252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2337/2022 EBAZPENA, 2022ko azaroaren 23koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adar Juridikoko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onesten dituena. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez.

19/2022 Foru Legeak, 2022ko uztailaren 1ekoak, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak Nafarroako administrazio publikoetan gauzatzeko neurriak ezartzen ditu –2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoa–.

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak, 2022ko irailaren 23an hartutako erabaki baten bidez, 20/2021 Legearen ondoriozko egonkortze prozesuak Nafarroako Unibertsitate Publikoan gauzatzeko neurriak ezarri zituen –2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legea, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzkoa–. Erabakian espresuki arautuak ez dauden alderdi guztietarako, 2022ko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen II. tituluan ezarria dagoena aplikatuko da, lege horri atxiki baitzaio Nafarroako Unibertsitate Publikoa.

Erabaki horretan adierazitakoa administrazioko eta zerbitzuetako langileentzako lan eskaintza jakin batzuetan sartuak dauden lanpostuei aplikatu behar zaie –beheragoko zerrendako lan eskaintzetan daudenei– baldin eta lehenago ez bada egin lanpostu horietarako deialdirik edo deialdia egin eta ebazpena eman arren lanpostuak bete ez badira. Lan eskaintza horiek 2018rako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean, 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorren 2020ko abenduaren 30eko 11/2020 Legean, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuan eta enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legean jasotako aurreikuspenak aplikatzeko onetsi ziren.

–2019rako lan publikoaren eskaintza, 2019ko abenduaren 13ko Gobernu Kontseiluaren erabaki baten bidez onetsia (2019ko abenduaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–C eta D mailei dagokien lan publikoaren eskaintza, 2018ko uztailaren 3ko 6/2018 Legean ezarritako egonkortze-tasa aplikatzearen ondoriozkoa eta Gobernu Kontseiluak 2021eko otsailaren 9an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2021eko otsailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko uztailaren 6ko 14/2021 Errege Lege-Dekretuan ezarritako egonkortze-tasari dagokion lan publikoaren eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2021eko abenduaren 16an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2021eko abenduaren 27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

–Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen zortzigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondoriozko lan publikoaren eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 6an hartutako erabaki baten bidez onetsia (2022ko maiatzaren 17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Erabakiak xedatzen du egonkortze-prozesuan sartzen diren lanpostuak hornitzeko deialdia oposizio-lehiaketa bidezkoa izanen dela, salbuespen bakar honekin: enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko neurri urgenteei buruzko 2021eko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarrietan aditzera emandako baldintzak betetzen dituzten lanpostuak. Bestetik, oposizio-lehiaketa bidezko prozedura horiek arautzen ditu, eta haien lehiaketa-faseari aplikatu beharreko merezimenduen baremoa finkatzen.

Egonkortze prozesu horretan sartutako lanpostuen artean, Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostu bat dago, eta, hortaz, hura oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin behar da.

Bestalde, Gobernu Kontseiluak, 2022ko azaroaren 2an hartutako erabaki baten bidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen 2022ko lan publikoaren eskaintza onetsi zuen, eta han, besteak beste, Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostu bat jaso zuen, funtzionarioen araubidekoa (A maila).

Lanpostu horiek oposizio sistemaren bidez bete behar dira, administrazioko eta zerbitzuetako langileak sartzeko sistema ezartzen duen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2018ko uztailaren 19ko Erabakian ezarritakoarekin bat etorriz.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostu horiek (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak onestea, baita haien oinarriak ere. Lanpostu bat, egonkortze prozesuari dagokiona, oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostu bat, 2022ko lan publikoaren eskaintzaren barnekoa, oposizioaren sistemaren bidez.

Kontuan harturik Langileria Kudeatzeko Ataleko buruak egin duen proposamen-txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2019ko uztailaren 3an eman zuen 1420/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Juridikoko OLko teknikari izateko bi lanpostu (A maila) sarrera-prozeduraren bidez betetzeko deialdiak, baita hautaketa-prozesuetan aplikatzekoak diren oinarriak ere. Lanpostuetako bat oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez beteko da, eta beste lanpostua oposizioaren sistemaren bidez.

Bigarrena.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Giza Baliabideen Zerbitzuari aditzera ematea, behar dituen ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2022ko azaroaren 23an.–Joaquín Romero Roldán, Kudeatzailea.

I.–ADAR JURIDIKOKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT (A MAILA) OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1.–Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostu bat (funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa) oposizio-lehiaketa bidez eta txanda irekian betetzea da. Oinarri hauen III. eranskinean ageri da zein diren lanpostu horren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2.–Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, bi deialdietako arau komunen F oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

1.3.–2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3

2.–Baldintzak.

2.1.–Oposizio-lehiaketan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea edukitzea.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Zuzenbideko lizentzia edo gradu titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea.

Onarpena bi deialdietan eskatuz gero, bi tasa ordainduko dira, bat sarrera-prozedura bakoitzeko.

2.2.–Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3.–Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2.–Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/egonkortze-prozesua-oposizio-lehiaketa?languageId=100001

3.3.–Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Online eskabidea aurkeztean, izangaiek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, eskaneatuta, dagokienaren arabera:

a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo deialdi honen 4.2 oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiria.

c) Desgaitasunen bat aitortua duten pertsonen kasuan, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiria, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen bat, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/egonkortze-prozesua-oposizio-lehiaketa?languageId=100001

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruz deialdi honen 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

4.–Tasa.

4.1.–Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eskudirutan zein transferentzia bidez, eta, frogagirian, izangaiaren izena eta "Adar Juridikoko OLko teknikaria, oposizio-lehiaketa" identifikazioa agertuko dira.

Onarpena bi deialdietan eskatuz gero, bi tasa ordainduko dira, bat sarrera-prozedura bakoitzeko.

4.2.–Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.

Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Oposizio-lehiaketaren garapena.

5.1.–Deialdia osatzen duten faseak ordena honetan eginen dira: oposizio-fasea lehenbizi, eta, hura bukatutakoan, lehiaketa-fasea.

5.2.–Oposizio-fasea berbera izanen da bi deialdietarako, eta bi deialdietako arau komunen C oinarrian ezarritakoaren arabera garatuko da.

Oposizio-fasea baztertzailea izanen da. Oposizio-fasea osatzen duten probak ez dira baztertzaileak izanen oposizio-lehiaketaren deialdian parte hartzen duten izangaientzat. Oposizio-fasea gainditzeko, 30 puntu lortu behar dira.

5.3.–Lehiaketa-fasea eta balorazioa.

5.3.1.–Epaimahai kalifikatzaileak, jarraian, lehiaketa-fasea eginen du oposizio-fasea gainditu duten izangaiekin.

Oposizioa gainditu duten izangai guztiek, epaimahai kalifikatzaileak ezarritako epean, modu telematikoan aurkeztu beharko dute merezimenduak egiaztatzeko dokumentazio guztia. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharra dago, helbide elektroniko honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

"Erantsi fitxategiak" eremuan, izangaiek beren merezimenduak egiaztatzeko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

Aski izanen da dokumentu horien kopia arruntak aurkeztea. Nolanahi ere, aurkeztutako datu edo agiriak zehaztugabeak edo faltsuak badira, erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

Izangaiek ez dute merezimenduak egiaztatzeko dokumentaziorik aurkeztu beharko baldin eta, ordurako, Nafarroako Unibertsitate Publikoan baldin badago. Eskabidean hala dela adierazi beharko da betiere. Nolanahi ere, Giza Baliabideen Zerbitzuak ez baditu aipatu dokumentuak lortzen, zilegi izanen du horiek eskatzea izangaiei.

