36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 191. lurzatian. Behin betiko onespena

2020ko 266. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 13an, oker argitaratu zen xehetasun-azterketa baten behin betiko onespena. Azterketaren xedea zen gehieneko okupazioa aldatzea Arguedasko 1. poligonoko 191. lurzatian, 10.2 exekuzio unitatearen barnean, eta sustatzailea Ricardo Madurga Nuño zen. Hala bada, zuzen argitaratzen da orain.

Arguedasko Udalak, 2022ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen xehetasun-azterketa bat, Ricardo Madurga Nuñok sustatua. Azterketaren xedea da Arguedasko 1. poligonoko 191. lurzatiaren gehieneko okupazioa aldatzea. Lurzati hori 10.2 exekuzio unitatean dago.

Argitara ematen da, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Arguedasen, 2022ko otsailaren 4an.–Alkatea, José María Pardo Ayala.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2201788