252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

2023ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Muruzabalgo Udalak, 2022ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023ko ekitaldirako langileen plantilla organikoa; aginduzko iragarkia 2022ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, eta jendaurreko epea iragan denez, behin betiko onetsi da 2023ko plantilla organikoa.

Muruzabalen, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Lan-kontratudun finkoak.

Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Lanpostu kopurua: 1.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lan-kontratudun finkoa, lanaldiaren portzentajea, %81,80.

Sarbidea: merezimendu-lehiaketa (20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena).

Egoera: hutsik.

Enplegatuen izenen zerrenda

Aldi baterako lan-kontratudun langileak.

Luis Miguel Armendáriz López jauna; kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

Maila: E. Lanpostuko osagarria: %3,21. Mailako osagarria: %15.

Lanaldiaren ehunekoa: %81,80.

Egoera: jardunean.

Adierazten da langile batzuk Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatekoak direla

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.3 artikuluaren arabera, adierazten da idazkariaren eta kontu-hartzailearen lanpostuak eta administrazio-ofizialaren bi lanpostu Izarbeibarko Zerbitzu Administratiboen Mankomunitateko langileek betetzen dituztela.

Iragarkiaren kodea: L2216687