252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Aldaketa 2023ko ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Fiteroko Udalak, 2022ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Fiteroko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketa 2023ko ekitaldirako.

Espedientea jendaurrean egongo da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek hura azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; halakorik aurkeztu ezean, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira.

Fiteron, 2022ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L2216567