36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

2022rako aldaketa ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan, eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2021eko azaroaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Barañaingo Udalaren 2022rako ordenantza fiskaletan, zerga-tasetan eta prezio publikoetan, honako hauetan aipatu bezala: “Ordenantza fiskalen eta zerga-tasen aldaketa 2022rako” agiria eta tarifen eranskina.

Erabaki hori argitaratu zen 2021eko 275. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 7koan, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon zen jendaurrean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluko manuei (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Aipatutako foru legearen 325.1 c) artikuluak ezartzen duenarekin bat, eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da aipatutako aldaketa, 2022rako, ordenantza fiskaletan, tarifetan, eta prezio publikoetan, zeina onetsi baitzen 2021eko azaroaren 25eko osoko bilkuran. Aldaketa argitara ematen da eranskinetan, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, jarraikiz Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari.

Argitara ematen da, aipatutako agindua bete beharrez, eta ohartarazten da ezen honako ordenantza hauen aurka –xedapen administratiboak baitira– ez dela paratzen ahal errekurtsorik administrazio bidean, jarraikiz azaroaren 26ko 39/2015 Legearen 112.3 artikuluari (lege horrek hizpide ditu Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea); hortaz, behin betiko onespen honen kontra ondoko bideren bat erabiltzen ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean zuzendua Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari (lege horrek arautzen du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2022ko urtarrilaren 26an.–Jarduneko alkate udalburua, Pablo Juan Arcelus Cavallero.

I. ERANSKINA
ORDENANTZA FISKALEN ALDAKETA

4. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko

–Tarifen eranskinean, V. epigrafean, b) apartatuan.

Honako honen ordez:

b) Konpultsak izapidetzeagatik, agirien fotokopiak barne, bakoitzagatik:

(Izapidetzea baino lehen, udal zerbitzuek jatorrizkoaren fotokopia eginen dute).

Honako hau behar du:

b) Udalak emandako dokumentuak soilik konpultsatuko dira baldin eta beste administrazio publiko batera bidali behar badira eta udaletxean aurkezten badira bidaltzeko.

15. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena etxez etxeko laguntza zerbitzuaren prezio publikoak

–”Prezio publikoa” atalean. Tarifen sistema.–4. artikulua.

Honako honen ordez:

Izenburua: Ahalmen ekonomikoa zehaztea: errenta eta gastu kengarriak.

Honako hau behar du:

Izenburua: Ahalmen ekonomikoa zehaztea: zenbatu beharreko sarrerak eta gastu kengarriak.

Honako honen ordez:

Paragrafoa: Errenta: PFEZaren etekin garbiak eta pentsio edo prestazio salbuetsiak.

Honako hau behar du:

Paragrafoa: Zenbatu beharreko diru-sarrerak: interesdunen eta haien familia-unitatearen PFEZren etekin garbien, prestazio salbuetsien eta pentsioen kontzeptuak, eskaeraren aurreko urtekoak.

Atal honetan: Prezio publikoa kargatzeko eskala progresiboa.

Hau eransten da:

Eskatzaileak ez badu aurkezten edo betetzen behar den dokumentua, eskatzen dena kalkulatzeko aplikatu beharreko tarifaren oinarrizko unitatea, eta bi alderdiek adosten badute ordenantza honetan jasotako zerbitzuak ematea, Udalak aplikatuko du eranskinean ageri den tarifa-eskala altuena (PCEG > OAEAParen %195).

17. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, arautzen dituena Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak

–Tarifen eranskinean.

Honako honen ordez:

–Atletismoko pistak:

  • Taldeak:
  • Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua).
  • Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua).
  • Banaka erabiltzeko:
  • Astelehenetik ostiralera bitarteko lanegunetan, goizeko ordutegian. (euro/laguna).

Honako hau behar du:

–Atletismoko pistak:

  • Pistaren alokairua:
  • Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua).
  • Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua).
  • Banaka erabiltzeko:
  • Atletismo pistara arratsaldez bakarrik sartzen ahal da kirola banaka egiteko, eta betiere atletismo eskolaren egutegi eta ordutegien arabera.

23. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoa arautzen duena Udalak antolatzen dituen kirol programa eta jardueretako sarreretarako, inskripzioetarako edo matrikula egiteko

–Tarifen eranskinean.

Honako honen ordez:

Gazte eta helduendako jarduerak (aerobica, yoga, mantentzea, dantza jazza, lerroko patina, defentsa pertsonala eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

Honako hau behar du:

Gazte eta helduendako jarduerak (yoga, mantentzea, tonofita, GAPa, zumba, eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

24. ORDENANTZA FISKALA

Honako honen ordez:

24. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoa arautzen duena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, Barañaingo Udaleko Berdintasunaren Alorrak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetako

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko izen-ematea eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

Eranskina, 24. ordenantza fiskalaren tarifena (Ordenantza fiskala, prezio publikoa arautzen duena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, Barañaingo Udaleko Berdintasunaren Alorrak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetako)

1.–Ikastaroak.

Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena baino handiagoa izanen da, arestiko taularen arabera.

Aztertuko da ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko aukera eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzeko aukera, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik.

Honako hau behar du:

24. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, Barañaingo Udaleko Berdintasunaren Alorrak antolatzen dituen ikastaro eta jarduera soziokulturaletarako

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

5. artikulua. Baldin, prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

1.–Ikastaroak.

