45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

98/2022 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, abuztuaren 5eko 858/2021 Ebazpena aldatzen duena, 1.616 titularri labore proteikoei lotutako laguntzaren %10 ordaintzeagatik. Ordaindu beharreko zenbatekoa 75.440,83 euro dira. Ebazpena, 1.489 titularri finantza-diziplinaren itzulketa ordaintzekoa, 2020ko kanpainako labore proteikoei lotutako laguntzaren %10 ordainduz; emakidaren balioa, guztira, 1.906,07 eurokoa da. Guztira ordaindu beharreko zenbatekoa 77.346,90 eurokoa da, 1.616 titularri.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak maiatzaren 18an emandako 76/2020 Foru Aginduaren bidez, honako hauen deialdia egin zen 2020ko kanpainarako: eskaera bakarra, xede dituena nekazaritzarako eta abeltzaintzarako ordainketa zuzenak, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak finantzatuak, eta, orobat, xede dituena Landa Garapenerako Programaren eta Estatuaren laguntza batzuk, erreserba nazionalerako eskubide eskaerak, SIGPACen aldaketa egiteko eskaeren aurkezpena eta urteko jakinarazpena, Nekazaritzako Ekoizpenaren Erregistro Orokorrean inskriba dadin.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 756/2021 Ebazpenaren bidez, azalerarako eta abeltzaintzarako 2020ko zuzeneko laguntzak eman eta ukatu ziren 12.405 titularrentzat; guztira 98.790.737,09 euro.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 858/2021 Ebazpenaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren uztailaren 13ko 756/2021 Ebazpena aldatu zen, 9.293 titularri ordainketa berdeko laguntza gehitzeagatik, eta 6.583 titularri finantza-diziplinaren itzulketa eman eta ordaindu zitzaien, 2020ko kanpainako ordainketekin, guztira 1.204.300,26 euro.

NBEFeko lehendakariak 2021eko martxoaren 1ean egindako jakinarazpenaren bidez, 2020 kanpainan labore proteikoei lotutako laguntza ordaintzeko behin betiko zenbateko unitarioa ezarri zen. Zenbateko hori, proteina-landareentzat eta lekadunentzat, 53,780836 euro/ha izanen da, eta olio-landareentzat 40,169115 euro/ha.

NBEFeko lehendakariaren 2021eko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, 2021eko finantza-ekitaldian aplikatutako finantza-diziplinaren itzulketarako behin-behineko koefiziente bat ezarri zen, 2021eko abenduaren 1etik aurrera egiten diren 2.000 eurotik gorako ordainketen gainean, zehazki, 2022ko finantza-ekitaldian finantza-diziplinaren murrizketari lotuak dauden onuradunei dagozkienak, eta %2,29an zenbatetsi zen.

Ikusirik Etekinetarako Laguntzen Atalaren txostena zeinetan jasotzen baitira egindako kontrolak, ordainketarako baliozkotutako azalerak eta azalerarako eta abeltzaintzarako kalkulatutako zenbatekoak, 2020ko zuzeneko laguntzen eskaerei dagozkienak.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020ko kanpainan labore proteikoei lotutako laguntzaren onuradun diren 1.616 titularri guztira 75.440,83 euro ordaintzea (Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 858/2021 Ebazpena), labore proteikoei lotutako laguntzaren %10 ordaintzeari dagokionez.

2. 1.489 titularrei 1.906,07 euro ordaintzea guztira, finantza-diziplinaren itzulketa gisa, 2020ko kanpainarako labore proteikoei lotutako laguntzaren %10 ordaintzearen ondorioz, Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEUF) kargura.

3. Ebazpen hau igortzea Etekinetarako Laguntzen Atalera, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegora.

4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz; gainera, SGA aplikazioaren “Herritarren Ataria” webgunean kontsultatzen ahalko da. Ebazpen honetan xedatutakoak ez du eragozten NBEUFren eta LGENFren Ordainketak Burutzeko Bulegoak zorren zenbatekoa kentzea funts horien NBEUFren eta LGENFren Zordunen Erregistroan ageri diren onuradunei zein epailearen enbargopean daudenei, Europar Batsasuneko erregelamenduari jarraikiz.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bertan zenbakia adierazita.

Iruñean, 2022ko otsailaren 10ean.–Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F2202236