45. ALDIZKARIA - 2022ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

3/2022 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 376/2021 Ebazpenaren argitalpenean atzemandako akatsa. Ebazpen horren dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: “Nafarroako toki entitateei ehizazainak kontratatzeko laguntzak ematea 2022an” (DDBN identifikazioa: 601752).

2022ko urtarrilaren 25ean eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean 376/2021 Ebazpena, 2021eko abenduaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, dirulaguntza deialdi hau onesten duena “Nafarroako toki entitateei ehizazainak kontratatzeko laguntzak ematea 2022an”.

Ebazpen hori berrikustean akats bat atzeman da, Nafarroako Aldizkari Ofizialera igorritako agirian ez baitzen jaso 376/2021 Ebazpenaren bidez onetsitako laguntza deialdiaren I. eranskineko 5. oinarri arautzailearen edukiaren zati bat.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa onesten duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Zuzentzea Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abenduaren 20ko 376/2021 Ebazpenaren argitalpenean dagoen akatsa. Ebazpen horren bidez dirulaguntza deialdi hau onetsi zen: “Nafarroako toki entitateei ehizazainak kontratatzeko laguntzak ematea 2022an”. Hau da zuzenketa:

Deialdiaren I. eranskineko 5. oinarrian,

honako hau dioen tokian:

“5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira ehizazain aritzeko langileak kontratatzetik eratortzen direnak (soldata gordina), 2020ko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra arteko aldian.”

Honako hau behar du:

“5. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira ehizazain aritzeko langileak kontratatzetik eratortzen direnak (soldata gordina), 2022ko urtarrilaren 1etik 2022ko urriaren 31ra arteko aldian, baldin eta langile horiek toki entitateetako plantilla organikokoak ez badira.”

2. Laguntza eskaerak aurkezteko epea luzatzea; hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Gobernuko Dirulaguntzen Datu-basean (NGDDB) erregistratzea.

5. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, kontu-hartzailetza delegatuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Basoen eta Ehizaren Zerbitzuko Ehiza Atalari.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2022ko otsailaren 14an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2202630