252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Berako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman du 2022ko arazoaren 30ean, zati xedatzaile honekin:

EBAZTEN DUT:

1.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lan egutegia 2023. urterako. Horrenbestez, hauek izanen dira jaiegunak, eta horietan udal bulegoak itxita egonen dira:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Otsailaren 20a: Inauteriak.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 3a: Tokiko besta.

Abuztuaren 4a: Herriko bestak.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

2.–Onestea Berako Udalaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzura dauden langileen lanaldiaren banaketa 2023rako, egiazko 1.592 lanorduetan finkatzen dena urteko, honela banatuak:

2.1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 21 minutukoa izanen da. Ordutegiaren zati finkoa 8:30etatik 14:00ak arte izanen da. Gainerako ordutegia, langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 6:30etatik 8:30ak bitarte eta 14:00etatik 17:00ak arte.

2.2. Aipatutako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

3.–Aditzera ematea baliogabeak izanen direla 2023. urtean, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta lehen aipatutako udal bulegoetako jaiegunak.

4.–Udal bulegoetan jendeari arreta egiteko ordutegia onestea: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era arte.

5.–Ebazpen hau jakinaratzea langilegoaren delegatuei eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, baita udal iragarki-taulan eta web orrian ere.

Beran, 2022ko azaroaren 30ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L2216365