252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIREKO ETA PITILLASKO LANGILEEN MANKOMUNITATEA

2022ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Hasiera batez onetsi zen 2021eko azaroaren 26an, eta jendaurrean jarri zen, iragarkia argitaraturik, 2021eko 284. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 20an.

Jendaurreko aldian alegazioak aurkeztu ziren, eta horiek ezetsi egin ziren, Batzar Orokorrak 2022ko abenduaren 2an hartutako erabaki baten bidez; halaber, behin betiko onetsi ziren 2022ko plantilla organikoa eta funtzionarioen izenen zerrenda; hona hemen xehaturik:

LANPOSTUEN ZERRENDA

Lanpostua: idazkaria. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: A. Osagarriak: lanpostukoa: %45; Nafarroako Gobernua-Sindikatuen hitzarmena: %2; finkatze osagarria (2007ko KPIa): %3,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Lanpostua: administrari-ofiziala. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Lanpostuko osagarria (Diru-zaintzakoa): %22,5; Nafarroako Gobernua-Sindikatuen hitzarmena: %4; 2007ko KPIa finkatzeko osagarria: %3,37; mailakoa: %12. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

IZENEN ZERRENDA

Funtzionarioak

Administrari-ofiziala: María Cruz Bravo Erdociain. Administrazio egoera: jardunean.

Bitarteko administrazio-kontratudunak/funtzionarioak

Idazkaria: Raúl Echarri Jiménez. Administrazio egoera: jardunean.

Pitillasen, 2022ko abenduaren 2an.–Mankomunitateko burua, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2216738