Erroldatu gabeko emakumeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena baino handiagoa izanen da, arestiko taularen arabera.

Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzeko aukerak aztertuko dira, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaile diren emakumeen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik.

25. ORDENANTZA FISKALA

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena sarrera, izen-emate edo matrikuletarako, parte hartzeko Udaleko Gazteriarendako Baliabideen Zentroak antolatzen dituen ikastaro edo jarduera soziokulturaletan nahiz aisialdikoetan

Honako honen ordez:

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Aplikatu beharreko tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostuaren %50 ordainduko dute gutxienez; alegia, monitorearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua.

Tarifak

7. artikulua. Ordenantza honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasu bakoitzean Tokiko Gobernu Batzarrak ezartzen dituenak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere izanen dute.

ERANSKINA, 25. ORDENANTZA FISKALAREN TARIFENA (ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, PARTE HARTZEKO UDALEKO GAZTERIARENDAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO EDO JARDUERA SOZIOKULTURALETAN NAHIZ AISIALDIKOETAN)

–Ikastaroaren prezioa orduko.

Beti eginen da saiakera ikastaroek 20 ordu inguru iraun dezaten eta, betiere, orduen eta zenbatekoen batezbestekoa eginen da, ikastaroen edo lantegien iraupenaren arabera, aurreko taula kontuan hartuz.

Erroldatu gabeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena halako bi izanen da, arestiko taularen arabera.

Behin betiko izen-ematea eginez gero, ez da ordaindutakoa itzuliko.

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak onartzen ahalko dira, betiere ikastaro guztia ordaintzen badute.

Antolatzaileek ikastaro edo tailerren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei.

Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak dituztenak, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horietan orduaren prezioak gutxienez ikastaroaren kostuaren %50 estali beharko du.

Gizarte Zerbitzuen mendeko Gazteriarendako Programak antolaturiko jardueren tasak erreferentziazko eredu honen arabera gobernatuko dira:

Honako hau behar du:

Kudeaketako eta diru-bilketako arauak

6. artikulua. Baldin izena emateko epea bukaturik postu librerik gelditzen bada, 30 urtetik gorako eta 35 urte bitartekoei eskaintzen ahal zaizkie, eta lehentasuna emanen zaie Barañainen erroldatutakoei, betiere ikasturte osoa ordaintzen badute.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifek zerbitzuaren zuzeneko kostuaren %50 ordainduko dute gutxienez; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Salbuespena izanen dira Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren mendeko Gazteria Programak antolatutako jarduerak (eranskinean ageri dira).

Saiakera eginen da ikastaroek 20 ordu iraun dezaten eta, betiere, orduen eta zenbatekoen batezbestekoa eginen da, ikastaroen edo lantegien iraupenaren arabera, aurreko taula kontuan hartuz.

8. artikulua. Ordenantza honen eranskinean azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasu bakoitzean Tokiko Gobernu Batzarrak ezartzen dituenak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, balio erantsiaren gaineko zergaren kuota ere izanen dute.

9. artikulua. Halako ikastaro berariazkoak badira, ezaugarri bereziak dituztenak, 10 erabiltzaileri baino gehiagori batera ezin zaienean eman, ez dira tarifa hauen barrenean sartuko. Horietan orduaren prezioak gutxienez ikastaroaren kostuaren %50 estali beharko du.

10. artikulua. Inskripzioetan egindako diru-sarrerek markatuko dute jarduera bakoitzeko parte-hartzaileen gutxieneko kopurua; gutxienez ere monitoreen kontratazio-kostuaren %50 estali beharko dute.

II. ERANSKINA

2022ko zerga-tasak

2022. TARIFA

4. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA AGIRIAK EGITEKO
ETA IZAPIDETZEKO

2022. TARIFA
(euroak)

I. epigrafea.–Ziurtagiriak

a) Erroldatzeari, ondasunei, bizikidetzari eta abarri buruzko ziurtagiriak

1,92

b) Ekonomia-jardueren gaineko zergari buruzko ziurtagiriak

2,50

c) Udalaren agiritegietan kontsulta egitea beharrezko duten ziurtagiriak

7,28

II. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak (paperezko kopia edo kopia digitala)

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

0,21

b) DinA-3 tamainako kopia bakoitzeko

0,55

III. epigrafea.–Planoen kopiak

a) DinA-3 baino tamaina handiagoko kopiak

8,42

b) DinA-3 tamainako kopiak

0,55

c) Planoak eskaneatzea DinA-3 baino tamaina handiagoan (1)

3,17

d) Planoak eskaneatzea DinA-3 tamainan (1)

0,36

Soilik lehenago adierazitako operazioak eginen dira. Ez da planorik handituko edo txikituko.

(1) Adierazitako zenbatekoan sartuta dago eskaneatutako dokumentazioa posta elektronikoz igortzea nahiz disko gogor eramangarri, memoria lapitz edo gisako batean grabatzea.

Dokumentazio eskaneatua CD batean grabatzeko, beste 5 euro ordaindu beharko dira.

