252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Zuñigako Udalak, 2022ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2023ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuarekin.

Zuñigan, 2022ko azaroaren 11n.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L2216390