252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Deialdi publikoa iragartzen da, bete daitezen bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak, eta 15 egun balioduneko epea irekitzen da horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek beren eskabideak aurkez ditzaten Udaleko erregistro orokorrean, adierazita betetzen dituztela erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak; hori dena, bete beharrez Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Esteribarren, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L2216502