Zehazki, ezein kasutan ez dira aurkeztu beharko Nafarroako Unibertsitate Publikoan emandako zerbitzuak, epaimahai kalifikatzaileari helaraziko baitzaizkio barema ditzan.

5.3.2.–Alegatutako merezimenduak deialdi honen II. eranskinean ezarritako baremoaren arabera kalifikatu eta puntuatuko ditu epaimahai kalifikatzaileak.

Lehiaketa-fasearen balorazioa ez da baztertzailea izanen, eta 40 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

5.3.3.–Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu artekoak hartuko dira kontuan, eta ez dira aintzat hartuko egun horretatik aurrera lortutakoak.

5.3.4.–Epaimahai kalifikatzaileak inola ere ez du onartuko izangaiek alegatu eta agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izanen du baremoan adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman apartatu bakoitzean.

Alegatu eta egiaztatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko dizkie epaimahai kalifikatzaileak izangaiei.

5.3.5.–Merezimenduen balorazioa amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du, horiek argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, izangaiek merezimenduen balorazioari dagokionez erreklamazioak egin eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

5.3.6.–Epaimahai kalifikatzaileak, egiten diren erreklamazioak ebatzirik, izangaien behin betiko kalifikazioak argitaratuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan, lortutako puntuazioen arabera ordenatuak betiere. Zerrenda argitaraturik, bukatutzat emanen da lehiaketa-fasea.

6.–Gainditu dutenen zerrenda.

6.1.–Lehiaketa-fasearen eta oposizio-fasearen puntuazioak batuta kalkulatuko da azken kalifikazioa.

6.2.–Prozeduran parte hartzen duten izangaien puntuazioan berdinketarik bada, oposizio-fasean puntuaziorik handiena dutenen alde ebatziko da.

Berdinketak iraunez gero, II. eranskineko merezimenduen baremoaren b.1) apartatuan puntuaziorik handiena duenaren alde ebatziko da, eta, puntuazio bera badute, a) apartatuan puntuazio handiena duenaren alde; irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, kontuan hartuko da apartatu horren barrenean nork lortu duen puntuaziorik handiena azpiapartatu bakoitzean, zerrendaturik dauden ordenan.

Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, epaimahai kalifikatzaileak zozketa eginen du, bat bakarra, berdinketa ebazteko. Puntuazio bera duten izangaien artetik bat hautatuko da ausaz eta, horretarako, haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio ordena alfabetikoan; halatan non ordena alfabetikoaren arabera ebatziko baitira berdinketa guztiak, zozketan ateratako zenbakia dagokion pertsonaren izen-deituretatik abiatuta.

6.3.–Oposizio-fasea eta lehiaketa-fasea bukatuta, gainditu dutenen zerrenda argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak, eta lortutako kalifikazioak azalduko dira bertan, fasetan banatuak eta lortutako puntuazioaren arabera ordenatuak. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzukoei emanen die aditzera.

7.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

7.1.–Epaimahaiak oposizio-lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen izangaia funtzionario izendatzeko proposamena igorriko dio kudeatzaileari, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

7.2.–Proposatutako izangaiak bi deialdietako arau komunen D oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du bertan ezarritako epean.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1.–Izangaia funtzionario izendatuko da eta lanpostuaz jabetuko da bi deialdietako arau komunen E oinarrian ezarritakoaren arabera, eta deialdi honi dagokion lanpostu bakarra esleituko zaio.

8.2.–Izendapenaren ebazpenean finkatutako egunean hartu beharko du izendatuak lanpostuaren jabetza.

II.–ADAR JURIDIKOKO OL-KO TEKNIKARI IZATEKO LANPOSTU BAT (A MAILA) OPOSIZIO BIDEZ BETETZEKO DEIALDIA

Hauek dira deialdia arautuko duten

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1.–Deialdi honen helburua Nafarroako Unibertsitate Publikoan Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostu bat (funtzionarioen araubidekoa eta A mailakoa) oposizio bidez betetzea da. IV. eranskinean ageri da zein diren lanpostuaren zenbakia, baldintzak eta lantokia.

1.2.–Halaber, deialdi honen xedea hautaketa-prozeduran lanposturik lortzen ez dutenekin aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat osatzea da, bi deialdietako arau komunen F oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

1.3.–2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa–, hautaketa-prozesu honek eragiten dituen argitalpenak, Nafarroako Aldizkari Ofizialari eta Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarriek berariaz aipatutakoak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion aipamenean, eta ez dira baliozkoak izanen bestelako tokietan agertzen direnak:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/iragarki-ohol-elektronikoa/enplegu-publikoa/azl-en-deialdiak?opcion=3

2.–Baldintzak.

2.1.–Oposizioan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Espainiar nazionalitatea edukitzea.

b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.

c) Zuzenbideko lizentzia edo gradu titulua edo haren baliokidea edukitzea, edo, bestela, titulua erdiesteko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, baliokidetasun-ziurtagiria edo, bestela, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoak eta psikikoak edukitzea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor-kondenaren bidez beren estatuetako funtzio publikoan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

f) Deialdi honetan parte hartzeko ezarritako tasa ordainduta izatea edo ordaintzetik salbuetsita dagoela frogatzea.

Onarpena bi deialdietan eskatuz gero, bi tasa ordainduko dira, bat sarrera-prozedura bakoitzeko.

2.2.–Baldintza horiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den unean bete beharko dira, lanpostuaz jabetu arte.

2.3.–Baldintza horiek deialdi honen oinarrietan zehazten den unean egiaztatu beharko dituzte izangaiek.

3.–Eskaerak eta dokumentazioa.

3.1.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun natural igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. "Estatuko Aldizkari Ofizialean" ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

3.2.–Eskaeraren aurkezpena eta formalizazioa.

Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek modu telematikoan aurkeztu eta formalizatu beharko dute eskaera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizioa?languageId=100001

3.3.–Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.

Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:

a) Deialdian eskatzen den tituluaren kopia edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Parte hartzeko eskubidearen tasa ordaindu izanaren egiaztagiria, edo deialdi honen 4.2 oinarrian aipatzen den ordainketaren salbuespenaren egiaztagiria.

c) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, hautaprobak egiteko denbora edo bitartekoak egokitzeko eskatu nahi badute, helbide honetan eskuragarri dagoen eskabidearen bidez adierazi beharko dute:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/azl-oposizioa?languageId=100001

Horretarako, eta tasaren ordainketatik salbuetsita gelditzeari buruz deialdi honen 4.2.a) oinarrian ezarritakoari begira, izangaiek beren kondizioa egiaztatu beharko dute, IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik. Era berean, zilegi izanen dute eskatutako egokitzapena justifikatzeko komenigarritzat jotzen duten dokumentazioa ere aurkeztea.

4.–Tasa.

4.1.–Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.

Zenbateko hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 kontu korrontean sartuko da, eskudirutan zein transferentzia bidez, eta, frogagirian, izangaiaren izena eta "Adar Juridikoko OLko teknikaria, oposizioa" identifikazioa agertuko dira.

