252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren lanpostuak hutsik

Botere Judizialaren Lege Organikoko 101. artikuluan eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" 1995eko uztailaren 13an argitaratu zen Bake Epaileen ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduko 5., 6. eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, argitaratzen denetik hamabost egun balioduneko epea irekitzen da. Epe horretan, legez eskatzen diren betekizunak betetzen dituzten eta udalerri honetako bake-epaile izateko eta haren ordezko izateko interesa duten pertsonek eskaera egin ahal izango dute dagokion instantzia eta informazioa emango zaien udal-bulegoetan.

Araitzen, 2022ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2216698