252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

Lurraren gaineko kontribuzioaren 2023ko karga-tasa. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2022ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen lurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa 2023. urterako.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki irizten dituzten erreklamazioak egin ditzaten. Ohartarazten da hura behin betikoa bilakatuko dela baldin jendaurrean egon bitartean inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu. Nolanahi ere, aipatu aldaketen testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Lakuntzan, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza.

Iragarkiaren kodea: L2216459