Onarpena bi deialdietan eskatuz gero, bi tasa ordainduko dira, bat sarrera-prozedura bakoitzeko.

4.2.–Tasak ordaintzetik salbuetsita egonen dira:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua dutenak.

Aurreko paragrafoan desgaitasun aitortuari buruz ezarritako salbuespena IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, edo Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpen baten bidez, zeinak prestazioa jasotzeko eskubidea aitortzen baitu ezintasun iraunkor osoa, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia izateagatik.

b) Deialdia argitaratu baino lehenago hilabete bat gutxienez egon direnak enplegu-eskatzaile gisara izena emanda.

Aurreko paragrafoan langabeziari buruz ezarritako salbuespena behar den enplegu bulegoak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko da, eta interesduna langabe gisara noiz inskribatu zen adierazi beharko da agiri horretan.

4.3.–Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.

4.4.–Azterketa-eskubidearen tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.

5.–Oposizioaren garapena.

5.1.–Oposizio-fasea berbera izanen da bi deialdietarako, eta bi deialdietako arau komunen C oinarrian ezarritakoaren arabera garatuko da.

5.2.–Proba guztiak baztertzaileak izanen dira. Baztertuta geldituko dira proba bakoitzean gehieneko puntuazioaren erdia lortzen ez duten izangaiak.

6.–Gainditu dutenen zerrenda.

6.1.–Hautaprobak bukatutakoan, epaimahai kalifikatzaileak probak gainditu dituztenen zerrenda argitaratuko du oposizioan lortutako kalifikazioekin, lortutako puntuazioaren arabera banaturik. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Zerbitzuari helaraziko dio, lanpostu hutsak hautatzeko tramitea egin dezan.

6.2.–Berdinketa oro hirugarren proban puntuaziorik handiena lortzen duenaren alde ebatziko da, eta, berdinketak jarraitzen badu, bigarren eta lehenbiziko probetan lortutako puntuazioak hartuko dira kontuan, hurrenez hurren.

Irizpide horiek aplikaturik ere berdinketak irauten badu, epaimahai kalifikatzaileak zozketa eginen du, bat bakarra, berdinketa ebazteko. Puntuazio bera duten izangaien artetik bat hautatuko da ausaz eta, horretarako, haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio ordena alfabetikoan; halatan non ordena alfabetikoaren arabera ebatziko baitira berdinketa guztiak, zozketan ateratako zenbakia dagokion pertsonaren izen-deituretatik abiatuta.

7.–Izendatzeko proposamena eta dokumentuen aurkezpena.

7.1.–Epaimahaiak oposizio-lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duen izangaia funtzionario izendatzeko proposamena igorriko dio kudeatzaileari, espediente osoarekin batera. Proposamen hori Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratuko da.

7.2.–Proposatutako izangaiak bi deialdietako arau komunen D oinarrian adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko du bertan ezarritako epean.

8.–Izendapena eta lanpostuaz jabetzea.

8.1.–Izangaia funtzionario izendatuko da eta lanpostuaz jabetuko da bi deialdietako arau komunen E oinarrian ezarritakoaren arabera.

8.2.–Izendatutakoak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik kontatzen hasita.

III.–Bi deialdien arau komunak

A.–Izangaiak onartzea.

A.1.–Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpen bat emanen du deialdi bakoitzeko izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesteko, azken horiek baztertzearen zergatiak azalduta, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitaratzeko aginduko du.

A.2.–Eskaera edo bi deialdietako 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik eta behar bezala ez formalizatzeagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.

A.3.–Zerrendan azaldu ez diren izangaiek eta behin-behinean baztertutakoek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.

Erreklamazioak telematikoki aurkeztu beharko dira, eskabide orokor baten bitartez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez, helbide honetan, "Hasi tramitea" botoia sakatuz:

https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/instancia-general+?languageId=100001

Aipatutako epean zerrendetan ez agertzearen aurka alegatu eta onartuen zerrendan egoteko eskubidea justifikatzen ez duten edo akatsa zuzentzen ez duten izangaiak behin betiko bazterturik geldituko dira lehiaketatik.

A.4.–Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kudeatzaileak ebazpena emanen du deialdi bakoitzeko onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-ohol elektronikoan argitara daitezela aginduko du.

A.5.–Onartuen behin betiko zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdietako oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela. Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, ikusten bada izangairen batek baldintzaren bat ez duela betetzen, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakarzkion eskubide guztiak, alde batera utzi gabe faltsutasunagatik eragindako erantzukizun penal, zibil edo administratiboak.

A.6.–Egozten ahal zaizkien arrazoiengatik izangaiak baztertzen direnean, ez da tasa itzuliko.

A.7.–Izangai onartu eta baztertuen zerrendak argitaratzearekin, egin beharreko jakinarazpena egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.

B.–Epaimahai kalifikatzailea.

B.1.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legean kide anitzeko organoei buruz xedatutakoak arautuko du epaimahai kalifikatzailea, eta, subsidiarioki, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kide Anitzeko Organoen Funtzionamendurako Erregelamendu Orokorra onesten duen 2018ko apirilaren 24ko Gobernu Kontseiluaren Erabakiak.

B.2.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuetako 111. artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hauek osatuko dute epaimahai kalifikatzailea:

–Epaimahaiburua: errektorea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaiburua: errektoreak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: kudeatzailea edo hark eskuordetutako pertsona.

Ordezko epaimahaikidea: kudeatzaileak izendatutako pertsona.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Foru Komunitateko beste administrazio publiko batzuetako edo Estatuko beste unibertsitate publiko batzuetako kide bat.

–Epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

Ordezko epaimahaikidea: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, maila bereko funtzionarioen artetik zozketaz izendatua.

–Epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Ordezko epaimahaikide idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langile bat, Administrazioko eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

Onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean jasoko dira epaimahai kalifikatzailearen kideen izenak.

B.3.–Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta epaimahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

Epaimahai kalifikatzailea eratu ondoren, epaimahaiburua edo idazkaria gaixorik badago edo arrazoi justifikatu batengatik aldi baterako kanpoan badago, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko 2019ko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 21.2 eta 22.2 artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

B.4.–Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluak ezartzen duen arrazoiren bat gertatzen denean, epaimahai kalifikatzaileko kideek uko egin beharko diote parte hartzeari, eta horren berri eman deialdia egin duen organoari. Halaber, lege horren 24. artikuluak ezartzen duenaren arabera, izangaiek zilegi dute epaimahai kalifikatzaileko kideak errekusatzea aipatutako egoera horietakoren bat gertatzen denean.

Abstentzioa edota errekusazioa dela-eta epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.

B.5.–Hautaprobak aurrera egin ahala, epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi hauen oinarriak interpretatzetik eta aplikatzetik sortzen diren zalantzak, baita deialdietan kontuan hartzen ez diren arazoak konpontzeko behar diren neurriak hartu ere.

B.6.–Epaimahai kalifikatzaileak aukera izanen du proba guztietarako edo batzuetarako aholkulari adituak edukitzeko. Aholkulariek beren espezialitate teknikoetan baino ez dute lagunduko.

B.7.–Jakinarazpenak egiteko eta bestelako gorabeheretarako, epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Kudeaketako eraikina izanen da.

C.–Oposizioaren garapena.

C.1.–Oposizio-fasea 2023ko abendutik aurrera hasiko da.

