252. ALDIZKARIA - 2022ko abenduaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasuna

Aldaketa, 2022ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Udalen Batasunak, 2022ko abuzutuaren 25an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2022ko plantilla organikoaren aldaketa, kontu-hartzailearen lanpostua A mailan kokatzeari buruzkoa.

Horren ondorioz, 2022ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 3an, 2022ko plantilla organikoaren aldaketaren hasierako onespena eta jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki hori behin betiko onetsirik gelditu da.

Zubietan, 2022ko azaroaren 24an.–Batasuneko burua, Ernesto Domínguez Olea.

ALDAKETA 2022KO PLANTILLA ORGANIKOAN

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

1. Kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Doneztebeko, Elgorriagako, Iturengo eta Zubietako Administrazio Zerbitzuen Batasunekoa. Bateraezintasuneko osagarria: %35,00. Lanpostuko osagarria: %29,14. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, EGA maila edo baliokidea (C1). Egoera: hutsik.

Langileen izenen zerrenda

–Kontu-hartzailea: hutsik.

Administrazio araubidekoen izenen zerrenda.

–Kontu-hartzailea: Naiara Arretxea Gorosterrazu. Maila: A. Gradua: 1. Antzinatasuna: 2017-09-25.

Idazkari aritzen da Zubieta eta Iturengo Udalen Batasuneko idazkaria. A mailako hasierako soldataren %10,00 jasotzen du lansari gisa.

Iragarkiaren kodea: L2216619