252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

3. aldaketa 2022ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2022ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du 2022ko plantilla organikoaren 3. aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Antsoainen, 2022ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2216529