252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak hutsik

Udal honek bake epaile titularraren kargua hutsik dela iragartzen du, bat etorriz xedatzen denarekin Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluetan.

Bake epaile titular izendatua izateko baldintzak Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak dira, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Era berean bete beharko dituzte aipatu 3/1995 Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan gaitasunari eta bateragarritasunari buruz ezarritako baldintzak. Bake epailea izateko behar da espainiarra izatea, adinez nagusia, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 303. artikuluak ezgai izateko ezarritako arrazoietarik bakarrik ere ez izatea.

Interesdunek eskaerak aurkez ditzakete hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Puiuko Udalaren erregistro orokorrean. Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Aditzera ematen da, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan ezarriari jarraikiz.

Puiun, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, María Rosario Guillén Guillén.

Iragarkiaren kodea: L2216494