252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2424/2022 EBAZPENA, 2022ko abenduaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana. Haren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiko III. eranskinean atzemandako akatsak zuzentzen dira –Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia–.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko atal, bulego eta antzeko unitateetako burutzak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2022ko azaroaren 28an, 236. zenbakian.

Akats bat atzeman dugu haren III. eranskinean, hizkuntzaren eta titulazioaren betebehar espezifikoetan, bi lanpostutan (31 eta 871 zenbakia dutenetan). 31 zenbakia duen lanpostuan ingeleseko C1 mailaren betebeharra falta da, eta 871 zenbakia duen lanpostuan titulazioarena (Ekonomiako Gradua edo Enpresen Administraziokoa eta Zuzendaritzakoa edo horien baliokidea izan beharra). Bigarren horretan, gainera, oker zegoen mailaren betebehar espezifikoa: A/B zioen, baina A maila izan behar du.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2. artikuluak dioenez, "Administrazio Publikoek, beren kabuz edo interesdunek eskaturik, edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako akats material, egitezko edo aritmetikoak".

Ikusirik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–III. eranskinean aurkitutako akatsa zuzentzea.

Honela dioen tokian:

"–Atalburua / Nazioartekotze eta Lankidetza Atala / Ikerketa Zerbitzua.

Lanpostu zenbakia: 31.

Betebehar espezifikoak: A/B maila."

Honela esan behar du:

"–Atalburua / Nazioartekotze eta Lankidetza Atala / Ikerketa Zerbitzua.

Lanpostu zenbakia: 31.

Betebehar espezifikoak: A/B maila.

Hizkuntzak: Ingeleseko C1 maila."

Honela dioen tokian:

"–Atalburua / Kontabilitate Analitikoaren Atala / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua.

Lanpostu zenbakia: 871.

Betebehar espezifikoak: A/B maila."

Honela esan behar du:

"–Atalburua / Kontabilitate Analitikoaren Atala / Ekonomia Gaietarako Zerbitzua.

Lanpostu zenbakia: 871.

Betebehar espezifikoak: A maila.

Titulazioa: Ekonomiako Gradua edo Enpresen Administraziokoa eta Zuzendaritzakoa edo horien baliokidea."

Bigarrena.–Eskaerak aurkezteko epea hamabost egun natural luzatzea, bakar-bakarrik bi lanpostu horietarako, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Aldaketa horiek egin ondoren berriz argitaratzea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren intranetean III. eranskina, hots, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzailearen 2022ko azaroaren 18ko 2308/2022 Ebazpenarena.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Unibertsitatearen intranetean argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta, haren kontra, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2022ko abenduaren 1ean.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

Iragarkiaren kodea: F2216939