

0,77

Altsasu Iñigo Aritza ik.-BD

1,25

Arbizu Andra Mari ik.-BD

0,75

Baztan ik.-BD

1,15

Bera Labiaga ik.-BD

1,15

Zizur Nagusia S. Fermin ik.-BD

1,06

Lizarra Lizarra ik.-BD

0,82

Etxarri Aranatz Andra Mari ik.-BD

0,94

Fontellas Argia ik.-BD

0,95

Lesaka Tantirumairu ik.-BD

1,19

Lodosa Ibaialde ik.-BD

0,85

Irunberri Arangoiti ik.-BD

0,57

Iruña Jaso ik.-BD

1,22

Zangoza Zangozako ik.-BD

1,01

Tafalla Garces de los Fayos ik.-BD

0,32

Viana Erentzun ik.-BD

0,50

Atarrabia Paz de Ziganda ik.-BD

1,30

2. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Iruña eta Iruñerria

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -2,19

Desbiderapen tipikoa: 1,38

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Barañain Sta. Luisa Marillac ik. it.-AG

0,13

Burlata Amor de Dios ik. it.-AG

-1,29

Burlata Irabia-Izaga ik. it.-AG

0,94

Burlata Notre Dame ik. it.-AG

-0,58

Burlata Regina Pacis ik. it.-AG

0,18

Zizur Txikia Miravalles ik. it.-AG

0,88

Mutiloa Luis Amigó ik. it.-AG

1,09

Iruña Calasanz ik. it.-AG

0,23

Iruña Claret Larraona ik. it.-AG

0,91

Iruña El Redín ik. it.-AG

0,50

Iruña Esclavas Sg. Corazón ik. it.-AG

-0,51

Iruña Hijas de Jesús ik. it.-AG

0,57

Iruña La Comp. Escolapios ik. it.-AG

0,29

Iruña Liceo Monjardín ik. it.-AG

1,16

Iruña Ntra. Sra. del Huerto ik. it.-AG

0,74

Iruña S. Cernin ik. it.-AG

0,99

Iruña S. Ignacio ik. it.-AG

0,74

Iruña Sant. Sacramento ik. it.-AG

0,18

Iruña Santo Tomás ik. it.-AG

0,50

Iruña Sg. Corazón ik. it.-AG

0,81

Iruña Sta. Catalina Laboure ik. it.-AG

-0,89

Iruña Sta. Teresa Jesús ik. it.-AG

0,67

Iruña Vedruna ik. it.-AG

0,19

Sarriguren Sta. María la Real ik. it.-AG

0,86

Atarrabia La Presentación ik. it.-AG

-0,02

Antsoain Ezkaba HLHIP-BD

0,59

Barañain Alaiz HLHIP-BD

0,32

Barañain Eulza HLHIP-AG

-0,48

Barañain Sahats HLHIP-AG

-1,80

Beriain HLHIP-AG

-0,07

Berriozar Mendialdea I HLHIP-AG

-1,38

Berriozar Mendialdea II HLHIP-BD

0,55

Burlata Ermitaberri HLHIP-BD

0,11

Burlata Hilarión Eslava HLHIP-AG

-1,43

Uharte V. Blanca HLHIP-AG

-0,23

Uharte V. Blanca HLHIP-BD

0,85

Mutiloa Irulegi HLHIP-BD

0,53

Mutiloa S. Pedro HLHIP-AG

0,26

Noain S. Miguel HLHIP-AG

-0,04

Noain S. Miguel HLHIP-BD

0,58

Orkoien Auzalar HLHIP-BD

0,75

Orkoien S. Miguel HLHIP-AG

-1,00

Iruña Amaiur Ikastola HLHIP-BD

0,82

Iruña Azpilagaña HLHIP-BD

-0,90

Iruña Bernat Etxepare HLHIP-BD

0,37

Iruña Buztintxuri HLHIP-AG

-0,06

Iruña Buztintxuri HLHIP-BD

0,57

Iruña Cardenal Ilundáin HLHIP-AG

-0,72

Iruña Doña Mayor HLHIP-AG

-0,41

Iruña El Lago Mendillorri HLHIP-AG

-0,07

Iruña Elorri HLHIP-BD

0,73

Iruña Ermitagaña HLHIP-AG

-0,26

Iruña García Galdeano HLHIP-AG

-2,55

Iruña Hegoalde Ikastola HLHIP-BD

0,42

Iruña Iturrama HLHIP-AG

-1,27

Iruña José Mª Huarte HLHIP-AG

-1,31

Iruña Mendigoiti HLHIP-BD

0,67

Iruña Mendillorri HLHIP-AG

-0,94

Iruña Nicasio de Landa HLHIP-AG

-4,70

Iruña Paderborn-Víctor Pradera HLHIP-AG

-0,10

Iruña Patxi Larrainzar HLHIP-BD

0,81

Iruña Arrotxapea HLHIP-AG

-1,89

Iruña S. Frantzisko HLHIP-AG

-2,10

Iruña S. Frantzisko HLHIP-BD

0,78

Iruña S. J. Cadena HLHIP-AG

0,40

Iruña Sanduzelai HLHIP-AG

-0,73

Iruña Sanduzelai HLHIP-BD

0,29

Iruña Vázquez de Mella-Bayonne HLHIP-AG

-0,84

Sarriguren I H. Uriz Pi HLHIP-AG

-0,28

Sarriguren II J. Lizarraga HLHIP-BD

