252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2023ko lan-egutegia

Abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legeari jarraikiz (foru lege horren bidez aldatu zen ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legea; hark hizpide zuen presako zenbait neurri hartzea Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloan, eta, orobat, urteko lanaldia ezarri zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio-eremuan dauden langileentzat (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 3ko 323/2022 Ebazpenari jarraikiz (ebazpen horren bidez ezarri zen ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2022ko jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan), aldez aurretik Osoko Bilkurari jakinarazita 2022ko azaroaren 24ko bilkuran, eta ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa, Miranda Argako Udaleko alkateak,

EBATZI DUT:

Lehena.–Onestea Miranda Argako Udalaren langileentzako 2023ko lan egutegia, oinarri harturik abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legean urte guztirako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoa, eta jaiegunak zein diren zehaztea; horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak. Hona hemen:

• Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

• Martxoaren 21a: San Benito, herriko zaindaria (Miranda Argako herriko jaia).

• Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

• Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

• Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

• Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

• Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

• Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

• Abuztuaren 24 eta 25a: herriko festak.

• Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

• Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

• Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

• Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

• Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

• Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2023rako lan-egutegian. Egun horiek baliogabeak izanen dira epeak zenbatzeko.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutu izanen da.

Laugarrena.–Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanerako deitzen baditu ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan edo lanik gabeko egunetan, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek, edo aparteko ordu gisa, zehazten den bezala abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Miranda Argan, 2022ko azaroaren 28an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2216450