252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2023ko aurrekontua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egindako osoko bilkuran, gehiengoz erabaki zuen hasiera batez onestea 2023ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

2020ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedienteak azter daitezen, eta aurkez daitezen erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak).

Jendaurrean egoteko epea iraganik, behin betiko onetsitzat joko da, inork alegaziorik aurkezten ez badu.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2216463