115. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZPAKO KONTZEJUA

2026ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2026ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, maiatzaren 11n, 2026ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jotzen da, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hori dela eta, laburtuta argitaratzen da behin betiko onetsitako aurrekontua, aipatutako foru-legearen 272. artikuluari jarraikiz:

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 11.030,00 euro.

Gastuak, guztira: 11.030,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 500,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 2.600,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 3.100,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.830,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 11.030,00 euro.

Azpan, 2026ko ekainaren 1ean.–Kontzejuko burua, Sergio Hernández Nicuesa.

Iragarkiaren kodea: L2607960