252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udalaren eta "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa 2023ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoa betez, Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Noain Elortzibarko Udalaren eta Noaingo "Julián Gayarre" Musika Eskolako Udal Patronatuaren plantilla organikoa, 2023ko ekitaldirako.

Aldaketa hau hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2216443