36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 69. lurzatian. Behin betiko onespena

2021eko 269. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 26an, argitaratu zen Melody Barandalla Martonek eta Oscar Aguirre Rodriguezek sustatutako xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena. Azterketaren xedea da eraikin bat egitea 3. poligonoko 69. lurzatiaren atzeko aldean, beheko solairuan. Bada, oharturik akatsa egin dela argitalpen horretan, orain ematen da behar den zuzenketa.

Arguedasko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea xehetasun-azterketa bat, Melody Barandalla Martonek eta Oscar Aguirre Rodriguezek sustatua. Azterketaren xedea da eraikin bat egitea 3. poligonoko 69. lurzatiaren atzeko aldean, beheko solairuan.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201793