252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2023rako karga-tasak

Udalbatzak, 2022ko azaroaren 29an egin ohiko osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma zuela, honako erabaki hau hartu zuen:

2023ko ekitaldirako udal gastuei euste aldera, Tafallako Udalaren eta herritarren egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta eta bat etorriz bai Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearekin, bai Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin, ikusi da egokia dela honako tasa hauek dauden-daudenean uztea 2023ko ekitaldirako: lurraren kontribuzioaren karga-tasa, ekonomia-jardueren zergako tasak eta tarifak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga eta etxebizitza hutsen gaineko zerga, baita eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobariak eta hiri-lurraren gaineko kontribuzioaren hobariak ere.

Espedientean jasota daude udal kontu-hartzailetzaren txostena, 2022ko azaroaren 14koa, eta Kontuen Informazio Batzordearen irizpena, 2022ko azaroaren 21ekoa.

Horiek horrela, Tafallako Udaleko Osoko Bilkurak,

ERABAKITZEN DU:

Lehenbizikoa.–Karga-tasa hau mantentzea lurraren kontribuzioa ordainarazteko 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera: %0,332 urtean.

Bigarrena.–Bere horretan mantentzea Lurraren kontribuzioan hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala; hobariak familia ugariendako eta guraso bakarreko familiendako dira, baita kotizazio gabeko pentsioak dituzten zergadunendako eta errenta bermatuaren edo bizitzeko gutxieneko errentaren hartzaileendako ere, eta haiek ezartzeko aukera aurreikusia dago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen 140.4 artikuluan.

Hirugarrena.–Egungo indizeen eskala mantentzea 2023rako ekonomia-jardueren gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

Balio-eremuak:

03HC-04HC

06CC-07CC

01HC-02HC-05CC-08AA- 09AA-10AA-11UU-

12II-13II-14OO-00DD

Indizeak

1´40

1´38

1´36

1´32

Laugarrena.–Bere horretan mantentzea Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza fiskala; hobari horiek ezartzeko aukera aurreikusia dago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 162.4 artikuluan.

Bosgarrena.–Honako karga-tasa hauek mantentzea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, 2023an:

–Zerga-oinarria = obra gauzatzeko aurrekontua.

–Aurrekontua 2.500 eurokoa edo hortik beherakoa bada: %3,1.

–Aurrekontua 2.500 eurotik gorakoa bada: %5.

Seigarrena.–Bere horretan mantentzea Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobariak arautzen dituen ordenantza; hobariak energia berriztagarritarako instalazioetarako dira eta haiek ezartzeko aukera aurreikusia dago Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 29ko 22/2020 Foru Legearen 170.bis artikuluan.

Zazpigarrena.–Honako karga-tasa hau mantentzea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko 2023an: %15.

Zortzigarrena.–2023an bere horretan mantentzea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Bederatzigarrena.–Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.

Jakinarazten dut orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honek administrazio bideari amaiera ematen diola eta bere kontra honako errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten denetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Egokitzat jotzen den beste edozein errekurtso aurkezten ahal da.

Tafallan, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2216449