252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2757E/2022 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez I. eranskina zuzentzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko barrutiko fakultatibo espezialisten zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 9ko 2639E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 9an eman 2639E/2022 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen I. eranskinean zerrendatutako barrutiko fakultatibo espezialistaren lanpostuak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko. Deialdi hori 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 21ekoan.

I. eranskinean akatsak atzeman dira eskatutako titulazioari dagokionez, eta, beraz, zuzendu egin behar dira, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. I. eranskina zuzentzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aritzeko barrutiko fakultatibo espezialisten zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, zeina azaroaren 9ko 2639E/2022 Ebazpenaren bidez onetsi baitzen. Hona hemen:

Honako hau dioen tokian:

Ospitaleko Farmaziako BFE

3

–Medikuntzako gradua/lizentzia eta

–Ospitaleko Farmaziako espezialitatea

Honako hau behar du:

Ospitaleko Farmaziako BFE

3

–Farmaziako gradua/lizentzia eta

–Ospitaleko Farmaziako espezialitatea

2. Eskabideak aurkezteko epe berri bat ezartzea, 15 egun naturalekoa, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Ospitaleko Farmaziako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostuen oposizio-lehiaketaren kasuan.

3. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin eta erabiliz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2022ko azaroaren 28an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Achutegui Basagoiti.

Iragarkiaren kodea: F2216052