252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdia iragartzen da, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: 6/1985 Lege Organikoa, uztailaren 1ekoa, Botere Judizialari buruzkoa, eta Bake Epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Muetzen, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Raquel Muñoz Lamoneda.

Iragarkiaren kodea: L2216469