36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Plan Partziala, Zurukuaingo 21. poligonoko UEZUR21 lurzatian. Behin betiko onespena

Udalak 2021eko abenduaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zen Plan Partziala, Zurukuaingo 21. poligonoko UEZUR21 lurzatian, Gonzalo Azcona Vidaurrek sustatua.

Hasierako onespena 2021eko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.

Argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako dokumentua, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz (LFD horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aritzalan (Deierri), 2021eko abenduaren 30ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Plan partziala (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201384