IV.–epigrafea.–Txartelak ematea

a) Arma txartel edo haren kopia bakoitzeko

17,37

b) Aldi baterako aparkatze mugatuko (AAME) txartel edo haren kopia bakoitzeko

10,40

V. epigrafea.–Agirien konpultsa

a) Trafiko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

70,00

b) Udalak emandako dokumentuak soilik konpultsatuko dira baldin eta beste administrazio publiko batera bidali behar badira eta udaletxean aurkezten badira bidaltzeko

0,55

c) Bide publikoko istripu baten txostenaren kopia konpultsatua

58,76

d) Poliziak gertakariari buruz egindako txostenaren kopia konpultsatua

6,40

VI. epigrafea.–Langileak hartzeko deialdien izapidetzea

a) Erdi edo goi mailako titulazioa eskatzen duten lanpostuetarako

20,18

b) Gainerako lanpostuetarako

10,09

VII. epigrafea.–Obra lizentzien, irekitzeko lizentzien edo hirigintzako beste edozein ebazpenen kopiak ematea

28,91

VIII. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

Ale bakoitza

12,58

IX. epigrafea.–Hirigintzako kontsultei buruzko txosten teknikoak ematea

Txosten bakoitza

59,28

2022ko TARIFAK

5. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzialen edo berezien tramitazioa edo HAPOko (hiri-antolamenduko plan orokorreko) aldaketak

Plan bakoitzak zenbat lur azalera hartzen duen, horrexen arabera likidatuko dira espediente bakoitzaren tramiteari eta ebazpenari dagozkien tasak. 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

74,36

II. epigrafea.–Plan partzialen edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak izapidetzea

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean jasotakoen %50 izanen dira

III. epigrafea.–Birpartzelazioak izapidetzea

III-A) Guztirako aprobetxamendutik zenbateko azalera edo bolumena den eraikitzeko, haren araberakoa izanen da tasen likidazioa, birpartzelazio espediente bakoitza izapidetzeko eta ebazteko, honako tarifa hauei jarraikiz

- 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

74,36

- 1.000 m³ edo horren zati bakoitzeko

220,58

III-B) Birpartzelazioen aldaketak izapidetzea

Tarifak III-A epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira

IV. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak izapidetzea

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1,50 izanen da

V. epigrafea.–Lizentziak eta beste jarduketa batzuk

V 1.–Partzelazio-lizentziak

Partzelazio-lizentzia bakoitza izapidetu eta ebazteko tasak azaleraren arabera likidatuko dira

- 1.000 m² edo horren zati bakoitzeko

47,32

V 2.–Izapidetze laburreko obra-lizentzia edo erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa behar duten jarduketak

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da

139,20

V 3.–Lizentziak, eraispen obretarako, eraikitzeko, zaharberritzeko, instalazioetarako, arbolak botatzeko, errotuluak paratu eta ordezteko, balkoiak ixteko eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako, baldin eta aurreko ataletan ez badaude

Tasa honen kuota kalkulatzeko, zerga-oinarriari honako karga-tasa hauek aplikatuko zaizkio, modu progresiboan (zerga-oinarria zehaztuko da 12. artikuluan xedatutakoari jarraikiz)

–Zerga-oinarria 100.000,00 eurokoa edo hortik beherakoa bada

%2,20

–Zerga-oinarria 100.000,00 euro baino handiagoa bada eta 1.000.000,00 euro edo txikiagoa

- Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

- 100.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino:

%1,00

–Zerga-oinarria 1.000.000,00 eurotik gorakoa bada

- Lehen 100.000,00 euroak

%2,20 (2.200,00 euro)

- 100.000,00 eurotik 1.000.000,00 euroraino

%1,00 (9.000,00 euro)

- 1.000.000,00 eurotik gora, zerga-oinarri osoraino:

%0,50

V.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidetu eta ebazteagatik honako tasa hau sortuko da

724,88

100 m² baino handiagoko azalera erabilgarria duten lokalengatik, gainera, azalera erabilgarriko m² bakoitzagatik kobratuko da

0,55

VI. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez baldin badira iristen ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira

–Izapidetzea plan partzialak edo bereziak

462,80

–Izapidetzea plan partzialen edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak

231,92

–Birpartzelazioak

462,80

–Partzelazioak (lurzati edo partzela bakoitzeko)

57,20

–V.2 eta V.3 epigrafeetako obra lizentziak eta beste jarduketa batzuk

57,20

VII. epigrafea.–Administrazio baimenak

Prezioa m² bakoitzeko

- 50 m² bakoitzeko

8,32

- 51 eta 100 m² artean

6,97

- 101 eta 400 m² artean

5,93

- 401 eta 1.000 m² artean

4,84

- 1.000 m²-tik gora

4,00

VIII. epigrafea.–Txosten teknikoak ematea espediente iraungietan edo interesdunak haien izapidetzeari uko egiten dionetan

Txosten bakoitza

59,28

2022ko TARIFAK

7. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN ORDENANTZA
ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENAK EGITEKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea

Hauek tramitatzeko egindako agerraldiak:

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak, eta erabilera aldatzeko lizentziak, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretarako

166,40

–Lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eskuz aldatzea, jarduera sailkaturako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan

166,40

–Irekitzeko lizentzia, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

166,40

–Titulartasun aldaketak, jarduera sailkaturako udal lizentzia behar duten jardueretarako (martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera)

166,40

II. epigrafea

Eraikinen segurtasun baldintzen azterketa, eta hondamen espedienteetako ikuskapena

–Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana

166,40

–Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza

118,72

III. epigrafea

Salaketa baten ondorioz zarata neurtzeko egiten den ikustaldiko fidantza

43,16

2022ko TARIFAK

8. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DUENA IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENTZEKO ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZURAKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak

Honako zenbateko hauek dituzte kendutako ibilgailuen titularrei eskatuko zaizkien eskubideek

1) 2.500 kg arteko ibilgailuak

85,44

2) 2500 eta 5.000 kg arteko ibilgailuak

139,52

3) 5.000 kg-tik gorako ibilgailuak

249,60

Ziklomotorrak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

50,54

Bizikletak nahiz zikloak kentzen direnean, Udalaren bitartekoak erabiliz, tarifa hau sortuko da

25,00

Zerbitzua egitera etorri eta ibilgailua udal gordailuetara eramateko lanak hasiak direlarik, lan hori ezin bada burutu, gidaria edo pertsona baimendua agertzeagatik eta erregelamenduaren araberako neurri zuzentzaileak hartzeagatik, aurreko tarifak %50 murriztuko dira

Ibilgailuak gordailuan izateko zerbitzuaren kuotak

Ibilgailua gordailura eraman eta jakinarazi ondotik inork eraman gabe 24 ordu pasatzen direnean, tarifa hauek aplikatuko dira, egun edo zati bakoitzetik, hura norbaitek bildu arte

1) Bizikletak nahiz zikloak

1,00

2) Ziklomotorrak eta motozikletak

3,48

3) 2.500 kg arteko ibilgailuak

7,90

4) 2.500 kg-tik gorako ibilgailuak

17,89

Egonaldiko laugarren egunetik aurrera, aipatutako kuotak %25 handituko dira

Kuota hauek udal tasatzat hartzen dira eta premiamendu bidez kobratzen ahalko dira

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio

Ibilgailuak ibilgetzeko zerbitzuaren kuotak

Udaltzain-agenteek ibilgailua ibilgetzea ezarritako gailuarekin

31,51

Ibilgetzearen berri ematen denetik iragaten den egun natural bakoitzeko, lehen eguna kenduta

5,25

2022ko TARIFAK

9. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN ZAKURTEGIKO ZERBITZURAKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea

Honako tarifa hauek aplikatuko dira zakurrak bildu eta Udalaren zakurtegira eramateagatik, eta zakurtegiko egonaldiengatik

–Zakurrak biltzea, oro har

25,06

–Egonaldiak zakurtegian (egun bakoitzeko)

6,03

2022ko TARIFAK

10. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA,TASAK ARAUTZEN DITUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIETARAKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea

Tarifa, lizentzia edo haren kopia bakoitzeko

44,72

2022ko TARIFAK

11. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANAK EGITEKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Ibilgailuen pasabidea

I.1.–Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean

- 1 - 5 ibilgailu artean

42,02

- 6 eta 10 ibilgailu artean

63,65

- 11 eta 25 ibilgailu artean

110,29

- 26 eta 50 ibilgailu artean

152,31

- 51 eta 75 ibilgailu artean

215,33

- 76 eta 100 ibilgailu artean

262,60

- 101 eta 150 ibilgailu artean

309,87

- 150 ibilgailutik gora

393,90

I.2.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak. Izanen dira I.1. epigrafeko turismoen parekoak. Auto-omnibusen kasuan, kalkulatuko da ibilgailu bat 10 toki edo horren zatiki bakoitzeko, eta kamioi eta nekazaritzako herresta-ibilgailuen kasuan, gehieneko karga baimenduko 2 tona metriko edo horren zatiki bakoitzeko.

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko

- Tarifa

131,30

I.4.–Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean

- 50 ibilgailu bitarte

152,31

- 51 eta 75 ibilgailu artean

215,33

- 76 eta 100 ibilgailu artean

262,60

- 101 eta 150 ibilgailu artean

309,87

- 150 ibilgailutik gora

393,90

I.5.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %44 merkeago

I.6.–Sarbidearen aurreko espaloian edo gune publikoan aparkatzea murriztu edo debekatzea eskatzen ez duten lizentziak, mugaketa horiek aurretik ezarrita egoteagatik, nahiz eta mugaturik egon hamabostaldietarako edo beste epe batzuetarako, edo ordutegiaren arabera. I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %50 merkeago

I.7.–Barañaingo industrialdeko lizentzietan (A, B eta C kaleak), aplikatuko dira kasuan kasuko aurreko epigrafeetako tarifak, %50 murriztuta

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea

II.1.–Gau eta eguneko erreserba

- Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

88,76

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba

- Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

62,56

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa finkatuko da kontuan harturik luzera handiena duen aldearen neurriak

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak

III.1.–Pasabideak seinalatzeko disko trokelatuak; bakoitzeko

32,24

2022ko TARIFAK

12. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ERABILERA PRIBATIBOA EDO APROBETXAMENDU BEREZIA EGITEKO HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAN, LURGAINEAN ETA LURPEAN

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak

–Mahaiak eta aulkiak (terrazak), mahai hankabakarrak estali gabeak, urtarriletik apirilera eta azarotik abendura (neguko denboraldia), m² bakoitzeko

13,68

–Mahaiak eta aulkiak, mahai hankabakarrak estali gabeak, maiatzetik urrira (udako denboraldia), m² bakoitzeko

13,68

–Antzeko beste instalazio batzuk (upelak, mahai garaiak, aulki garaiak etab.) m² eta urte bakoitzeko

27,35

–Mahai hankabakarrak, estaliak, m² bakoitzeko

44,20

–Feriak

–Festetako atrakzioak

6416,80

–Karabanak, atoiak eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, nahiz eta tasa ordaintzeak ez duen berez esan nahi baimena duenik

- Zenbatekoa, egunean

4,11

- Zenbatekoa, hilabetean

60,84

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako, hesietarako, aldaeretarako, obretako edukiontzietarako...