0,80

Atarrabia Atargi HLHIP-BD

0,66

Atarrabia Lorenzo Goicoa HLHIP-AG

-0,47

Zizur Donejakue Bidea HLHIP-AG

0,47

Zizur Catalina de Foix HLHIP-AG

0,24

Zizur Erreniega HLHIP-BD

0,63

Zizur Nagusia S. Fermin ik.-BD

1,05

Iruña Jaso ik.-BD

1,21

Atarrabia Paz de Ziganda ik.-BD

1,29

3. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Altsasu

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -3,06

Desbiderapen tipikoa: 1,96

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Altsasu Sg. Corazón ik. it.-BD

-0,49

Altsasu Zelandi HLHIP-AG

-1,33

Altsasu Zelandi HLHIP-BD

0,51

Altsasu Iñigo Aritza ik.-BD

1,31

4. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Bera

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,56

Desbiderapen tipikoa: 0,97

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Bera Sg. Corazón ik. it.-AG

-1,65

Bera Sg. Corazón ik. it.-BD

0,14

Bera Ricardo Baroja HLHIP-BD

0,54

Bera Labiaga ik.-BD

0,98

5. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Lizarra

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,72

Desbiderapen tipikoa: 0,77

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Lizarra Santa Ana ik. it.-AG

-0,57

Lizarra Remontival HLHIP-AG

-1,34

Lizarra Remontival HLHIP-BD

1,08

Lizarra Lizarra ik.-BD

0,83

6. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Etxarri Aranatz

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,95

Desbiderapen tipikoa: 1,04

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Etxarri Aranatz S. Donato HLHIP-BD

-1,00

Etxarri Aranatz Andra Mari ik.-BD

1,00

7. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Lesaka

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,09

Desbiderapen tipikoa: 0,52

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Lesaka Irain HLHIP-BD

-1,00

Lesaka Tantirumairu ik.-BD

1,00

8. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Lodosa

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -2,41

Desbiderapen tipikoa: 1,75

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Lodosa La Milagrosa ik. it.-AG

0,48

Lodosa A. Mnez. Baigorri HLHIP-AG

-1,72

Lodosa A. Mnez. Baigorri HLHIP-BD

0,45

Lodosa Ibaialde ik.-BD

0,79

9. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Tafalla

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -2,04

Desbiderapen tipikoa: 0,85

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Tafalla E. Pías ik. it.-AG

-1,59

Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP-AG

0,08

Tafalla Marqués Real Defensa HLHIP-BD

1,16

Tafalla Garces de los Fayos ik.-BD

0,35

10. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Tutera

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -1,90

Desbiderapen tipikoa: 0,64

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Tutera Anunciata ik. it.-AG

1,36

Tutera Cia de María ik. it.-AG

0,45

Tutera Elvira España HLHIP-AG

-1,88

Tutera Griseras HLHIP-AG

0,48

Tutera Huertas Mayores HLHIP-AG

-0,41

Tutera Monte S. Julián HLHIP-AG

-0,01

11. TAULA

Etapak: HH-LH

Eragin eremua: Elizondo

Zuzeneko puntuazioaren batezbestekoa: -3,04

Desbiderapen tipikoa: 2,91

Datuen eskurapenaren data: 2022ko otsailaren 16a

IKASTETXEA

HLPBI indizea

Elizondo HLHIP-AG

-1,41

Elizondo HLHIP-BD

0,57

Baztan ik.-BD

0,83

Iragarkiaren kodea: F2202640