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpenean zehaztuko da non, noiz eta zer ordutan eginen den oposizioaren lehenbiziko proba.

Hurrengo probak hasi baino 48 ordu lehenago beranduenez argitaratuko du epaimahai kalifikatzaileak horien deialdia, eta proba egitera deituak dauden izangaien zerrenda eta oposizioaren proba non, noiz eta zer ordutan eginen den adieraziko du.

Hautaproba bakoitzerako deialdia dei bakar baten bidez eginen da, eta epaimahai kalifikatzaileak adierazitako tokian eta egunean egon beharko dira izangaiak, jardunak hasteko ezarritako orduan. Deialdi horretara agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geldituko dira, probak ondoz ondoko ataletan banatzen badira ere. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahai kalifikatzailearen iritziz identifikaziorako balio duen beste agiriren bat eraman beharko dute aldean. Nortasuna esandako moduan egiaztatzen ez dutenak oposiziotik kanpo geldituko dira.

C.2.–Oposizioko probak oinarri honetan adierazten direnak izanen dira, eta I. eranskineko gai zerrendako gaietan oinarrituko dira.

Gaiei buruz eskatuko den edukia bat etorriko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarrean diren legeekin.

C.3.–Desgaitasun aitortua izanik eskabidean hala eskatu duten izangaientzat, ariketak egiteko zehaztutako denboran eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak gauzatzeko.

C.4.–Probak.

Proba hauek izanen ditu oposizioak:

C.4.1.–Lehenbiziko proba:

I. eranskineko gai zerrendako gaiei buruz, test motako galderak erantzun beharko dira idatziz. Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izanen ditu, eta horietako bat bakarra izanen da baliozkoa.

Formula honen arabera zigortuko dira akatsak:

Nota = Erantzun zuzenak –

Akatsak

k - 1

Non:

k = aukera kopurua galdera bakoitzerako

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bi ordu gehienez ere.

Proba honi dagokion puntuazioa 18 puntukoa izanen da gehienez ere.

C.4.2.–Bigarren proba:

I. eranskinean ageri den gai zerrendatik zozketaz aukeratutako bi gai garatu beharko dira, idatziz. Horretarako, epaimahaiak lau gai hautatuko ditu ausaz, eta izangaiek bi gai aukeratu eta garatu beharko dituzte.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, proba egiteko zenbat denbora izanen den; lau ordu gehienez ere.

Proba honi dagokion gehieneko puntuazioa 18 puntu da, 9 puntu gai bakoitzeko.

C.4.3.–Hirugarren proba:

I. eranskinean ageri den gai zerrendako gaiei buruzko ariketa praktikoak egin beharko dira.

Baliteke proba hau ordenagailuz egin behar izatea, Microsoft Officeko tresnekin.

Izangaiek epaimahaiaren aurrean irakurri beharko dituzte egindako ariketak, ekitaldi publiko batean. Ariketa osoa irakurri ondoren, epaimahaiak beharrezkotzat jotzen dituen galdera guztiak eginen ditu, gehienez ere hamabost minutuan, honako hauek zehazteko: zenbateraino den egokia proposatutako soluzioa eta izangaiak zenbateraino dakizkien I. eranskinean ageri den gai-zerrendako gaiak. Proba baloratzeko, batera hartuko dira kontuan bai idatzizko ariketa bai epaimahaiak egindako galderen ahozko erantzunak.

Epaimahaiak ezarriko du, proba hasi baino lehen, ariketak egiteko zenbat denbora izanen den; bost ordu gehienez ere.

Proba honi dagokion puntuazioa 24 puntukoa izanen da gehienez ere.

C.5.–Lehenbiziko eta bigarren probak plika sistemaren bidez eginen dira.

C.6.–Proba bakoitzaren kalifikazioa amaiturik, izangaiek lortutako puntuazioak argitaratuko ditu epaimahaiak, eta bost egun balioduneko epea irekiko du interesdunek eskubidez dagokiena alegatu dezaten.

C.7.–Hautaketa-prozesuko edozein unetan, epaimahaiak izangairen batek deialdi honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen ez dituela jakinez gero, interesdunari entzun ondoren, hura kanporatzeko proposamena egin beharko dio Unibertsitateko kudeatzaileari, eta, era berean, izangaiak probetan sartzeko eskabidean egindako zehaztasun falta edo gezurren berri eman beharko dio, behar diren ondorioak izan ditzan.

D.–Dokumentazioaren aurkezpena.

D.1.–Izendatzeko proposamena argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztuko ditu:

a) Deialdiaren 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren jatorrizko dokumentua edo haren kopia konpultsatua, edo hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekinarena.

b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzea galarazten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten medikoa.

c) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik ez dela bereizia izan egiaztatzen duen erantzukizunpeko aitorpena.

d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatuko duelako, Konstituzioari eta legeei men eginen dielako eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituelako zina edo promesa. Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenen kasuan, beren estatuetan diziplina-zehapen edo zigor-kondena baten bidez funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez egotearen erantzukizunpeko aitorpena aurkeztu beharko dute.

e) Izangaiaren Nortasun Agiri Nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna ziurtatzeko agiri baliokide baten kopia konpultsatua.

f) Alegatutako merezimenduak eta baldintzak egiaztatzen dituzten gainerako agirien jatorrizko dokumentuak edo haien kopia konpultsatuak.

D.2.–Proposatutako izangairen batek desgaitasunen bat alegatzen badu, balorazio eta orientazio talde eskudunek ofizioz erabakiko dute desgaitasun hori deialdiko lanpostuarekin bateragarria ote den, eta espedientean adieraziko da.

D.3.–Behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, epe horretan norbaitek agiri horiek aurkezten ez baditu, edo deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen duela egiaztatzen ez badu, edo, dokumentazioa aztertu eta gero, ondorioztatzen bada norbaitek ez duela betetzen eskatutako baldintzaren bat, pertsona hori ezin izanen da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuko dira, alde batera utzi gabe eskaeraren faltsutasunagatik eragindako erantzukizuna.

D.4.–Aurreko apartatuan ezarritako kasuan, dagokion deialdia gainditu dutenen zerrendan ondo-ondotik heldu den eta baldintzak betetzen dituen izangaiak beteko du hutsunea, eta aurreko apartatuetan adierazitako prozedura bera erabiliko da harekin ere.

E.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta lanpostuaz jabetzea.

E.1.–Aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izendatuko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak, Adar Juridikoko OLko teknikari lanpostuan aritu daitezen, eta lanpostu hutsak ebazpen bidez esleituko dizkie.

E.2.–Izendatzeak eta lanpostuaz jabetzeak nominako eta plantillako funtzionario bihurtuko ditu izendatutako pertsonak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionarioen arloan indarrean dauden xedapenek adierazten dituzten eskubide eta betebehar guztiekin, eta Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean afiliatuko dira eta bertan alta emanen zaie, araubide horretan ezarritako babesarekin.

E.3.–Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

E.4.–Adierazitako egunean edo epean, ezinbesteko kasuetan salbu, proposatutako izangairen batek lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Nafarroako Unibertsitate Publikoko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Kasu horretan, bi deialdietako arau komunen D.4 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.

