252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

2023rako zerga-tasak

Uxueko Udalak, 2022ko azaroaren 24an egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten zerga-tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen:

–Lurraren kontribuzioa: %0,27.

–EIOZ (eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga): %3,03.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzealdi guztietan ezarritako gehieneko koefizienteak eta %10,70eko tasa.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,4 indizea.

Uxuen, 2022ko azaroaren 29an.–Alkatea, Rubén Sánchez Remón.

Iragarkiaren kodea: L2216392