252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZKO KONTZEJUA

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2022ko abenduaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urteko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta bete dadin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2022ko abenduaren 9an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2216686