E.5.–Izangairen bat funtzionario bihurtzen bada eta, lanpostuko eginkizunak bete gabe, berak eskatuta, lanpostuaz jabetzen den egunetik bertatik eragina izanen duen borondatezko eszedentzian deklaratzen badute indarra duen araudian aurreikusitako kasuren batean, orduan ere lanpostu hutsa bete eginen da, bi deialdietako arau komunen D.4 oinarrian xedatutakoaren arabera.

E.6.–Aurreko apartatuetan ezarritako kasuetan, ez da aldatuko izendapenaren aurretik egindako lanpostu hutsen hautaketa, eta egoera horien ondoriozko lanpostuak zuzenean esleituko zaizkie funtzionario berriei.

F.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

F.1.–Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio-araubidearen araberako kontratazioa arautzeko emandako erabakian ezarritakoarekin bat, kontrataziorako izangaien zerrenda hauek osatuko dira prozeduran parte hartu baina lanposturik lortu ez duten izangaiekin:

1) Lanposturik lortu gabe oposizioa gainditu duten izangaien zerrenda.

2) Oposizioa gainditu gabe gutxienez oposizioko probetako bat gainditu duten izangaien zerrenda.

3) Lanposturik lortu gabe oposizio-lehiaketako oposizio-fasea gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzeko hautaketa-prozedura baten ondorioz eratzen diren kontrataziorako izangaien zerrenda indardunak osatzeko aplikatuko da.

4) Oposizio-lehiaketako oposizio-fasea gainditu ez duten izangaien zerrenda. Lehenbiziko probaren gehieneko puntuazioaren erdia gutxienez lortu duten izangaiak sartuko dira zerrenda horretan. Zerrenda hori Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzeko hautaketa-prozedura baten ondorioz eratzen diren kontrataziorako izangaien zerrenda indardunak osatzeko aplikatuko da.

F.2.–Zerrendako ordena erabakitzerakoan, kontuan hartuko da nor ailegatu den proba gehiagotan gehieneko puntuazioaren erdira. Oraindik ere berdinketarik baldin badago, gehieneko puntuazioaren erdira iritsitako probetan lortutako puntuazioaren batura hartuko da aintzat zerrendako ordena erabakitzerakoan. Berdinketak iraunen balu, dagokion deialdiaren 6.2 oinarrian berdinketa-kasuetarako ezarritako irizpideei jarraikiko zaie.

F.3.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak kudeatzeko araubidea Gobernu Kontseiluak 2014ko azaroaren 25eko erabakian ezarri zuena izanen da, hau da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazioko eta zerbitzuetako langileen administrazio araubidearen araberako kontratazioa arautzen duen erabakian ezarritakoa.

G.–Datu pertsonalen tratamendua.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.

Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsultatzen ahal da nola eginen den tratamendu hori, https://www2.unavarra.es/gesadj/seguridadInf/normativa-proteccion-datos/registro-actividades-tratamiento-datos-UPNA.pdf estekan, "Giza baliabideak" atalean.

Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.

Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.

Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.

Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.

H.–Errekurtsoak.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Deialdi hauen aurka, haien oinarrien aurka eta beroriek aplikatzeko egintzen aurka, epaimahai kalifikatzaileak egindakoak ez direnean, zilegi da ondoko errekurtsoetako bat jartzea, arau indardunekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektoreari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, aurkaratutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

I. ERANSKINA

Gaiak

1. gaia.–Zuzenbide Publikoaren iturriak Espainian: iturrien zerrenda, antolamendua eta haiei buruzko informazioa ematen duten printzipioak. Konstituzioa arau juridiko gisa. Zuzenbide Publikoaren beste iturri batzuk: nazioarteko itunak. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Jurisprudentzia. Ohitura Zuzenbide Publikoan.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa. Hura prestatzeko prozesua. Ezaugarriak. Egitura. Printzipio konstituzionalak. Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoa. Espainiako Konstituzioko balio gorenak eta 9. artikuluko printzipioak. Konstituzioaren erreforma.

3. gaia.–Herritarren eskubide eta betebeharrak Konstituzioan. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak Espainiako Konstituzioan. Eskubide eta betebehar arruntak. Politika sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak. Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunak.

4. gaia.–Monarkia parlamentarioa. Koroa: esanahia eta eskudantziak. Berrespena.

5. gaia.–Ordezkaritzako demokrazia. Espainiako hauteskunde sistema. Hauteskunde prozesuak. Demokrazia zuzeneko instituzioak. Demokrazia erdizuzeneko instituzioak. Herri-ekimena eta erreferenduma Espainiako Konstituzio Zuzenbidean.

6 gaia.–Legea. Kontzeptua eta motak. Lege erreserba. Lege dekretuak eta legegintzako dekretuak.

7. gaia.–Gorte Nagusiak. Diputatuen Kongresua eta Senatua: osaera eta eginkizunak. Ganberen funtzionamendua: haiek osatzeko prozedura, debatea eta legeen onespena.

8. gaia.–Gobernua. Eginkizunak eta ahalak Espainiako sistema konstituzionalean. Gobernuaren osaera eta Gobernuko kideen eta lehendakariaren izendapena eta kargugabetzea. Gobernuaren eta Gorte Nagusien arteko harremanak.

9. gaia.–Estatuaren lurralde antolamendua. Autonomia-erkidegoak. Autonomia-estatutuak. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen banaketa. Estatuak autonomia-erkidegoetan duen kontrola.

10. gaia.–Estatuaren eta autonomia-erkidegoen legegintzako ahala. Estatu- eta autonomia-ordenamenduen arteko erlazio sistema. Oinarrizko legeak, esparru legeak, transferentziako edo delegazioko legeak eta harmonizazioko legeak. Lege autonomikoak.

11. gaia.–Konstituzio Auzitegia. Instituzio konstituzional gisa duen posizioa. Osaera, antolaketa eta funtzionamendua. Eskumenak.

12. gaia.–Justizia konstituzionala. Konstituzioaren defentsa judizial mota desberdinak. Defentsa jurisdikzionala 1978ko Konstituzioan. Lege mailako arauen konstituzionaltasunaren kontrola: konstituzio kontrakotasuneko errekurtsoa eta konstituzio kontrakotasunaren auzia. Nazioarteko itunen aldez aurretiko kontrola.

13. gaia.–Estatuko organoen arteko gatazka konstituzionalak. Estatuko organo zentralen eta autonomia-erkidegoen arteko nahiz azken horien beraien arteko eskumen gatazka konstituzionalak. Autonomia-erkidegoen xedapenen eta ebazpenen aurkaratzea. Autonomia lokala defendatzeko gatazkak.

14. gaia.–Botere Judiziala. Funtzio judiziala 1978ko Konstituzioan. Botere eta funtzio judizialaren antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio konstituzionalak. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia. Fiskaltza.

15. gaia.–Eskubideen babes judiziala Konstituzioan. Bide judiziala. Prozedura laburtua eta lehentasunezkoa. Babes helegite konstituzionala. Giza Eskubideen Europako Auzitegiari zuzendutako helegitea. "Habeas corpus" delakoa.

16. gaia.–Europar Batasunaren prozesua. Aurrekariak, helburuak eta izaera juridikoa. Europako Erkidegoko sorrerako zuzenbidea: eratzeko eta aldatzeko itunak. Europako Erkidegoko zuzenbide deribatua: erregelamenduak, zuzentarauak eta bestelako iturriak. Europar Batasuneko zuzenbidearen eta estatu kideetako ordenamendu juridikoaren arteko harremanak.

