252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

2022ko abuztuaren 4an Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, zerbitzu anitzeko enplegatu/basozaina lanpostuari %20ko lanpostu-osagarria emateko (funtzionario-izaera, D maila).

Espedientea jendaurrera atera zen hamabost egun baliodunean, ediktuak 2022ko 166. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 22an, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondoren.

Alegazio bat aurkeztu zen, eta Lesakako Udalak, 2022ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, ezestu zen alegazioa eta behin betiko onetsi zuen plantilla organikoaren aldaketa, lanpostuko osagarria %20 izanen zela ezarririk. Hori dela eta, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da orain.

ALDAKETA PLANTILLA ORGANIKOAN

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatu-basozaina.

• Kopurua: 1.

• Araubide juridikoa: funtzionarioa.

• Maila: D.

• Mailako osagarria: %12.

• Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

• Euskara maila: B2/B1.

• Lanpostuko osagarria: %20.

• Egoera: jardunean.

Lesakan, 2022ko abenduaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L2216731