36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, hirigintzako araudi orokorraren 55. artikuluan

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariaren abenduaren 21eko 172/2021 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Azkoeiengo Udal Planaren aldaketa egituratzailea, hirigintzako araudi orokorraren 55. artikuluari dagokiona, lurzoru urbanizaezina erabiltzeko araubideari buruzkoa, lurzoru horren balio ertaineko nekazaritzako ustiapen naturalerako, eta jarduera baimengarrien zerrendan sartu ziren “eguzki-energiako eraikuntzak eta instalazioak”.

Aldaketa horri dagokion hirigintzako araudia argitaratzen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan xedatutakoarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azkoienen, 2022ko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201367