36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2022/032 Ebazpena eman zuen otsailaren 12an. Hona hemen:

Familiako bat ospitaleratzeagatik, eta zaindu behar izateagatik; jarraikiz Toki-erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluei.

Eta nire eskudantziak erabiliz.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak uztea lehen alkateorde Israel Jacoste Encisoren esku, neure ordez jardun dezan, gaurko, 2022ko otsailaren 12ko, 00:00etatik aurrera.

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere, eta honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Buñuelen, 2022ko otsailaren 12an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

Iragarkiaren kodea: L2202199