252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2022ko azaroaren 29an egindako ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2023ko ekitaldi ekonomikorako aurrekontu orokor bakarra, bai eta 2023ko ekitaldirako plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda ere.

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. eta 325. artikuluekin, Idazkaritzan egonen dira ikusgai onetsitako aurrekontua eta plantilla organikoa, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua eta plantilla behin betiko onetsitzat joko dira, aipatutako jendaurreko aldia iragandakoan, eta bata kapituluka laburtuta, eta bestea oso-osorik argitara emanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mendabian, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2216511