252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Udalak aditzera ematen du hutsik dagoela Lana ibarreko Bake Epaitegiko bake epaile titularraren lanpostua, eta lau urterako bete behar dela; hori guztia, bat etorriz Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 298., 302. eta 303. artikuluekin eta ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. eta 6. artikuluekin.

Kargu hori eskuratzeko interesa dutenek udal idazkaritzan aurkeztu behar dute eskaera, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean. Bake epaile izateko baldintzak arauturik daude Botere Judizialari buruzko Legean, eta hauek dira:

–Espainiarra izatea.

–Adinez nagusia izatea.

–Lege horren 303. artikuluak aipatzen dituen ezintasun arrazoietarik bakar bat ere ez izatea.

Lanan, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, José Javier Galdeano Asarta.

Iragarkiaren kodea: L2216550