36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 2.4.1 artikuluan

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak abenduaren 27ko 174E/2021 Foru Aginduaren bidez (2022ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 25ean), behin betiko onetsi zen Carcarko Udal Plan Orokorraren aldaketa, hirigintzako araudi partikularraren 2.4.1 artikuluari dagokiona, Carcarko Udalak sustaturik.

Hartara, argitara ematen da onetsitako aldaketari dagokion araudia, bat etorriz ezarrita dagoenarekin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1. artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Carcarren, 2022ko urtarrilaren 26an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201365