36. ALDIZKARIA - 2022ko otsailaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

2/2022 FORU LEGEA, otsailaren 9koa, Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2020KO KONTU OROKORREI BURUZKOA.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako Kontu Orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentuari behar zaizkio igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako foru legearen 130. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2020ko ekitaldiko Kontu Orokorrei buruz adierazitako tramiteak, Kontuen Ganberak emana du behar den irizpena eta tramitatua dago Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 157. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra.–Onesten dira Nafarroako 2020ko Kontu Orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 130. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontu Orokorren edukia Nafarroako Atarian ematen da argitara.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta Estatuko Aldizkari Ofizialera igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruña, 2022ko otsailaren 9an.–Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2201992