252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuarekin, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jotzen da Aranaratxeko Udaleko aurrekontua 2023rako. Hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 10ekoan.

DIRU-SARRERAK:

1.–I. kapitulua (Zuzeneko diru-sarrerak): 24.000 euro.

2.–II. Kapitulua (Zeharkako diru-sarrerak): 3.500 euro.

3.–III. Kapitulua (Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak): 10.600 euro.

4.–IV. Kapitulua (Transferentzia arruntak): 48.225 euro.

5.–V. Kapitulua (Ondareko eta herri-lurretako diru-sarrerak): 2.670 euro.

7.–VII. Kapitulua (Kapital transferentziak): 11.060 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 100.055 euro.

GASTUAK:

1.–I. Kapitulua (Langileria gastuak): 30.350 euro.

2.–II. Kapitulua (Gastu arruntak ondasun eta zerbitzuetan): 35.030 euro.

4.–IV. Kapitulua (Transferentzia arruntak): 8.060 euro.

5.–V. Kapitulua (Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa): 150 euro.

6.–VI. Kapitulua (Inbertsio errealak): 26.465 euro.

Guztira: 100.055 euro.

Aranaratxen, 2022ko azaroaren 25ean.–Udalburua, Marta Pérez de Albéniz Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2216265