252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARGOTA

2023rako zerga-tasak

Bargotako Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2022ko azaroaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen honako zerga-tasa hauek onestea 2023ko ekitaldirako:

–Lurraren kontribuzioa: %0,20.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,25 indizea.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4,25.

–Lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak sortzealdi guztietan, eta %15eko karga-tasa.

–Gasaren prezio publikoa: sartzen diren erabiltzaileak: 1.560,00 gehi 2022ko KPIa.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Erabaki honen kontra errekurtso hauek para daitezke: administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik hasita, edo zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik hasita.

Bargotan, 2022ko azaroaren 29an.–Batzorde Kudeatzaileko burua, Cristina Remírez Marquínez.

Iragarkiaren kodea: L2216391