252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik direla iragartzen du, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraituz, baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7.ean ezarritakoari ere.

Bake epaile titular izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da nazionalitate espainiarra edukitzea, adinez nagusia izatea, eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute, I. eranskineko ereduaren araberakoa, eta, horrekin batera, II. eranskineko erantzukizunpeko adierazpena eta NANaren fotokopia, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Zangozako Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Zangozan, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Lucía Echegoyen Ojer.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1. eranskina.–Eskabide orria.

2. eranskina.–Erantzukizunpeko adierazpena.

Deskargatu bete beharreko inprimakiak (DOC).

Iragarkiaren kodea: L2216586