252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2023rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako karga-tasa, tasa eta prezio publikoak.

Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira 2023rako karga-tasa, tasa eta prezio publiko horiek.

San Adrianen, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L2216447