252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2023rako

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua (haren bidez urteko lanordu kopurua ezartzen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat), ekainaren 27ko 323/2022 Ebazpena, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana (haren bidez ezartzen da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala), eta aplikatu beharreko gainerako araudia, eta bat etorriz Eguesibarko Udaleko langileen lan baldintzak arautu eta osatzen dituen hitzarmenaren 2. artikuluarekin, alkate honek ebazten du:

1. Onestea 2023ko jaiegunen lan-egutegia, Eguesibarko Udaleko Administrazio Orokorrerako (Bulegoak), Lorezaintzarako, Oinarrizko Gizarte Zerbitzurako, Kulturarako eta Kirolerako. Honako hau da:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 7a: herriko jaieguna.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4: San Frantzisko Xabierkoaren hurrengo astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2. Eguesibarko Udalean, urteko lanordu kopurua benetako 1.592 ordukoa da (salbu Udaltzaingoko langileak, Musika Eskolakoak, zerbitzu anitzetakoak eta ikastetxeen etxezaintzakoak), eta honela banatuko da:

Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura eta Kirolak:

Astelehenetik ostiralera, eguneko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 30 minutukoa. Nahitaez aritu beharko da 08:00etatik 15:00ak arte; langileek aukeran izanen dute gainerako 30 minutuak nola egin, malgutasuna izanen baita, 07:30etik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:30era arte. Zerbitzu beharren arabera aldatzen ahalko da hori.

3. Lorezaintzako langileek 7 ordu eta 30 minutuko lanaldia izanen dute egunero, astelehenetik ostiralera. Nahitaez eta orokorrean –hurrengo 3.1 apartatuan ezarritakoa eragotzi gabe–, 07:30etik 15:00ak arte lan eginen da, lan kontratuan beste lanaldi bat ezarria duten langileen kasuan izan ezik.

3.1. Elurra edo izotza dela-eta lanik egin behar badute Alkatetzak erabakitako udal zerbitzu batzuek, laneko ordutegi orokorretik kanpo, halakoak gelditu daitezke urteko lanordu kopurutik kanpo, eta, hala eginez gero, konpentsatuko dira bat etorriz Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 51. artikuluarekin bat.

4. Uztailaren 6a eta 24a, abuztuaren 14a eta urriaren 13a ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik, arlo hauetako langileentzat: Administrazio Orokorra (Bulegoak), Oinarrizko Gizarte Zerbitzua, Kultura, Kirola eta Lorezaintza.

2023rako onetsitako lan-egutegian, 2 egun, 5 ordu eta 30 minutu gelditzen dira sobera, eta egutegi horren aplikazio eremuko udal langileek hautatuko dute noiz hartu ordu horiek.

5. Erregistro Orokorra 08:30etik 14:30era arte egonen da irekita, astelehenetik ostiralera, jendea hartzeko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2216401