–Jarduera ekonomikoa ez bada: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,15

–Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ekonomikoetarako: 10 m² edo zati bakoitzeko, eguneko, 20 eurotik gora

1,68

–Ostatuetako barrak, jaietan, m² bakoitzeko

21,01

–Kioskoak, maiatzetik urrirako denboraldia

333,84

–Merkatu txikia

- Zenbatekoa, egunean

39,52

- Zenbatekoa, hilabetean

93,60

- Hiruhilekoa

256,88

- Seihilekoa

491,92

- Urtebetez

929,76

–Kalez kaleko salmenta, festetan

92,56

–Kaleko saltoki bakoitzeko fidantza

23,92

–Eremu publikora jotzen duten fatxadetan banku entitateek jarritako kutxazainak

- Jarritako kutxazain bakoitzeko, urtean

126,88

–Kupoiak eta loteriak saltzeko kioskoak eta kabinak

- Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

69,16

–Saltzeko makinak, eremu publikora jotzen duten fatxadetan

- Kabina edo kiosko bakoitzeko, urtean

69,16

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak

–Lurgainean eginen diren aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak izanen dira I. epigrafean ezarritakoen %50 (I. epigrafea: “Bestelako erabilera edo aprobetxamendua, jarduera ez ekonomikoetarako”)

2022ko TARIFAK

14. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKITZEKO ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN, ETA EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Zangak irekitzea

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

24,18

1,2. Zangaren zabalera metro lineal bat edo handiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko

25,74

II. epigrafea.–Fidantzak, zangak irekitzeagatik

Fidantza metro lineal bakoitzeko

63,44

2022ko TARIFAK

15. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA EMATEKO

I. epigrafea.–Zuzeneko prestazioak

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

PCEG (Per Capita Errenta Garbia) <= OAEAP (Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoa)

3 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

6 euroko tarifa finkoa, hilean

OAEAPren %105 < PCEG <= OAEAPren %120

Prezio publikoaren %15

OAEAPren %120 < PCEG <= OAEAPren %135

Prezio publikoaren %30

OAEAPren %135 < PCEG <= OAEAPren %150

Prezio publikoaren %45

OAEAPren %150 < PCEG <= OAEAPren %165

Prezio publikoaren %60

OAEAPren %165 < PCEG <= OAEAPren %180

Prezio publikoaren %75

OAEAPren %180 < PCEG <= OAEAPren %195

Prezio publikoaren %90

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoa

II. epigrafea.–Otordu zerbitzua

ERRENTA MAILAREN TARTEAK

TARIFAREN ESKALA

OAEAP < PCEG <= OAEAParen %105

Prezio publikoaren %40

OAEAPren %105 < PCEG <= OAEAPren %120

Prezio publikoaren %60

OAEAPren %120 < PCEG <= OAEAPren %135

Prezio publikoaren %80

OAEAPren %135 < PCEG <= OAEAPren %150

Prezio publikoaren %100

OAEAPren %150 < PCEG <= OAEAPren %165

Prezio publikoaren %110

OAEAPren %165 < PCEG <= OAEAPren %180

Prezio publikoaren %120

OAEAPren %180 < PCEG <= OAEAPren %195

Prezio publikoaren %130

PCEG > OAEAParen %195

Prezio publikoaren %140

2022ko TARIFAK

17. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO

TARIFAK 2020rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Abonuak

–Kiroldegiko fitness eremuko abonua: euro/hilabetea (muskulazioa, squasha, sauna, kardiobaskularra)

32,85

47,55

–Akreditazio karnetaren kopia

6,10

6,10

Instalazioak alokatzea talderako

–Pabiloia

- Kantxa osoa (euro/ordua)

39,00

- Kantxaren herena (euro/ordua)

17,00

- Kantxaren bi herenak (euro/ordua)

27,00

- Osorik, harmailak barne (euro/ordua)

58,00

–Espezializazio gela (euro/ordua)

25,00

–Muskulazio gela (euro/ordua)

87,00

–Atletismoko pistak

PISTAREN ALOKAIRUA

- Atletismoko pista (bakarrik erabiltzeko) (euro/ordua)

47,00

- Atletismoko pista (beste batzuekin batera erabiltzeko) (euro/ordua)

31,00

Banakako erabilera

Sarrera dohainik

Atletismo pistara arratsaldez bakarrik sartzen ahal da kirola banaka egiteko, eta betiere atletismo eskolaren egutegi eta ordutegien arabera

2022ko TARIFAK

18. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Tarifak

–Ekitaldi aretoa

- Ordubetez erabiltzeko prezioa

119,81

- 8 ordutik gora eta 24 ordu bitarte egun berean

664,04

–Udalaren gainerako lokalak

95,26

–Clara Campoamor aretoa

- Ordubetez erabiltzeko prezioa

112,79

- Bi ordu

140,30

- 2 ordu eta 5 ordu artean

167,96

- 5 ordu eta 8 ordu artean

196,20

- 8 ordutik gora eta 24 ordu bitarte, egun berean

464,88

Jaiegunetan tarifak %50 igoko dira

2022ko TARIFAK

19. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN-EMATE ETA MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO

