252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne-medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne-medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2020ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 30ekoa), deialdi horretako kalifikazio epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, probak gainditu eta puntuaziorik altuenak izateagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal diren izangaiak izendatzeko proposamena egin du, baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren. Proposamen hori 2022ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 26koan. Irailaren 2an, izendapen proposamen horren akats zuzenketa argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 175. zenbakian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak irailaren 27an emandako 2491/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu zituzten Barne-medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Ebazpen hori 2022ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 17koan.

Izendapena egin ondotik, Barne-medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaio, jabetza hartzeko egunetik beretik hasita, desgaitasuna dutenen txandako izangai bati, alegia: Álvaro Cecilio Irazola jauna; izan ere, une horretan zerbitzu finkoak ematen ari zen administrazio publiko honetan edo beste batean.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta ez dagoenez gainditutako beste izangairik %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako txandan, bidezkoa da izendapen proposamena osatzea eta Beatriz Lacruz Escalada andrea sartzea bertan; hura baita lanposturako baldintzak bete eta txanda irekiko zerrendan hurrengoa den izangaia, lehenengo izendapen proposamenean sartutako izangaien atzetik.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Barne-medikuntzako barrutiko fakultatibo espezialisten 19 lanpostu betetzeko, honako hauen alde:

–Txanda irekia.

LACRUZ ESCALADA, BEATRIZ

2. Deialdiaren 9.2 oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez.

3. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Pedro Ardaiz Labairu.

Iragarkiaren kodea: F2215903