17. gaia.–Europar Batasunaren antolaketa. Parlamentua. Europako Kontseilua. Europako Batzordea. Kontseilua (Ministroena). Justizia Auzitegia. Europako Banku Zentrala. Beste instituzio batzuk.

18. gaia.–Europar Batasuneko herritarren eskubide eta askatasunak. Europar herritartasuna. Salgaien zirkulazio askea eta merkataritzako politika erkidea. Kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak aske ematea. Langileen zirkulazio askea. Politika soziala eta enplegua.

19. gaia.–Lanaren Zuzenbidea. Izaera eta ezaugarriak. Laneko harremana arautzen duten oinarrizko printzipioak. Lanaren Zuzenbidearen iturriak. Langileen Estatutua. Hitzarmen kolektiboak. Lan kontratua: kontzeptua, izaera eta modalitateak. Lan kontratua etetea eta amaitzea: kausak. Kaleratzea.

20. gaia.–Gizarte Segurantza: arau orokorrak eta aplikazio eremua. Entitate kudeatzaileak, zerbitzu komunak eta entitate laguntzaileak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorra: aplikazio eremua. Afiliazioa eta kotizazioa. Babes ekintzaren alderdi komunak. Prestazioen araubide orokorra.

21. gaia.–31/1995 Legea, 1995eko azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: Eskubide eta betebeharrak; Prebentzio zerbitzuak; Langileen kontsulta eta parte-hartzea. 39/1997 Errege Dekretua, 1997ko urtarrilaren 17koa, Prebentzio Zerbitzuen Erregelamendua onesten duena: Xedapen orokorrak; Arriskuen ebaluazioa eta prebentzio jardueraren plangintza; Prebentzio jardueretarako baliabideen antolaketa.

22. gaia.–Administrazio Publikoa Espainiako 1978ko Konstituzioan. Hura Botere Betearazlean sartzea. Antolaketarako eta funtzionamendurako printzipio konstituzionalak. Administrazio Publikoa eta Zuzenbidea. Legezkotasun printzipioa Ahal arautuak eta eskumenezkoak. Administrazio Publikoa eta jurisdikzioa: autotutoretzaren printzipioa.

23 gaia.–Administrazio Publikoak erregelamenduak egiteko duen ahala. Erregelamendua. Kontzeptua eta motak. Legearen eta erregelamenduaren arteko erlazioak. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak. Erregelamendu ilegalen aurkako defentsa juridikoa. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

24. gaia.–Pertsona juridiko publikoak. Erakunde publikoen tipologia Espainiako ordenamendu juridikoan. Erakunde publikoen ahalmena. 40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa: Atariko titulua: xedapen orokorrak, jarduteko printzipioak eta sektore publikoaren funtzionamendua. I. kapitulua: xedapen orokorrak.

25 gaia.–Organo administratiboak. Kontzeptua, elementuak eta motak. Antolaketa. Antolaketa-ahala: sorrera, aldaketa eta ezabapena. Eskumena. Administrazio publikoen kide anitzeko organoak: funtzionamendua.

26. gaia.–39/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Atariko titulua: xedapen orokorrak. Herritarrak administratu gisa. Interesdunak administrazio prozeduran. Kontzeptua eta motak. Jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Interesdunen identifikazioa eta sinadura administrazio prozeduran.

27. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: pertsonen eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Administrazio publikoekiko harremanak elektronikoak izateko eskubidea eta obligazioa. Prozeduretako hizkuntza. Pertsonen lankidetza. Pertsonen agertzea. Interesdunek prozeduran aurkeztutako dokumentuak.

28. gaia.–Administrazio publikoen jarduketaren arau orokorrak: erregistroak. Dokumentuak artxibatzea. Izapidearen gaineko erantzukizuna. Administrazio publikoek dokumentuak jaulkitzea. Administrazio publikoek egindako kopien balioa eta eraginkortasuna.

29. gaia.–Administrazio publikoen jarduketarako arau orokorrak: denboraren zenbaketa. Epemugak eta epeak. Preskripzioa. Iraungitzea. Ebazteko obligazioa. Ebazteko gehieneko epearen etetea. Ebazteko eta jakinarazpena egiteko gehieneko epearen zabaltzea. Isiltasun administratiboa interesdunak eskatuta hasitako prozeduretan. Ebazpen espresurik eza ofizioz hasitako prozeduretan.

30. gaia.–Egintza administratiboak. Kontzeptua. Egintza administratibo motak. Egintza administratiboen osagaiak. Egintza administratiboen betebeharrak. Egintza administratiboen eraginkortasuna. Ondorioak. Jakinarazpena. Argitalpena.

31. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea (I): kontzeptua eta izaera. Prozeduraren bermeak. Abstentzioa eta errekusazioa.

32. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea (II): prozeduraren abiapuntua. Antolamendua. Instrukzioa. Prozeduraren burutzea. Bukaera. Ohiko bukaera. Ebazpena. Atzera egitea eta uko egitea. Iraungitzea.

33. gaia.–Administrazio Prozedura Erkidea (III): egintza administratiboen exekuzioa.

34. gaia.–Egintza administratiboaren baliogabetasunaren teoria. Egintza administratiboen deuseztatzea eta deuseztagarritasuna. Administrazio-bideko egintzen berrikuspena. Ofiziozko berrikuspena. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

35. gaia.–Helegite administratiboak. Printzipio orokorrak. Gora jotzeko helegitea. Aukerako berraztertze-helegitea. Berrikuspen-helegite berezia. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

36. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren antolamendua. Esparrua. Organoak eta eskumena. Aldeak. Administrazioarekiko auzi-helegitearen xedea. Administrazioarekiko auzien prozedura: lehen auzialdian edo auzialdi bakarrean eta prozedura laburtua. Epaia eta haren betearazpena.

37. gaia.–Administrazio Publikoaren zehapen-ahalmena. Printzipio orokorrak. Zehapen-prozedura. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

38. gaia.–Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua. Elementuak. Desjabetzeko prozedura. Prozedura bereziei buruzko aipamena. Partikularraren bermeak.

39. gaia.–Zerbitzu publikoa. Zerbitzu publikoak kudeatzeko moduak. Zuzeneko kudeaketa. Sozietate publikoak. Fundazio publikoak.

40. gaia.–Administrazio Publikoaren ondarearekiko erantzukizuna. Erreferentzia berezia: 11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa.

41. gaia.–Datu pertsonalen babesa Europan eta Espainian. Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak bermatzeari buruzko Lege Organikoa.

42. gaia.–40/2015 Legea, 2015eko urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. I. titulua: Estatuko Administrazio Orokorra: antolamendu administratiboa. Ministerioak. Lurraldeetako organoak. III. titulua: administrazioen arteko harremanak.

43. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Haren bilakaera (1512-1982). Nafarroa, erresuma izatetik foru erkidegoa izatera. Erreferentzia berezia: Foruen Legeak eta, bereziki, Lege Itundua, 1841ekoa. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Lege Organikoa. Elaborazio prozesua. Izaera eta esanahia. Atariko titulua. Erreforma.

44. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak. Osaera, antolaketa eta eginkizunak. Parlamentuak Gobernua kontrolatzeko duen eginkizuna. Nafarroako Kontuen Ganbera. Antolaketa eta eskumenak. Kontuen Auzitegiarekin dituen harremanak.