Aplikatuko diren tarifek estaliko dute, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua

2022ko TARIFAK

20. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALAREN GARABI ZERBITZURAKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

Garabi bakoitzeko, ordu edo horren zati bakoitzeko

70,30

2022ko TARIFAK

21. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA BARAÑAINGO UDALAREN KULTURA ARETO ETA GUNEAK ERABILTZEKO

2022ko TARIFAK

(euroak)

1.1.–Kultura Etxeko erakusketa aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

115,86

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

144,25

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

172,69

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

202,28

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

479,80

1.2.–Kultura Etxeko balio anitzeko aretoak

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

48,10

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

68,90

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

87,46

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

97,29

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

240,50

1.3.–Liburutegiko eraikin berriko erabilera anitzeko aretoa

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

115,86

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

144,25

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

172,69

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

202,28

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

479,80

2.–Baldin, aldez aurretik erreserba eginik, toki bat erabiltzen bada adostutakoa baino denbora gehiagoz, kobratuko da benetan erabilitako denbora tarteari dagokiona

3.–Barañaingo Udalaren ikus-entzunezko materiala erabiltzeagatik (proiektorea, diapositibak, telebista, bideoa), betiere zenbateko hau gehitu beharko da antolatzen den saio bakoitzean

7,12

4.1.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, honako prezio hauek ordaindu beharko dituzte erakusketa aretoaren zerbitzuak eskatzen dituztenean:

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

77,64

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

96,25

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

115,91

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

134,52

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

320,32

4.2.–Eskatzaileak Barañaingo bizilagunak badira, honako prezio hauek ordaindu beharko dituzte erabilera anitzeko aretoen zerbitzuak eskatzen dituztenean:

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

31,72

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

45,97

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

57,98

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

64,58

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

159,64

4.3.–1. solairuko erabilera anitzeko aretoa (lehengo liburutegia) eskatzen ahal da, noizean behin, kulturaz kanpoko jardueretarako

–Ordubetez erabiltzeko prezioa

31,72

–Ordu 1etik gora, 2 ordura arte

45,97

–2 ordutik gora, 5 ordura arte

57,98

–5 ordutik gora, 7 ordura arte

64,58

–7 ordutik gora, 24 ordu arte egun berean

159,64

5.–Material jakin batzuk erabiltzeko, fidantza finkatuko da

Barañaingo Udalaren kirol-instalazioak (frontoia eta kiroldegia) kultura xedeetarako erabiltzeko, eskabidea egin beharko da, gutxienez ere 20 egun lehenago, Kultura Etxean

Udalaren organo eskudunak instalazioaren erabilera baimenduta, ordainduko da dagokion udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa, alokairurako, eta fidantza utziko da, konponketetarako, eta beste bat garbiketarako. Fidantzak itzuliko dira instalazioen egoera egiaztatu ondotik, kenduta konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa, halakorik egin behar izanez gero

–Fidantza erroldatuentzat

- Hondaketetarako fidantza

615,68

- Garbiketarako fidantza

615,68

–Fidantza, erroldatu gabeentzat

- Hondaketetarako fidantza

920,40

- Garbiketarako fidantza

920,40

Kultura xedeko jarduerak egiten ahalko dira kirol instalazioetan, baldin eta kirol jarduerarik aurreikusita ez badago

2022ko TARIFAK

22. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA, UDAL ELEMENTUAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Langileak

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak izanen dira zerbitzua egiten den garaian indarrean dauden soldatei dagozkienak, gehi %35, osasun laguntzagatik, Udalak Montepioari egiten dion ekarpenagatik eta pentsioengatik

II. epigrafea.–Materialak

II.1.–Zeramika labea

- 5 ordu baino gutxiagoko labealdiak

18,77

28,76

- 5 eta 10 ordu bitarteko labealdiak

28,70

43,16

Zeramika labea Kultura Etxean egiten diren gauzak egosteko baizik ez da erabiltzen ahal

II.2.–Beirateak: zenbatekoa (1etik 30 egunera bitarte) + hausturen ordainketa, halakorik bada

466,96

700,96

II.3.–Aulkiak: aulki eta egun bakoitzeko

0,47

0,71

II.4.–Taulak, taula eta egun bakoitzeko

0,15

0,22

II.5.–Mahaiak, mahai eta egun bakoitzeko

5,25

6,60

II.6.–Stand modularra (7,5 m²/eguna)

35,67

54,08

II.7.–Stand modularra, izkina (7,5 m²/eguna)

38,90

59,49

II.8.–Megafonia ekipamendua (euro/eguna)

12,48

15,60

III. epigrafea.–Oholtzak

III.1.–Oholtza modulua (1x2 metro) zenbatekoa egunean

15,50

22,15

Aurreikusi ez diren kasuak parekatuko dira tarifako antzeko kasuekin, kontuan hartuz indarrean dauden kostu ofizialak edo merkatukoak

Tarifa guztiak dagozkie denbora unitateei edo unitateen zatiei

2022ko TARIFAK

23. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA SARRERA, IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL PROGRAMA ETA JARDUERETAKO

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Kirol eskolak (euro/ikastaroa)

76,00

127,00

Gazte eta helduendako jarduerak (yoga, mantentzea, tonofita, GAPa, zumba, eta bestelako jarduerak, 15 lagun baino gehiagoko taldeetan).

- Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

29,00

46,00

- Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

57,00

91,00

- Astean 3 saio (euro/lauhilekoa)

86,00

137,00

Gazte eta helduendako jarduerak (gehienez ere 15 laguneko taldeetan)

- Astean saio 1 (euro/lauhilekoa)

53,00

85,00

- Astean 2 saio (euro/lauhilekoa)

106,00

170,00

3. adinekoendako kirol jarduerak (euro/ikastaroa)

44,00

83,00

2022ko TARIFAK

24. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA, IZEN EMATE ETA MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALEKO BERDINTASUNAREN ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

1.–Ikastaroak.

- 20 orduko ikastaroak

43,37

65,52

- 40 orduko ikastaroak

86,53

130,00

Saiakera eginen da ikastaroek 20 eta 40 ordu bitarte iraun dezaten beti. Hala ez bada, orduen eta zenbatekoen batezbestekoa eginen da

Erroldatu gabeko emakumeak ikastaro eta lantegietan plaza librerik gelditzen bada baizik ez dira onartuko. Haiendako, ikastaro bakoitzaren prezioa erroldatuena baino handiagoa izanen da, arestiko taularen arabera

Ikastaroaren matrikula ez ordaintzeko aukera aztertuko da, eta/edo kuota sinbolikoa besterik ez ordaintzekoa, gizarte-bazterketako egoeran dauden Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileen kasuan, haientzako interes berezikotzat hartzen bada ikastaroa, betiere Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposaturik

Ikastaroak hasitakoan ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa

Izena emateko epea bukatuta, eskainitako ikastaroren batean plaza librerik gelditzen bada, matrikula berriak onartzen ahalko dira, baldin eta ikastaro guztia ordaintzen badute

Antolatzaileek ikastaro edo lantegiren bat bertan behera utziz gero, kuotaren zenbatekoa itzuliko zaie izena emandako erabiltzaileei

2.–Bestelako jarduerak

Sentsibilizaziorako eta/edo prebentziorako jarduera soziokulturalak (antzerkia, kontzertuak...) herritar guztientzat

Kuota sinbolikoa 3,00-6,00

2022ko TARIFAK

25. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA,
IZEN-EMATE EDO MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALEKO GAZTERIARENTZAKO BALIABIDEEN ZENTROAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO ETA AISIALDIKOETARAKO

GAZTERIAREN ALORREKO IKASTARO ETA JARDUEREN TARIFAK

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Ikastaroak: Prezioa orduko

1,80

3,60

Jarduerak

Jardueraren kostuaren arabera

Erroldatuek halako bi

TARIFAK, GIZARTE-ZERBITZUEN MENDEKO GAZTEENTZAKO PROGRAMAK ANTOLATUTAKO JARDUERETARAKO

Jarduera

TARIFA 2022rako (eurotan)

Osasuna sustatzeko jarduera berariazkoak (Joan-etorri zerbitzua kenduta)

Doan

Baliabide propioekin egiten diren jarduerak eta kostu erantsirik ez dutenak edo gauzatzeko material txikia erostea behar dutenak (eskulanak, Topalekuko lantegiak...)

Doan

Elkarte edo talde egituratuek (Break, BMX, Grafiti...) sustaturiko jarduerak

Doan

Udalak antolatutako txapelketak, eta lehiaketak

Doan

Prebentzio jarduera selektiboak, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak proposatutako pertsona kaltebera edo arrisku handikoentzat, nahiz eta izen-emate irekiak ere onartu talde normalizatuak osatzeko (eskola-laguntza, “Barañainek harrera egiten dizu”..)

Doan

Aisia osasungarriko jarduera espezifikoak

Kuota sinbolikoa 2,10-5,20

Talde naturalek proposatutako jarduerak, (Magic, areto-fubola...): kuotek jo behar dute haien gastuen %50 berdintzera, eta gutxienez ere kostuaren %25era ailegatu behar da jarduera gauzatzeko

Jardueraren kostuaren arabera

Jaietara joateko bus zerbitzua (“Joan-etorri”)

Erroldatuak

4,50

Erroldatu gabeak

6,75

2022ko TARIFAK

26. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA SARRERA,
IZEN-EMATE ETA MATRIKULETARAKO, BARAÑAINGO UDALEKO GIZARTE ONGIZATEAREN ALORRAK HIRUGARREN ADINEKOENTZAT ANTOLATZEN
DITUEN IKASTARO ETA JARDUERA SOZIOKULTURALETARAKO

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Erroldatuak

Erroldatu gabeak

Ikastaro eta tailerrak (euro/ikastaroa)

28,91

63,44

–Mendekotasuna prebenitzeko eta mendekotasunaren arretarako lantegia. (3 egun astean)

31,51

63,44

2022ko TARIFAK

27. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA UDALEKO HEZKUNTZA ETA PRESTAKUNTZA ALORRAK ANTOLATZEN DITUEN KIROL JOKOETAN IZEN EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO

Aplikatuko diren tarifek ordainduko dute betiere, gutxienez, zerbitzuaren zuzeneko kostua; alegia, irakaslearen edo zerbitzua ematen duen enpresaren kostua. Hiri-tailerrei dagokienez, aipatutako tarifek gutxienez kostuaren erdia estali beharko dute

2022ko TARIFAK

28. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA AGIRIAK INPRIMATZEKO ETA UDAL TELEZENTROKO ARETOA ALOKATZEKO

TARIFAK 2022rako (eurotan)

I. epigrafea.–Agiriak inprimatzea, norbanakoek eskaturik

a) DinA-4 tamainako kopia bakoitzeko

–0 eta 5 arteko inprimatze lan

0,10

–5 inprimatze lan baino gehiago

0,06

II. epigrafea.–Beste batzuk

a) Proiektuen kopiak, CDan

Doan

b) Eskaner zerbitzua

Doan

III. epigrafea.–Telezentroko aretoa alokatzea

- Ordubetez erabiltzeko prezioa

21,01

-Fidantza

Erabileraren %20

Barañaingo Udal Telezentroko aretoa erabili ahal izateko, gutxienez ere 15 egun lehenagotik egin beharko da eskaera, eskabide baten bitartez egin ere

Udalaren organo eskudunak aretoaren erabilera baimendutakoan, behar den udal ordenantzak ezartzen duen zenbatekoa ordainduko da, alokairurako, eta fidantza utziko da bai konponketetarako bai garbiketarako. Fidantzak aretoaren eta ekipamendu informatikoen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta/edo garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero

2022ko TARIFAK

31. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA BARAÑAINGO UDALAK ANTOLATU ETA UDAL TELEZENTROAN EGITEN DIREN PRESTAKUNTZAKO LANTEGIETAN IKASTEKO

TARIFAK 2022rako (eurotan)

Pertsonak

ERROLDATUA

Erroldatu gabeak

I. epigrafea.–Udal langileek ematen dituzten prestakuntza lantegiak

Prestakuntza lantegi eta lagun bakoitzeko

10,56

15,86

2022ko TARIFAK

32. ORDENANTZA FISKALA

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA BAIMENA EMAN DADIN INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN DAUDEN JARDUERETARAKO ETA INGURUMEN-BABESAREN ERAGINPEAN EZ DAUDEN JARDUERETARAKO (LEHEN ALDIZ ERABILTZEKO EDO ERABILERA ALDATZEKO LIZENTZIA), BAI ETA EGIAZTATZE JARDUERAK EGITEKO ERE, ALDEZ AURREKO BAIMENA EDO KONTROLA BEHAR EZ DUTEN JARDUEREN KASUAN

2022ko TARIFAK

(euroak)

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikustea

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

656,76

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

819,52

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

1.093,04

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

1.312,48

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

1.639,04

–1.000 m² erabilgarritik gora

2.076,88

II. epigrafea.–Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentziak edo erabilera aldatzeko lizentziak

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

602,16

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

710,32

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

819,52

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

928,72

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

1.093,04

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.312,48

III. epigrafea.–Jarduera sailkatuaren titulartasuna aldatzea, eta, jarduera sailkatuetarako udal lizentziarik behar ez duten jardueretan, lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketa

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

328,38

–75 m² erabilgarritik 100 m²-ra bitarte

409,76

–100 m² erabilgarritik 250 m²-ra bitarte

546,52

–250 m² erabilgarritik 500 m²-ra bitarte

656,76

–500 m² erabilgarritik 1.000 m²-ra bitarte

819,52

–1.000 m² erabilgarritik gora

1.038,44

Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude titulartasun aldaketak eta jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzien eskualdaketak, baldin lehen urtean eskatzen badira jarduera sailkatuaren lizentzia ematen denetik, edo jarduera sailkatuaren udal lizentziari lotu gabeko jarduerak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia ematen denetik

Halakoetan, udal teknikariaren ikustaldiagatik baizik ez da tasa ordainduko, 7. ordenantza fiskalak ezartzen duen bezala

IV. epigrafea.–Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik

–Ingurumen babesaren eraginpean dauden jarduerak egiten diren lokalak

518,96

–Ingurumen babesaren eraginpean ez dauden jarduerak egiten diren lokalak

518,96

V. epigrafea.–Lizentzia berriz definitzea

–Lizentziaren birdefinizio bakoitzarengatik, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko

602,16

VI. epigrafea.–Legeria sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, jardueraren titulartasuna aldatzen denean

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

328,38

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

409,76

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

546,52

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

2,41

VII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik beherako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino txikiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

602,16

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

710,32

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

819,52

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

3,12

VIII. epigrafea.–Legedia sektorialean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzea, aldez aurreko baimena edo kontrola behar ez duten jardueren kasuan, 10 kW-tik gorako potentzia mekanikoa duten jarduerak irekitzen, irekiera aldatzen eta erabilera aldatzen denean aire girotuan, girotzean eta aireberritzean, edo 5 kW baino handiagoko bestelako aparatu edo makinen kasuan.

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m² erabilgarriraino

1.257,36

–Establezimendu edo instalazioak, 75 m²-tik 150 m² erabilgarriraino

1.529,84

–Establezimendu edo instalazioak, 150 m²-tik 300 m² erabilgarriraino

1.913,60

–Establezimendu edo instalazioak, 300 m² erabilgarritik gora (euro/m²)

7,64

Iragarkiaren kodea: L2201310