252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Udal ordenantza, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Eska-Zaraitzuko Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2022ko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork alegaziorik egin ezean, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burgin, 2022ko azaroaren 30ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2216454