45. gaia.–Legegintzarako ekimena. Foru legeak. Izaera eta motak. Legegintzarako prozedura. Legegintzako foru-dekretuak. Zerga harmonizaziorako legegintzako foru-dekretuak.

46. gaia.–Nafarroako Justizia Administrazioa. Antolaketa. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusia. Nafarroako Foru Komunitateak Estatuarekin eta autonomia-erkidegoekin dituen harremanak.

47. gaia.–Foru Zuzenbide Zibilaren edo Nafarroako Foru Berriaren bilduma. Elaborazioa eta berritzeko prozedura. Nafarroako Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru izaera zibila.

48. gaia.–Euskara Nafarroako Foru Komunitatean. Euskarari buruzko Foru Legea eta haren arauzko garapena.

49. gaia.–Nafarroako Gobernua. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantzia eta eskumenak. Funtzionamendua. Organo lagungarriak. Nafarroako Parlamentuaren erantzukizun politikoa, kontrola eta desegitea.

50. gaia.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria. Hautaketa, izendapena, ordezkapena, kargu-uztea eta ordezkapena. Eskudantziak. Lehendakariordeak eta kontseilariak.

51. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (1). I. titulua: Xedapen orokorrak. II. titulua: Foru Administrazio Publikoaren araubide orokorra. III. titulua: Foru Administrazio Publikoaren antolaketa eta foru sektore publiko instituzionala. IV. titulua: Foru Administrazio Publikoaren funtzionamendu elektronikoa.

52. gaia.–11/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 11koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzkoa (2). V. titulua: Administrazioen arteko harremanak. VI. titulua: herritarrekiko harremanetako arau orokorrak, pertsonen eskubideak eta Administrazioaren betebeharrak.

53. gaia.–5/2018 Foru Legea, 2018ko maiatzaren 17koa, Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa: xedapen orokorrak. Gardentasuna. Gardentasuna jarduera publikoan eta publizitate aktiboa. Informazio publikoa izateko eskubidea: arau orokorrak, hura baliatzeko prozedura eta kontra egiteko araubidea. Nafarroako Gardentasunerako Kontseilua. 12/2019 Foru Legea, 2019ko martxoaren 22koa, Nafarroako parte-hartze demokratikoari buruzkoa.

54. gaia.–Generoko berdintasuna: 3/2007 Lege Organikoa, 2007ko martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Berdintasun printzipioa eta bazterkeriaren kontrako babesa. Bereziki 17/2019 Foru Legea, 2019ko apirilaren 4koa, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoa.

55. gaia.–Kontsulta-organoak Nafarroako Foru Komunitatean: izaera, motak, ezaugarriak eta eginkizunak. Nafarroako Kontseilua: osaera, antolaketa, eskumenak eta funtzionamendua. Legeak sortutako beste kontsulta-organo batzuk.

56. gaia.–Nafarroako Foru Komunitatearen Arartekoa. Jatorria eta justifikazioa. Erakundearen izaera. Hautaketa, kargu-uztea eta ordezkapena. Prerrogatibak eta bateraezintasunak. Eskumenak. Erakundearen funtzionamendua. Parlamentuarekiko eta Gorte Orokorrek izendatutako Arartekoarekiko harremanak.

57. gaia.–Nafarroaren eskumenak. Haien antolamendua Foruaren Hobeagotzean: sailkapena eta printzipioak. Estatuko Administrazioarekiko harremanak. Autonomia-erkidegoekiko hitzarmenak eta lankidetza-akordioak. Transferentzien Batzordea.

58. gaia.–Hitzarmen ekonomikoaren araubidea. Hitzarmen ekonomikoak: historia eta izaera juridikoa. Nafarroako zerga kontuetarako autonomiaren printzipioak. Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa.

59. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoa. Araubide juridikoa. Eskubide eta betebeharrak. Kontrola: esku-hartze eta kontrol finantzarioa. Erantzukizunen araubidea.

60. gaia.–Dirulaguntzen araubide orokorra: 38/2003 Legea, 2003ko azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Garatzeko araudia.

61. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen dirulaguntzen araubide orokorra. 11/2005 Foru Legea, 2005eko azaroaren 9koa, Dirulaguntzei buruzkoa. Garatzeko araudia.

62. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea I: aplikatzeko eremua eta arau orokorrak. Botere esleipen-egileak. Kontratistak. Kontratuen tipologia eta araubide juridikoa.

63. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea II: kontratuak kudeatzeko printzipio eta arauak. Publizitate arauak eta adjudikazio prozedurak.

64. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea III: kontratuen exekuzioa. Erreklamazioak eta lizitazioen kontrolerako beste neurri batzuk.

65. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea IV: Administrazio publikoek egiten dituzten kontratuen arau espezifikoak.

66. gaia.–Nafarroako ondarea. Kontzeptua eta sailkapena. Ondarea kudeatzeko printzipioak. Erosketa, besterentzea eta lagapena. Ondarearen babesa eta defentsa. Afektazioa, jabari publikoko mutazioa eta adskripzioa. Jabari publikoa. Jabari pribatua. Enpresa-ondare publikoa.

67. gaia.–Funtzio publikoa. Printzipio konstituzionalak. Nafarroako Foru Komunitateak arloan duen eskumen historikoa. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutua: aplikazio eremua, esklusioak eta langile motak.

68. gaia.–Unibertsitatea zerbitzu publiko gisa. Unibertsitateei buruzko Lege Organikoa. Unibertsitatearen eginkizunak. Unibertsitateen autonomia eta bere mugak: jurisprudentzia konstituzionala. Unibertsitate publikoen araubide ekonomiko eta finantzarioa.

69. gaia.–Unibertsitateen izaera, sorrera, aintzatespena eta araubide juridikoa. 420/2015 Errege Dekretua, 2015eko maiatzaren 29koa, unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortu, aitortu, baimendu eta egiaztatzen dituena. Unibertsitateen estatutuak eta antolamendurako eta funtzionamendurako arauak. Unibertsitatearen koordinazioa: Unibertsitateen Kontseilua. Unibertsitate Politikari buruzko Konferentzia Orokorra

70. gaia.–Unibertsitateen egitura. Sailak, Fakultateak, Eskolak eta Doktoretza-eskolak. Unibertsitatearen Ikerketa Institutuak eta unibertsitateari atxikitako bestelako irakaskuntza-ikastegiak. Ebaluazioa eta akreditazioa: Kalitatea Ebaluatzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionala (ANECA).

71. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Sorrera. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (1). Nafarroako Unibertsitate Publikoaren izaera, helburuak eta egitura orokorra. Unibertsitatearen sailak estatutuan: osaera, eskumenak eta gobernu-organoak. Unibertsitatearen ikastegiak: motak, osaera, eskumenak eta gobernu-organoak.

72. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (2). Unibertsitatearen gobernua. Unibertsitateko komunitatea. Araubide ekonomiko eta finantzarioa. Araubide juridiko-administratiboa. Estatutuen erreforma.

73. gaia.–Unibertsitateko ikasketa ofizialen antolamendua. Xedapen orokorrak. Unibertsitateko ikasketa ofizialen egitura. Graduko, masterreko eta doktoretzako unibertsitateko ikasketa ofizialak. Kredituen europar sistema eta lurralde nazional osoan ofizialak eta baliodunak diren unibertsitateko titulazioetako kalifikazio-sistema. Tituluaren Europako Gehigarria.

