252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

2023ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2022ko abenduaren 2an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2023. urterako plantilla organikoa.

Horrenbestez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari ofizialean argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluarekin.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan, aipatutako epean, eta jartzen ahalko dira egoki jotzen diren alegazioak eta erreklamazioak. Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (https://garinoain.sedelectronica.es).

Langileen plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, baldin epe horretan ez bada erreklamaziorik aurkezten; bestela, Udalak hilabeteko epea izanen du horiek osoko bilkuran ebazteko.

Garinoainen, 2022ko abenduaren 2an.–Alkatea, Bertha Sánchez Luna.

Iragarkiaren kodea: L2216548