252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2023ko lan-egutegia

Ikusirik 323/2022 Ebazpena, ekainaren 3koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, ezartzen duena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala, Tokiko Gobernu Batzarrak, 2022ko azaroaren 18an egin bilkuran,

ERABAKITZEN DU:

1. Aste barreneko jaiegunen 2023ko egutegia onestea Berriobeitiko Udalaren zerbitzuko langileentzat; hona hemen:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langilearen eguna.

–Uztailaren 7a: San Fermin (herriko festa eguna).

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Hispanitatearen eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4: San Frantzisko Xabierkoaren biharamuna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Halaber, gehiegizko lanaldia dela eta, honako hauek deklaratzen dira jaiegun:

–Uztailaren 6a.

–Urriaren 13a.

2. Urteko lanordu kopurua egiazko 1.592 lanordukoa izanen da:

–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

–Jendea hartzeko ordutegia 09:00etatik 14:00ak bitarte izanen da.

3. Baliogabe deklaratzen dira, 2023an epeak zenbatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta xedapen honetan ezarritakoak: 323/2022 Ebazpena, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bitartez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunen egutegi ofiziala. Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago jaiegun deklaratu eta 2023ko lan-egutegian jaso diren horietan ere.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; bai eta, ediktu bidez, Berriobeitiko Udalaren iragarki-taulan ere.

Berriobeitin, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2216461