74. gaia.–Irakaskuntza mota desberdinak, irakaslana eta ikasketa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Titulu ofizialak eskuratzeko zerbitzu akademikoak emateagatik ordaindu beharreko prezio publikoei buruzko Foru Agindua. Bekak, dirulaguntzak eta salbuespenak. Irakaskuntza berekiak Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

75. gaia.–Ikasleak. Ikasleak Unibertsitatean sartzea eta irautea. Eskubideak eta betebeharrak. 3/2022 Legea, 2022ko otsailaren 24koa, unibertsitateko bizikidetzari buruzkoa.

76. gaia.–Irakasle eta ikertzaileak: motak. Lanpostuen zerrenda. Unibertsitateko irakaskidegoak: araubide juridikoa; sarbidea; ordainsariak; bateraezintasunak.

77. gaia.–Unibertsitate publikoetako kontratupeko irakasle eta ikertzaileak: kontratazio modalitateak. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontratupeko irakasle eta ikertzaileen araubidea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle eta ikertzaileen banakako merezimenduei dagozkien ordainsari gehigarriak. Plantilla antolatzeko jarraibideak.

78. gaia.–Ikertzaileen kontratazioa Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Arau-esparrua eta kontratatzeko politikak.

79. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazioko eta Zerbitzuetako langileak: araubide juridikoa eta motak. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutua: langile funtzionarioen hautaketa; funtzionario-izaera eskuratzeko eta galtzeko prozesua; mailak eta graduak; funtzionarioen zerrendak eta plantilla organikoak; administrazio-egoerak.

80. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutua: lanpostuak betetzeko prozesua; ordainsariak; ordezkaritza-organoak, negoziazio kolektiboa eta lan-baldintzak finkatzeko parte-hartzea Lanpostuak betetzeko prozesua eta Langileen opor, lizentzia eta baimenen araubidea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

81. gaia.–Ikerlana eta jakintzaren transferentzia. 14/2011 Legea, 2011ko ekainaren 1ekoa, Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzkoa. 15/2018 Foru Legea, 2018ko ekainaren 27koa, Zientziari eta Teknologiari buruzkoa.

82. gaia.–Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2021-2023ko Estatu Plana: lerro estrategikoak, helburuak, egitura eta kudeaketa- eta finantzaketa-eragileak. Estatu Plana eta I+G+b: programak eta azpiprogramak.

83. gaia.–Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontuak eta haiek betearazteko oinarriak.

84. gaia.–Kalitatea LOUn eta NUPeko Estatutuetan.

85. gaia.–ANECA. Tituluen ebaluazioa. Ebaluazio instituzionala. Unibertsitateko titulu ofizialen egiaztapena eta akreditazioa. MONITOR eta ACREDITA programak.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

a) Merezimendu profesionalak:

Administrazio publikoetan emandako zerbitzuak deialdia argitaratzen den egunera arte, 30 puntu gehienez, puntuazio honen arabera:

1. Deialdiaren xede den lanpostu berean Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako zerbitzuak: 1,5 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

2. Beste lanpostu batzuetan Nafarroako Unibertsitate Publikoan egindako zerbitzuak: 1 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

3. Deialdiaren xede den lanpostu berean beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,6 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

4. Beste lanpostu batzuetan beste administrazio publiko batzuetan egindako zerbitzuak: 0,3 puntu zerbitzu urte oso bakoitzeko.

Oharrak:

–Urte kopurua osoa ez bada, zerbitzualdiari proportzioan dagokion puntuazioa esleituko zaio.

–30 puntukoa izanen da gehienez ere a) apartatuari dagokion puntuazioa.

–Langileak emandako zerbitzuak aldi baterako erlazio bakoitza hasi zen egunetik amaitu arte hartuko dira kontuan, lanaldiaren ehunekoa edozein izanik ere.

–Deialdia argitaratzen den egunaren ondoren emandako zerbitzuak ez dira kontuan hartuko.

–Izangaia prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran edo jarduneko egoera berezian aritu bada, egiatan bete duen lanpostuan emandako zerbitzu gisa hartuko dira kontuan egoera horretan egindako aldiak.

Izangaia beste motibo batzuengatiko zerbitzu berezietako egoeran edo eszedentzia berezian egon bada edo unitate organiko bateko buru edo zuzendari izan bada, egoera horretara sartzean izangaiak zuen lanpostuan emandako zerbitzu gisa hartuko dira kontuan aldi horiek.

–Bateraezinak izanen dira gorago adierazitako azpiapartatuengatik emandako puntuazioak, baldin eta denbora-tarte berari egiten badiote erreferentzia; kasu bakoitzean, puntuazio altuena emanen da.

b) Bestelako merezimenduak, 10 puntu gehienez ere:

1.–Deialdiaren xede den lanpostu berean sartzeko prozesu bat gainditu izana baina lanposturik lortu gabe Nafarroako Unibertsitate Publikoan, 7 puntu.

2.–Hizkuntzak, 3 puntu gehienez ere:

i. Frantsesa edo alemana jakiteagatik, Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak baitira, gehienez 1 puntu hizkuntza bakoitzarengatik.

ii. Ingelesa jakiteagatik, plantilla organikoan nahitaezkotzat deklaratu ez den lanpostuetarako, 1,5 puntu gehienez ere.

iii. Euskara jakiteagatik, plantilla organikoan nahitaezkotzat deklaratu ez den lanpostuetarako, 2,5 puntu gehienez ere.

Oharrak 2. apartatuari buruz:

–Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren C1 mailaren baliokidea den ezagutza-maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiri bat duenak gehieneko balorazioa lortuko du aurreko apartatuetan hizkuntza bakoitzean.

Titulazio edo ziurtagiri hori ez badu, gehieneko puntuazioaren 1/5 emanen zaio Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren A1 mailaren baliokidea den titulu edo ziurtagiri bat duenari, 2/5 A2 mailaren baliokidea duenari, 3/5 B1 mailaren baliokidea duenari, eta 4/5 B2 mailaren baliokidea duenari.

–Euskara merezimendu gisa baloratzeari dagokionez, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan gainditutako "urrats" bakoitzari gehieneko puntuazioaren 1/12 emanen zaio.

III. ERANSKINA

Oposizio-lehiaketaren sistemaren bidezko deialdia.

Betetzeko dauden Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostuak (A maila).

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

TITULAZIOA

HERRIA

LANALDIA

541

KUDEATZAILETZA / GIZA BALIABIDEEN ZERBITZUA / LANGILEEN KUDEAKETA ATALA

FUNTZIONARIOA

2.1.c) oinarria

IRUÑEA

GOIZEZ

IV. ERANSKINA

Oposizioaren sistemaren bidezko deialdia

Betetzeko dauden Adar Juridikoko OLko teknikari izateko lanpostuak (A maila).

LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA

ATXIKIMENDU EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

TITULAZIOA

HERRIA

LANALDIA

654

KUDEATZAILETZA / ZERBITZU JURIDIKOA / IDAZKARITZA TEKNIKOKO ATALA

FUNTZIONARIOA

2.1.c) oinarria

IRUÑEA

GOIZEZ

Iragarkiaren kodea: F2216623